IMQ Zorrotzaurre Klinika
|
2012ko apirilaren 26a: IMQ Zorrotzaurre Klinika-ren inaugurazioa IMQ Zorrotzaurre Klinika-ren web horria: www.clinicaimqzorrotzaurre.es Azken 75 urteotan aldatuz eta berrantolatuz joan daIMQ, haren bezeroei asistentziarik eta onena emate aldera. Zerbitzu-ematea eta kalitatea izan ditu oinarri, eta honi esker lortu du gaur egun dena izatea: Euskadin liderra den osasun aseguru-etxea, 315.000 bezerotik gora dituena. Nabarmentzekoa den plan estrategiko bati eta emaitza ekonomiko sendoei esker 2002. urtean ordura arte gurari bat besterik ez zena egi bihurtu eta maila nagusiago batera igo zuen ordura arteko asistentzia-maila IMQk. Honek, konpainiak eskura zituen osasun-azpiegiturak berrantolatu eta hobetuko zituen proiektu bat lantzeko baharra ekarri zuen. Hau izan zen, hain zuzen ere, IMQ Zorrotzaurre Klinika berriaren hazia. Zorrotzaurre aldea birmoldatzeko prozesuren eta Ria 2000 proiktuaren barruan, erreferentziakoa izateaz gain taldea burutzen ari den eraldatze-prozesuaren ikur izango zen osasun-zentro berri bat eraikitzea ebatzi zen. |
Pazienteek kalitaterik handieneko osasun-arreta jasotzea ahalbidetuko duen asistentzia-proiektu berriari zentzua eman eta haren euskarri izate aldera, aurrerantzean erakundeak garatuko duen osoko berregituratze-proiektu baten bandera-ontzia izango da eraikin hau.
- IMQ Zorrotzaurre Klinika
- Ballets Olaeta kalea, 4




