IMQ Extra
Jasotzean ordaintzeko osasun-asegurua
IMQExtraek IMQren estaldura guztiak eskaintzen dizkizu, ordainketa partekaturik gabe, baita taldeko mediku eta zentro guztiak eskura edukitzea ere:
- IMQko mediku tadeko 33.000 aditu baino gehiago eta nazio mailan 1.100 zentro. Osasun gastuen eta ospitaleratze gastuen %100 estalirik.
- IMQrekin itundu gabeko munduko beste edozein zentro edo mediku. Osasun gastuen eta ospitaleratze gastuen %90 arteko diru-itzulketa. Urteko 250.000 €ko muga (150.000€ko Araba).
Laguntza atzerrirako bidaian
Gehienez 12.000 euroko laguntza medikoa, zaurituen edo gaixoen erbesteratzea edo osasun garraioa, eta bidaiariaren babes sistema osatzen duten laguntza zerbitzuak, gehienez 90 eguneko bidaietan.
Deskargatu zure bidaia-laguntzaren ziurtagiria.
IMQ Medikuaren bigarren iritzia
Segurtasun handiagorako. Lekutik mugitu beharrik gabe mundu mailako espezialista garrantzitsuenei bigarren iritzia galdetzeko aukera ematen du, gaixotasun larriak diagnostikatuz gero.
902 362 960 zenbakira deitzea besterik ez duzu egin beharko eta talde handi batek artatuko zaitu.
IMQ Ayuda
Zerbitzu berria doan bezeroentzat
Zaharrei eta senitartekoei bai zerbitzu publikoan eta bai zerbitzu pribatuan eskaintzen dituzten gizarte eta osasun soluzio guztiei informazioa eskaintzen diete: telelaguntza, etxez etxeko laguntza, zaindarien hautaketa, laguntza tekniko materiala, etxebizitzen moldaketa, garraio egokitua, eguneko zentroak, egoitzak,...
Vidalis
Soluzio anitz zure bizitza errazago egiteko, merkatuetako baino prezio baxuagoetan: Etxez etxek laguntza, Tabako aurkako metodoak, Bainuetxeak, Entzumen zentroak, Optikak, Ortopediak, Tratamendu estetikoak eta edertasunekoak, Bidaiak, Vidalis Denda,…
Estaldura
Urrezko Polizaren eta C Polizaren Estaldura.
Gabealdi orokorrak:
Gabealdi orokorrak: (1)=6 hilabete; (2)=8 hilabete; (3)=12 hilabete, (4)=18 hilabete. Ebakuntzarako 6 hilabeteko gabealdia baliogabetu egiten da hil edo biziko larrialdietan. Ikus polizen baldintza orokorrak
Ikusi estalduren zerrenda
Ikusi polizen baldintza orokorrak
Sustapenak / Ordainketaren abantailak
Bezero berri partikularrak*:
IMQ zure aseguru medikoa 2011.12.31 baino lehen kontratatzen baduzu beherapen esklusibo* bat egingo dizugu:
%15 2012rako, %10 2013rako eta %5 2014rako.
*IMQ Completa, IMQ Extra edo IMQ Óptima aseguruak kontratatzen dituzten bezero partikular berrientzako (banakoak nahiz familiak) soilik diren deskontuak.
Bezero berritzat hartuko da azken 6 hilabetetan osasun-aistentzian IMQ-ko bezeroa izan ez den pertsona.
Onuradunen kopuruaren araberakoak: 2 edo 3 onuraduneko polizentzat %13ko beherapena. 4 onuradun baino gehiagoko polizentzat %21eko beherapena.
Ordainketa moduaren araberakoak: urteko ordainketagatik %6, sei hilabeteko ordainketagatik %4 eta hiru hilabetekoagatik %2.
Zure asegurua kalkulatu (Primen simulagailua)
Baldintza Orokorrak
Kontratua sinatzerakoan baztertutako aurreko patologiak.
Kontratatzeko gehienezko adina: 64 urte.
Baldintza Orokorrei buruzko pdf erantsi.




