IMQ Kolektiboak eta enpresak
IMQ taldeak enpresa edo kolektibo bakoitzaren esku bere premietara hobeto egokitzen den osasun asegurua jartzen du.
Osoko osasun laguntza bat baldintza esklusibotan bermatzeaz gain, gure aseguruak enpresetarako eta langileentzak onura garrantzitsuak eskaintzen ditu.
Onurak enpresetarako
Baldintza esklusiboak prezioan eta estalduran
Osoko osasun laguntza eskaintzen dugu oso baldintza ekonomiko lehiakorretan.
Arreta pertsonalizatua
Enpresa eta kolektiboen Arreta Arloaren bitartez.
Kontratazio malgua
Asegurua langile guztientzat edo horietatik batzuentzat izan daiteke, senitartekoak barne hartzeko aukerarekin.
Lan absentismoaren murrizketa
Itxaron zerrendarik ez dagoelako, diagnostikoak azkar ematen direlako, ordutegi zabalak daudelako…
Kenketa fiskala
Aseguru medikoaren gastuak kendu daitezke Elkarteen Zergan.
Gizarte hobekuntzak eta langileak leial bihurtzea
Langileentzat pizgarri garrantzitsu bat da, asegurua jasotzen duten osagarrizko ordaina baita.
Onurak langileentzat
Berehalako arreta. Ez dago itxaron zerrendarik. Kontsulta, diagnostiko eta ospitaleratze azkarrak.
Aukera askea izen handiko mediku eta osasun zentro anitzen artean.
Tratu pertsonalizatua. Zuzeneko harremana medikuaren eta gaixoaren artean. Banakako logela lagunarentzako ohe batekin ospitaleratzerakoan.
Azken belaunaldiko teknologia eta diagnostikok teknika aurreratuak.
Erosotasuna eta arintasuna zerbitzuak erabiltzerakoan.
Estaldura nazionala eta nazioartekoa zauden lekuan zaudela seguru sentitzeko.
Onura fiskalak. Enpresek langileei ordaintzen dizkieten aseguru medikoaren gastuek ez dute espezie ordainketarik eragiten, beraz, ez dira fiskalki zergapetzen.
Izen handiko mediku talde zabala aukeran:
2.600 aditu baino gehiago eta Euskadiko klinika pribatu guztiak.
33.000 aditu baino gehiago eta 1.100 zentro estatu mailan.
Estaldura
- Medikuntza orokorra, OLT/EUD, Pediatria eta espezialitate mediko/kirugiko guztiak.
- Diagnostikoko teknika bereziak: Erresonantzia magnetikoa, Arteriografia Digitala, Scanner, Densitometria, PET Onkologikoa, ...
- Larrialdiak 24 ordu eta anbulantzia zerbitzua.
- Goi mailako kirurgia espezializatua: Kirurgia kardio-baskularra, hezur-muinaren transplantea...
- Haurdunaldia eta erditzea: Kardiotokografia haurdunaldian, Habia, Erditzerako prestaketa...
- Ospitaleratzeak: Psikiatrikoa, Medikoa eta Kirurgikoa, Unitate koronarioa eta intentsiboak eta etxez etxekoa.
- Banakako logela lagunarentzako ohe batekin.
- Tratamendu bereziak: Fisioterapia eta Errehabilitazioa, Ebakuntzarako Erradiologia baskularra, Erradioterapia eta Kimioterapia...
- Familia-plangintza: DIU ezarpena, Tronpen lotura eta Basektomia,...
- Bidaia-laguntza lurralde nazionalean eta atzerrian.
- Bigarren iritz medikoa mundu mailako espezialista garrantzitsuenekin (gaixotasun larria diagnostikatu eta gero).
- Etab.
Abantaila fiskalak
2003an ontzat emandako PFEZ zergaren foru araudiaren arabera:
Gaixotasun estaldurako, enpresek aseguru etxeei ordaintzen dizkieten primak ez dira espezie ordainketatzat joko, hurrengo baldintzak betetzen direnean:
- Gaixotasun estaldurak langile bera barne hartzea, ezkontideak edo 30 urtetik beherako ondorengoak barne hartzeko aukerarekin.
- Ordaindutako primak edo kuotak 500 eurotik gorakoak ez izatea, urtean, aurreko atalean aipatutako pertsona bakoitzeko. Aipatutako zenbatekotik gora egiten duen guztiak espezie ordainketatzat joko da.
Bestalde, enpresentzako abantaila fiskalak mantentzen dira, izan ere, langileentzako aseguru mediko kontzeptuan ordaindutako primen gastua kendu daiteke Elkarteen Zergan.
Jadanik 500 enpresa baino gehiagok dute konfiantza IMQgan. Eta zeureak? Informazio gehiago nahi izanez gero eta kontratazioetarako: 902 311 902
Zure aseguruak zerbitzu gehiago hartzen ditu barne
Asistencia en viaje al extranjero
Gehienez 12.000 euroetako osasun laguntza, zaurituak edo gaixoak aberriratzea edo haien osasun garraioa, eta bidaiariaren babes sistema osatzen duten laguntzak, gehienez 60 egunetako bidaietan.
IMQ Segunda opinión médica
Segurtasun gehiagorako. Lekutik mugitu gabe mundu mailan garrantzitsuenak diren espezialistei bigarren iritzi bat eskatu dakieke, gaixotasun larriak diagnostikatuz gero.
Horretarako 902 362 960 telefonora deitu behar duzu eta talde handi batek artatuko zaitu.
IMQ Ayuda
Zaharrei eta senitartekoei bai zerbitzu publikoan eta bai zerbitzu pribatuan eskaintzen dituzten gizarte eta osasun soluzio guztiei informazioa eskaintzen diete: telelaguntza, etxez etxeko laguntza, zaindarien hautaketa, laguntza tekniko materiala, etxebizitzen moldaketa, garraio egokitua, eguneko zentroak, egoitzak,...
Vidalis
Soluzio anitz zure bizitza errazago egiteko, merkatuetako baino prezio baxuagoetan: Etxez etxek laguntza, Tabako aurkako metodoak, Bainuetxeak, Entzumen zentroak, Optikak, Ortopediak, Tratamendu estetikoak eta edertasunekoak, Bidaiak, Vidalis Denda,…




