Saltar al contenido
Inicio » Osagarrizko Aseguruak » IMQ Acunsa
Oficina Virtual
Guía Médica
Bilaketa aurreratua

IMQ Acunsa

Nafarroako Unibertsitate Klinika

Nafarroako Unibertsitate Klinikako adituak eta teknologia zure eskura.

Ebakuntza kirurgikoak eta patologia garrantzitsuenen tratamenduak ospitaleratze araubidean hartzen ditu barne.

Orain, doan adin txikikoentzat.

Estaldura

A estaldura

1. Ebakuntza kirurgikoak eta hurrengo espezialitateen arteko patologien tratamenduak ospitaleratze araubidean Nafarroako Unibertsitate Klinikan:

  • Kardiologia.
  • Kirurgia Kardiobaskularra.
  • Neurokirurgia.
  • Bihotz, birika, gibel eta giltzurrun transplantea.
  • Onkologia: patologia onkologiko baten ebakuntza eta tratamendua egiteko beharrezko zerbitzu eta departamentu guztiak barne hartzen ditu.
  • Anbulantzia zerbitzua lurralde nazional osorako larrialdizko kasuetan klinikara eramateko.
  • Eguneko ospitalea: erradioterapia tratamenduak (45 saio urtean) eta kimioterapia (30 egun urtean).
  • Baieztapeneko lehen kontsulta anbulatorioa ospitaleratu edo tratamendua eman baino lehen.
  • Lehenengo kontsulta anbulatorioa edo errebisioa, ebakuntza kirurgiko baten ondorioz.
  • Banakako logela lagunarentzako ohearekin.

B estaldura

A Estalduraz gain, ebakuntza kirurgikoarengatik kalte-ordaina hartzen du barne, munduko edozein klinikan edo ospitalean. Kalte-ordain hori gehienez 1.803; 3.606 edo 7.212 €urokoa izan daiteke, ebakuntzaren garrantziaren arabera.

IMQ Acunsa aseguruarekin, %25 deskontua izango duzu esplorazio diagnostikoetan eta poliza honetan barne ez hartutako zerbitzuen ordain-sarietan.

Sustapenak

Aurten, IMQ Acunsa polizaren barruan 15 urtetik beherako seme-alabak sartzen badituzu, doan aseguratuta egongo dira ere 11-12-31ra arte.

Zure asegurua kalkulatu

Primen simulagailua

Baldintza Orokorrak

Zerbitzuak erabili ahal izateko diagnostikoa edo historial klinikoa aurkeztu behar da IMQ bulegoetan. Bertan ospitaleratu behar dela aipatu behar da.

Gabealdiak:

  • A 1 Estaldura: IMQ osasun laguntzako aseguruaren gabealdi berdina da.
  • A 2 Estaldura: 3 hilabete, istripua izan ezik, eta 12 hilabete erditze distozikoa izanez gero.

Baztertzeak eta mugak:

  • Mota orotariko protesiak.
  • Kontratua egin baino lehen existitzen ziren patologiak.
  • Ospitaleratze medikoa: 30 egun urtean prozesu.

Kontratazio muga: 64 urte. 14 urtetik beherakoak eta 70 urtetik gorakoak, errenta eta diru-kalterik gabe.

Baldintza Orokorrei buruzko pdf erantsi.

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close