Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Lehoi emeek azterketa medikoa egin dute IMQ Zorrotzaurren denboraldiaurrea hasi aurretik

20.07.2022

Lehoi emeek azterketa medikoa egin dute IMQ Zorrotzaurren denboraldiaurrea hasi aurretik

Gaur, Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko jolakariek, oporraldia amaitu ondoren, proba medikoak egin dituzte IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean, sei eguneko stage-a egitera Boltañara (Huesca) joan baino lehen.

IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagilea eta kirol-kardiologiako espezialista Zigor Madaria doktorea egiten ari diren probak gainbegiratzen ari da Klubeko talde medikoko arduradun Lekue doktorea. Izan ere, IMQ da Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala 1998-99. denboraldiaz geroztik.

Azterketa medikoak proba hauek barne hartzen ditu: pisu, altuera eta tolesturen balorazio zineantropometrikoa; bihotzeko eta biriketako balorazioa atsedenean; gehieneko esfortzu-proba laktatoekin; bihotzeko ekografia; indar muskularra neurtzeko balorazio isozinetikoa eta azterketa biomekaniko podologikoa. Horiek guztiak, Lezaman egingo diren proba fisikoekin osatuko dira.

Eliteko kirolariei egiten zaizkien azterketa medikoak kirolaren arabera bereizi egiten dira. Pablo Aranda sendagileak azaldu duenez, “balorazio medikoa antzekoa da diziplina guztietan, baina esfortzu-proban futbolariek beste kirolari batzuek, esaterako, saskibaloilariek, baino abiadura handiagoak lortzen dituzte”.