Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurco ingurumen-kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria lortu du

10.01.2022

IMQ Igurco ingurumen-kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria lortu du
  • Era berean, ISO 9001 kalitate-ziurtagiria berritu du. Hori guztia, bere erronka estrategikoen barruan, Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta.
  • Ingurumen-kudeaketari buruzko ISO 140001 ziurtagiria zentro guztietarako ezarri da — zazpi egoitza eta eguneko hamar zentro Bizkaian eta Araban —, bai eta zerbitzu zentraletarako ere.

IMQ Igurco talde soziosanitarioak, Euskadiko adinekoen arretaren sektoreko eragile nagusietako batek, Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat ezarri dela ziurtatu berri du, UNE-EN ISO 14001 arauaren arabera. Ziurtagirian zentro guztiak sartzen dira —zazpi egoitza eta eguneko hamar zentro Bizkaian eta Araban—, baita zerbitzu zentralak ere.

Iker Martín IMQ Igurcoko kalitate-arduradunak azaldu bezala, "Ingurumen-ziurtagiri hori lortzeak gure erakundearen erronka estrategikoei erantzuten die, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarriko Helburuak lortzearen alde xedatutakoaren ildotik. Helburu horiek lortzeko, mundu guztiak egin behar du bere zatia: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta herritarrek. Gu ingurumena zaintzeko erronka global horri gure alea ematen saiatzen gara ".

IMQ Igurco talde osorako kalitate-ziurtagiria berritzeari dagokionez, "Kalitatea izan da hasieratik gure zerbitzu soziosanitarioen oinarrietako bat, eta hori, zalantzarik gabe, sektoreko gainerako eragileengandik bereizten gaituen faktorea da".

ISO 9001 kalitate-araua ezartzeak dakartzan beste abantaila batzuk, Iker Martinen arabera, honako hauek dira: "Zerbitzua ematean izan daitezkeen gorabeherak murriztea, prozesuen eraginkortasuna areagotzea eta, batez ere, gure erabiltzaileekiko konpromiso handiagoa izatea; izan ere, ziurtagiriak urtero ikuskatzen dira ezarritako kalitate-parametro guztiak mantentzen direla egiaztatzeko ikuskapen baten bidez".

Ingurumen-erantzukizun korporatiboa

IMQ Igurcok ISO 14001 araua lortu aurretik, lan hau egin behar izan du: "Ingurumen-inpaktuko eremuak identifikatzea, ura eta energia bezalako baliabideen kontsumoa, efizientzia kontrolatzeko prozesuak hobetzea eta beste batzuk. Era berean, urteak daramatzagu arlo horretan lanean gure hornitzaileekin; hala, adibidez, energia elektrikoaren eta gasaren kontsumoan aurrezpen handiak lortu ditugu led bonbillen bidezko argiteria berrituz eta eraginkortasun handiko gas-galdarak ezarriz. Horrek gure karbono-aztarna murriztea dakar, eta, beraz, gure ingurumenarentzat hobekuntza ", nabarmendu du Iker Martinek.

Isabel Urrutia IMQ taldeko Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko arduradunak adierazi bezala, "Ingurumen-ziurtagiria lortzeak garrantzi berezia du, IMQ Igurcok sektore soziosanitarioan ematen duen zerbitzuaren izaera dela eta. Arau horrek bermatzen du 1. motako hondakin arriskutsu guztiak — arrisku biosanitarioa dutenak — biltegiratu, garraiatu eta deuseztatzen direla, indarrean dagoen araudian hondakin horientzat ezarritako segurtasun-protokoloen arabera. Hori lehenago ere egiten genuen, eta arau horrekin agerian geratzen da harremanak ditugun pertsona eta erakunde guztientzat ".

Horrela, adituak jarraitzen du: "Ingurumena errespetatzeaz gain, gure profesionalen eta erabiltzaileen osasunarekiko dugun kezka eta konpromisoa egiaztatzen dugu gizartearen aurrean, transmisio serikoak eragindako arrisku biologikoa duen istripu bat gertatzeko aukera ahalik eta gehien murriztuz".

Gainerako hondakinak ere ziurtagiri honetan sartuta daude. Horrela, plastiko, kartoi eta beiraren soberakin guztiak birziklatzea eta hondakin organikoak behar bezala tratatzea bermatzen da.

Beste alderdi garrantzitsu bat, IMQ Taldeak abian jarritako beste ekimen batzuen ildotik, administrazio-prozesuetan paperaren erabilera pixkanaka murriztea da.

Pazientearen segurtasunerako arriskuak kudeatzea

2018an, IMQ Igurco Orue Bizkaiko egoitza soziosanitarioa, Amorebieta-Etxanon kokatua, adinekoen arretarako Euskadiko lehen zentroa izan zen pazientearen segurtasunerako arriskuak kudeatzeko sistema baten ziurtapena lortzen, une 179003 arauaren bidez AENORek ere aitortzen duena.