IMQ Zorrotzaurre. Instalazioak eta zerbitzuak
Espezialitate-anitzeko zerbitzu-zorroa
IMQren zerbitzu-eskaintzak, ospitaleratzeak, jardun anbulatorioak, kanpo-kontsultak edota euskarri-unitateak dituzten espezialitateak hartzen ditu barruan.
Asistentzia-unitate ugariak koordinatzeak gaixoaren beharrizan guztiak erantzungo ditu.
- Mediku- eta kirurgia-eskaintza.
- Diagnosirako ekipamendua eta ekipamendu terapeutikoa, bereizmen maila handienarekin.
- Irudi-ekipamendu aurreratuenak: EM, PET-OTA, Medikuntza Nuklearra, etab.
- Konplexutasun handiko gaixoen espezialitateetan erreferentziazkoa.
- Erradioterapia bidezko tratamendu aurreratuak.
- Balio anitzeko Zainketa Intentsiboetako Unitatea.
- Eguneko ospitaleratze ugari.
- Ospitaleratzerik gabeko kirurgiaren aldeko apustu sendoa, eta beren-beregi Eguneko Kirurgia Ospitalarentzat bideratutako guneak.
- Kontsulta bidez laguntza emateko gaitasun handia: kontsultategiak, azterketak egiteko unitateak eta gelak.
- Laguntzarako unitate integrala diagnosian eta tratamendu onkologikoan, prozesu onkologiko osoan gaixoak dituen beharrizanei erantzuna ematera bideratuta. Diziplina anitzeko tratamendu integratua, punta-puntako teknologiarekin.
- Obstetrizia eta pediatriako bitarteko zainketarako unitateak, umedun dagoenari arreta integrala eskaintze aldera.
Asistentziarako garapen berriak:
- IMQ-Teknon Onkologia Unitatea
- Neonatologiako Bitarteko Zainketetarako Unitatea
- Kanpoko Kontsultak Klinikan
Jarduera arlo nagusiak:
| Ospitaleratzea | 157 ohe (15 suiteak dira) |
| Kirurgia-blokea | 7 ebakuntza-gela, ebakuntza-gela txiki bi eta endourologia-gela |
| Bloke Obstetrikoa | 5 dilatazio-gela, erditzeko gela 2, zesareak egiteko ebakuntza-gela 1eta berpizteko gela 1 |
| ABU | 12 box |
| ZIU | 14 box (2 hemofiltro-ekin) |
| Eguneko ospitale mediku-kirurgikoa | 18 box |
| Eguneko ospitale onkologikoa | 11 box |
| Kanpo-kontsultak | 46 kontsulta eta 14 esplorazio gela |
| Endoskopia | 4 gela |
| Erradiodiagnosia | |
| Laborategia | |
| Irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako eremua |




