Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Onkologia erradioterapikoaren aurrerabide berriei esker, saio gutxiagorekin eta ospitaleratze egonaldi gutxiagorekin egin daitezke eraginkortasun berdineko tratamenduak

16.12.2021

Onkologia erradioterapikoaren aurrerabide berriei esker, saio gutxiagorekin eta ospitaleratze egonaldi gutxiagorekin egin daitezke eraginkortasun berdineko tratamenduak

 

Pandemiak nabarmen asaldatu ditu osasun-asistentziaren eremu guztiak, minbiziaren baheketa goiztiarraren programak eta lehen mailako arretako kontsultak ere. Izan ere, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) hainbat sozietate zientifiko onkologikorekin egindako ikerlanak baieztatu duenez, koronabirusaren lehen kutsadura-boladan, hain zuzen, martxotik ekainera bitartean, minbizi-diagnostikoak ehuneko 21 beheratu ziren Estatuan; hots, bost paziente onkologikoren artean bat ez zen detektatu edo berandu egin zen.

Hala ere, bestetik, pandemiak nolabait lagundu die tratamendu onkologikoak maneiatzeko zenbait alderdiri, hala nola erradioterapia bidezko tratamenduei. IMQ Institutu Onkologikoko Onkologia Erradioterapikoko arduradun Clara Eíto sendagileak adierazi duenez, «2020ko martxoan, Estatuko eta Europako Onkologia Erradioterapikoko sozietate medikoek tratamendu hipozatikatuak sustatzeko agindu zuten, horiek saio gutxiago eta, hortaz, ospitaleratze-egonaldi gutxiago baitakartzate, eraginkortasun terapeutiko eta tolerantzia berdintsuak lortuta».

Sozietate zientifikoek deialdia egin ondoren, IMQ Institutu Onkologikoak bat egin zuen ekimenarekin, «batez ere, bularreko eta ondesteko tumoreen tratamenduetan, kasu gehienetan, bost saiotan eginda. Horrela, tratamenduaren iraupena laburtu egin dugu eta pazienteei eta horien familei erosotasun handiagoa eman diegu».

Pandemia-hilabeteetan beste berrikuntza bat izan da, hain zuzen, oldarkorrenetako bat den pankreako minbiziaren tratamendua aurrerabidea izan da. «IMQ Institutu Onkologikoan doitasun handiko extereotaxia tratamenduak (SBRT) abiarazi ditugu pankreako tumoreetan, eta haiek biriketako, garuneko eta gibeleko tumoreetan eta gongoil eta hezurretako metastasian egiten ari garen oharpenei gehitu zaizkie».

Aurreko guztia dela eta, baikor agertu da espezialista, zeren eta, «egoera gorabehera, Onkologia Erradioterapikoaren Egunean, hots, abenduaren 19aren esparruan, minbiziaren aurka borrokatzeko tresna horrek eboluzionatzen jarraitzen du paziente onkologikoen osasuna eta pronostikoa hobetzeko».

Tumoreen kontrol hobea eta ehun osasuntsuen errespetua

Onkologia Erradioterapikoan etengabe gertatzen ari diren aurrerabideei esker, «tratamendu laburragoak egin daitezke, segurtasun eta zehaztasun handiagoaz, eta horrela, bolumen txikiagoak irradia daitezke dosi handiagoez, eta tumorearen inguruko ehun osasuntsuei erradiazio-dosi txikiagoak ematen zaizkie; beraz, emaitzak eraginkorragoak dira, hots, tumorea kontrolatzeko tasak handiagoak dira eta ehun osasuntsuen toxizikotasuna, txikiagoa», gogorarazi du IMQko espezialistak.

Erradiologia hipozatikatuaren bidez, «nabarmen laburtzen da tratamenduaren denbora eta, ondorioz, pazientea tratamendu-gelan eman beharreko denbora».

Bi azeleragailu lineal biki

Bestetik, era aitzindari gisa, 2020ko urrian bigarren azeleragailu lineala, IMQ Klinikan badagoenaren bikia alegia, jarri zen martxan. Irudi eta kalitateko eta pazientearen segurtasuneko azken prestazioak ditu hark.

Klinikan sartu zenetik, eta bi azeleragailuen parekatze teknikoari esker, «bietako azeleragailu bat matxuratuz gero edo batean mantentze-lanak egin behar badira, pazienteek bestean har dezakete tratamendua; hortaz, duela urtebete baino gehiagotik ez da tratamendurik eten. Eta horrek balio erantsia dakar erradioterapia bidezko tratamenduan».

IMQ Klinikako Institutu Onkologikoak bertoko zerbitzu guztiak egokitu ditu pandemiaren hasieratik, 2020ko martxotik, gomendatutako prebentzio-neurri guztiak betetzeko. «Pazienteen eta langileen segurtasuna nahiz osasun-asistentziaren kalitatea dira gure lehentasunak, paziente onkologikoei beharrezko tratamenduak ematen jarraitzeko, osasun-kontsulta telematikoak eskaintzen eta presentzialetarako gela egokituak izaten jarraitzeko», azpimarratu du IMQ Institutu Onkologikoko Onkologia Erradioterapikoko arduradunak.