IMQ Zorrotzaurre. Punta-puntako medikuntza
Klinika berriak zerbitzu-zorro aurreratu bat eskaintzen du, uneoro berrikuntza harturik erreferentziatzat. Honako hauek ere barne-hartzen ditu: teknologia, zerbitzu barriak, informazio-sistemak, kalitate-politikak, eta prozesu-eragileen diseinua.
Azpiegiturek bereizmen maila handieneko ekipamendua eta teknologia daukate, eta honi esker, profesionalek ezin hobeto eskaini ditzakete IMQren zerbitzu-zorroak biltzen dituen asistentzia-zerbitzuak.
Bezeroaren itxaropenei erantzungo dien kalitate-sistema
Gaixoa ardatz duen kalitate-sistema bat zehaztu da, diagnosiak eta tratamenduak denbora-tarte txikienean eta ahalik eta saio gutxien erabilita burutzeko.
Eta hori lortze aldera gaixoa laguntzea helburu duten unitateak, espazialitateak eta profesionalak uztartuko dituen asistentzia-eredu bat garatuko da.
Aldian behingo ebaluazio-prozesu bat burutuko du asistentzia-eredu berriak, osasun-arretaren bikaintasuna helburu duena.




