Saltar al contenido
Inicio » Osasun Aseguruak » IMQ Oro Plus
Oficina Virtual
Guía Médica
Bilaketa aurreratua

IMQ Oro Plus

Estaldurarik osoena eta munduko mediku eta zentro guztietarako sarbidea eskaintzen duen diru-itzulketa bidezko aseguru medikoa

Bizkaiko bezeroentzako
bakarrik

Estaldura

IMQ Oro Plus-ek IMQ Oro aseguruaren estaldura eskaintzen du ordainketa partekaturik gabe eta mediku eta ospitaleratze gastuen diru-itzulketarekin. IMQren profesional medikoen sarea izateaz gainera, munduko mediku eta zentro guztiak ere edukiko dituzu eskura.

Mediku eta zentro kontzertatuak: gastu medikuen eta ospitaleratze gastuen %100.
Mediku eta zentro ez kontzertatuak: gastu mediko eta ospitaleratze gastuen %90 arteko diru-itzulketa. Urteko 250.000 €-ko mugapena.

Gastuen diru-itzulketa, gehienez, 15 eguneko epean.

  • Lehen mailako arreta (medikuntza orokorra, pediatria, OLT/EUD) eta espezialitate guztiak.
  • Larrialdi anbulatorioak 24 ordu.
  • Banako gela lagunarentzako ohearekin eta ospitaleratzeetan egonaldien mugapenaren luzatzea.
  • Analisi eta proba diagnostikoak (analisiak, eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa…).
  • Goi mailako kirurgia espezializatua, Parkinsonaren kirurgia eta Epilepsiaren kirurgia edo hezur-muineko transplantea moduko teknikak barne.
  • Haurdunaldia, erditzeko prestakuntza eta familia-plangintza.
  • Laguntza bidezko ugalketa.
  • Tratamendu bereziak: errehabilitazioa, kimioterapia, hemodialisia...
  • Protesiak.
  • Bigarren iritzi mediko zerbitzua, lekutik mugitu gabe, mundu mailako espezialista garrantzitsuenei bigarren iritzia galdetzeko aukera ematen duena, gaixotasun larriak diagnostikatuz gero.
  • Atzerriko bidaietan laguntza 12.000 € arte.
deskontuak

IMQ Oro Plus estaldura osoari buruzko pdf erantsi

 

Primak 2012 85,60 €-tik/pertsonako/hilabeteko

Zure asegurua kalkulatu (Primen simulagailua)

 

Kontratazio baldintzak

Aurreko patologiak: Kontratua sinatzerakoan baztertuak

Gabealdiak: Kontsultatu

64 urte gehienez. Egoteko adina mugatu gabe.

Bezero partikular berriak*:
Zure IMQ aseguru-medikua orain kontratatzen baduzu deskontu berezia oparituko dizugu: %15 2012rako, %10 2013rako eta %5 2014rako.

*IMQ Oro, IMQ Oro Plus, IMQ Clásica edo IMQ Óptima aseguruak kontratatzen dituzten bezero partikular berrientzako (banakoak nahiz familiak) soilik diren deskontuak.
Bezero berritzat hartuko da azken 6 hilabetetan osasun-asistentzian IMQ-ko bezeroa izan ez den pertsona.

Onuradun kopuruaren araberako deskontuak poliza partikularrentzako: %5 4 onuradunekin eta %10 4 onuradunekin baino gehiago

Urteko ordaintzeko deskontua: % 4

Ordaintzeko modua: Urtekoa, 6 hilekoa, 3 hilekoa, hilekoa.

Baldintza orokorrak
IMQ Oro Plus Baldintza Orokorrak pdf erantsi

 

Kopagoak 2012

Kopago orokorrik gabe

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close