IMQ Zentro propioak
IMQ Zorrotzaurre Klinika

Helbidea: Ballets Olaeta, 4. Bilbao
IMQ Zorrotzaurre Klinika 2012ko apirilean inauguratu da, maiatza eta ekainan zehar lanean hasi da. Espezialitate mediko-kirurgiko guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu, azken belaunaldiko osasun-ekipamendua du, eta berrikuntza funtzional, teknologiko eta asistentzialez hornitua dago, osasun-asistentziaren erreferente bihurtzen dutenak.
9.000 m2-ko partzelan kokatua, eraikinak 6 solairu eta 3 soto izango ditu, 455 plaza dituen lur azpiko aparkalekuarekin. Guztira 26.000 m2-ko azalera eraikia du (40.000m2-koa aparkalekua sartuta) eta Euskadiko klinika pribaturik handiena da.
Dituen abangoardiako zerbitzu medikoen artean, punta-puntako IMQ-TEKNON Onkologia Unitatea nabarmentzen da, minbiziaren diagnostiko eta tratamenduaren ondorioz sortutako beharrizanei segurtasun mailarik handienarekin erantzutera bideratua.
Hornidura eta azpiegitura
Ospitaleratzea: 157 gela (15 suiteak dira)
Kirurgia-blokea: 7 ebakuntza-gela, ebakuntza-gela txiki 2 eta endourologia -gela
Bloke Obstetrikoa: 5 dilatazio-gela, erditzeko gela 2 eta zesareak egiteko ebakuntza-gela 1
Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU): 12 box
ZIU: 14 box
Eguneko Ospitale Mediku-Kirurgikoa: 18 box
Eguneko Ospitale Onkologikoa: 11 box
Kanpo-kontsulta: 46 kanpo-kontsulta eta 14 miaketa-gela
Endoskopia: 4 gela
Larrialdiak: 12 box (larrialdi orokorrak) eta 3 box (umeentzako larrialdiak)
Erradiodiagnosia
Laborategia
IMQ Virgen Blanca Klinika

Helbidea: Maestro Mendiri, 2. Bilbao
Teléfono: 94 412 70 11
e-posta: info@clivb.com
Web: www.clivb.com
IMQ Zorrotzaurre Klinika berriarekin egin den bat-egite funtzionalarekin, Euskadiko klinika pri-batuen azpiegiturarik handiena osatzen dute. IMQ Virgen Blanca Klinika maila erabakitzaile altuko tresna eta teknologiaz horniturik dagoen zazpi solairu eta teilapeko etxabea duen eraikina osatzen du, solairu bakoitzeko 1.800m2-rekin.
Bere azpiegitura asistentzialak ondoko zerbitzuak barne hartzen ditu: Kanpo Kontsultak, Larrialdi Zerbitzuak, Ospitaleratze Zerbitzuak, Eguneko Ospitale Unitatea, Kirurgia Arloa, Bizkorketa/Zainketa Intentsiboa, Diagnostikoetako Zerbitzu Zentralak (Ohiko Erradiologia, Kontraste Erradiologikoa, Mamografia, Ekografia eta Ekodopplerra, Ordenagailu bidezko To-mografia Axiala, Erresonantzia Nuklear Magnetikoa, Ekokardiografia, Neurofisiologia, Endosko-pien Unitatea, Hematologia Laborategia, Biokimika-Mikrobiologia Laborategia, Anatomia Pato-logikoa), Zerbitzu Zentral Terapeutikoak (Hemoterapia, Hemodialisia, Litotrizia, Farmazia, Kimioterapia, Haurren Audiologia).
Hornidura eta azpiegitura
Ospitaleratzea: 53 ohe
Kirurgia-blokea: 4 ebakuntza-gela
Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU): 5 box
Eguneko Ospitale Mediku-Kirurgikoa: 9 box
Kanpo-kontsulta: 16 kontsulta
Endoskopia: 2 gela
Larrialdiak: 4 box
Hemodialisia: 14 postu
Errehabilitazioa
Erradiodiagnosia
Laborategia
IMQ Colón Zentro Medikoa
Helbidea: Colón de Larreátegui, 45. Bilbao
Telefonoa: 94 424 24 62
e-posta: centro-imqcolon@imq.es
Egungo azpiegitura asistentziala sustatzeko, bultzatzeko eta hobetzeko jarraitzen duen politika-ren ildotik, 2011ko urtarrilean IMQk IMQ Colón Zentro Medikoa zabaldu zuen Bilbo erdi-erdian.
Kontsultategi mediko honek bi solairutan banatzen den 1.164 m2-ko azalera du eta goi mailako ekipamenduaz hornituriko instalakuntzak aurkitzen dira bertan.
Jakintza-alor anitzeko zentro honek hurrengo espezialitate mediko eta kirurgikoak barne hartzen ditu:
Lehen mailako Medikuntza (Medikuntza Orokorra eta Pediatria)
Alergologia
Kardiologia
Kirurgia Orokorra
Kirurgia Plastikoa
Otorrinolaringologia
Traumatologia
Erreumatologia
Pneumologia
Halaber, 16 kontsulta, analisi klinikoak egiteko ateratze-puntu 2, erizaintza zerbitzuak eta irudi bidezko diagnosi-aldea ere baditu.
IMQ Doña Casilda Zentroa

Helbidea: Teófilo Guiard, 2. Bilbao
Telefonoa:
IMQ Doña Casilda Hortz-Klinika: 94 609 13 66
IMQ Doña Casilda Klinika Podologikoa eta Kirol-Medikuntza Unitatea: 94 609 13 67
e-posta:
IMQ Doña Casilda Hortz-Klinika: dental-imqdonacasilda@imq.es
IMQ Doña Casilda Klinika Podologikoa: podologia-imqdonacasilda@imq.es
IMQ Doña Casilda Kirol-Medikuntza Unitatea: deporte-imqdonacasilda@imq.es
IMQk 2011ko urrian ireki zuen zentro propio honek, hortz-klinika, podologia zentroa eta kirol-medikuntza unitatea ditu. Doña Casilda Parkean bertan kokaturik dagoen konplexuak, 550 metro koa-dro ditu hiru solairutan banatuta.
Hortz-klinika lehenengo bi solairuetan kokatzen da, eta odontologia eta inplantologia espezialitateen zerbitzura dagoen punta-puntako teknologiaz hornitua dago.
Goiko solairuan klinika podologikoa kokatzen da; bertan kiropodiako hiru unitate, azterketa biomekanikoa egiteko unitatea (oinaren patologiak aztertzeko eta ibileraren analisia egiteko baliabide teknikorik modernoenez horniturik), eta oinazpi-euskarriak egiteko ortopodologia tailerra aurkitzen dira.
Kirol-Medikuntza Unitateak, goiko solairuan ere kokatua, kirol errekonozimendu medikoak, kirol lesioen jarraipena, hala nola elikaduraren orientabidea burutzen ditu. Kirolaren zaletuei zein profesionalei ematen die zerbitzua, euskal talde onenetariko batzuk barne, Athletic Klub, Bilbao Basket, Euskalteleko txirrindulariak edo BAT Basque Team marka pean batzen diren kirolariak.
IMQ Ajuriaguerra Errehabilitazio Zentroa

Helbidea: Juan Ajuriaguerra, 32. Bilbao
Telefonoa: 94 423 93 22
e-posta: centro_ajuriaguerra@imq.es
IMQ Ajuriaguerra Errehabilitazio Zentroak bere 400 m2-ko instalazioetan errehabilitaziora zuzendutako ekipamendu moderno guztia du:
Edozein errehabilitazio-tratamendurako horniturik dagoen 80 m2-ko gimnasioa
Banakako 8 box
Pazienteak ebaluatu eta aztertzeko 3 mediku-bulego
Logopedia tratamendurako gela berezia
Giza-taldea egiaztatutako esperientziadun mediku-errehabilitatzaileek, logopedak eta tituludun fisio-terapeutek osatzen dute.
IMQ Avenida Hortz Klinika

Helbidea: Gasteiz Etorbidea, 41. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 21 52 16
e-posta: dental-imqavenida@imq.es
IMQ Avenida Hortz Klinika osoko odontologia zentroa da, berritzailea diseinuagatik, teknologiagatik eta ekipamenduagatik, espezialitate eta tratamendu aurreratu guztiak barne hartzen dituena. Arabarren hortz-osasunarentzat kalitatezko laguntzan erreferente bilakatzea du helburu.
Espezialitate guztiei erantzuten die, odontologia orokorretik hasi (ortodontzia, periodontzia, hortz-estetika eta ahoko kirurgia) eta tratamendu aurreratuenetara arte, izen handiko odontologoen eskutik eta arreta ordutegi zabalarekin, bezeroen erosotasun bermatu aldera.




