Saltar al contenido
Inicio » Osasun Zerbitzuak » IMQ Ayuda
Oficina Virtual
Guía Médica
Bilaketa aurreratua

IMQ Ayuda

Gizarte eta osasun orientazioa adinduentzat

IMQ Ayuda aseguruak adinduei eta senitartekoei orientazio eta aholkularitzako zerbitzua doan eskaintzen die bizi kalitate hobea izan dezaten.

IMQ Ayuda aseguruarekin bai sektore publikoan eta bai pribatuan eskaintzen diren gizarte eta osasun soluzioei buruzko informazioa bereganatuko duzu, eta gehien komeni zaizun zerbitzu aukera zabalean hautatu ahal izango duzu.

Telelaguntza

Berehalako eta etengabeko laguntza egunean 24 orduz, urtean 365 egunez. Erabiltzaileak pultsadorea sakatuz gero, langile adituekin ahozko komunikazioari ekin egingo dio, etxeko edozein lekutik. 

Helburua euren ohiko etxean denbora luzez bakarrik dauden adinduei segurtasuna eskaintzea da.

Etxez etxeko laguntza

Adinduak zaintzen espezializatuak dauden langileen kontratazioa.

Oinarrizko zaintzak: oheratu, altxatu, garbitu, jantzi, otorduetan lagundu.
Mugitzeko laguntza: estimulazioa, jarrera aldaketak.
Laguntza: laguntza, etxetik kanpoko administrazio kudeaketak, paseoak...

Zaintzaileen hautaketa

Eguneroko bizitzaren jarduerak garatzeko adinduei laguntzeko langile adituen bilaketa eta hautaketa (oinarrizko zainketak, mugimenduak, laguntzak...).

Laguntza tekniko materiala

Tresnak, dispositiboak edo mugikortasun murriztua duten pertsonei euren funtzionaltasuna hobetzeko laguntzen duten gailuak erostea.

Ohe artikulatu elektrikoak, gurpil aulkiak, komuneko laguntzak, mugitzeko garabiak, ibilgailuak,...alokatzea eta saltzea

Etxean entregatzea behar bezala erabiltzeko argibideak emanez.

Etxebizitzak egokitzea

Etxebizitza egokitzea oztopo arkitektonikoak kenduz mugikortasun murriztua duten pertsonei bizitza errazteko (erreformak, bainerak ordezkatzea...).

Egokitutako garraioa

Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta lekuz mugitzeko premiei aurre egiteko.

Eguneko zentroak

Laguntza baliabide honetan, egunez, menpeko adinduaren oinarrizko premia, terapeutikoak eta sozialak artatzen dira.

Helburua pertsonak bere inguru familiarra bizitzen jarraitzea da ahalik eta autonomia gehiena mantenduz eta gizartean ahalik eta gehien txertatuz.

Eguneko zentroak:

  • Estartetxe Leioa Zentroa
  • San Adrián Zentroa
  • Zorroza Zentroa
  • Galdakao Zentroa
  • Otxarkoaga Zentroa
  • Ugao-Miraballes Zentroa

Eguneko zentro hauei buruzko informazio gehiagorako: www.igurco.es

Egoitzak

Elkar bizitzako zentro hauetan laguntzazko eta terapiako baliabide anitzen bidez, laguntza eta esku-hartze programak garatzen dituzte egoiliarraren eta senitartekoen bizi kalitatea hobetzeko eta eusteko, bizi estilo aktiboa eta parte-hartzailea proposatuz.

Calabria Egoitza
Foruan kokatuta dago, inguru natural batean. 44 egoiliarrentzat lekua dauka eta 1.700  m²-ko azalera du. Horniketa eta instalazio modernoak ditu gure adinduen premietara egokituta.

IMQ bezeroek abantaila esklusibo hauek eskura izango dituzte.

Igurco Unbe Egoitza
Eraikitako 10.000 m² baino gehiago ditu, inguru pribilegiatu batean. 224 egoiliar barne hartzeko lekua du, arreta espezializatuko 7 modulu eta 125 profesional baino gehiago aritzen diren diziplina anitzeko talde bat, osoko laguntza eta zerbitzu pertsonalizatua bermatzeko

IMQ bezeroek abantaila esklusiboak izango dituzte.

Egoitza horiei buruzko informazio gehiago: www.igurco.es

Igurco egoitzaren laguntzarekin, enpresa hau buruzagia da hirugarren adineko proiektuen garapenean eta ustiaketan.

IMQ Ayuda aseguruari buruzko informazio gehiagora: 902 20 21 50

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close