Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Auzitegi Gorenak ebatzi du IMQ-k zuzenbidearen arabera jokatu zuela Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniken garbiketa gatazkan

11.01.2023

Auzitegi Gorenak ebatzi du IMQ-k zuzenbidearen arabera jokatu zuela Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniken garbiketa gatazkan

Auzitegi Gorenak epaia eman zuen abenduaren 15ean Vicente San Sebastián (IMQ Taldea) Klinikari arrazoia emanez, IMQ Zorrotzaurre eta Virgen Blanca Klinikak garbitzeko kontratatutako enpresarekin zuen kontratua ez luzatzeko, iraunaldia bukatzean amaitutzat emateko (2021eko abenduaren 31n) eta zerbitzua internalizatzeko –harrezkeroztik, Kliniketako baliabide eta langileekin garbitzen da– erabakiaren ondoriozko gatazkari dagokionez, eta ordura arte kontratatutako enpresa kondenatu du, langileen kaleratzearen deuseztasunaren erantzule gisa, langileak berrartzera eta izapidetze-soldatak ordaintzera, eta Vicente San Sebastián Klinika absolbitu du.

Epai horretan, Auzitegi Gorenak bere jurisprudentzia-doktrina berretsi du, hain zuzen, 2008an hasitakoa eta etengabe ondorengo epai ugaritan finkatu dena. Doktrina horren arabera, epaitua bezalako kasuetan, ez da bidezkoa kontratako langileen legezko edo hitzarmenezko ondorengotza eta, hortaz, IMQ Klinikak ez daude behartuta garbiketa-enpresako langileen lan-kontratuetan subrogatzera, eta, ondorioz, Vicente San Sebastián Klinika absolbitu du kaleratze kolektiboko demandatik.

Halaber, Auzitegi Gorenak adierazi du Vicente San Sebastián Klinikak bere kliniken garbiketa-zerbitzuaren errentamendu-kontratua ez luzatzeko hartu zuen erabakia Konstituzioaren 38. artikuluan aitortutako enpresa-askatasunean babestuta dagoela, eta hark ez zituela urratu benetako babes judizialerako, grebarako edo sindikatu-askatasunerako oinarrizko eskubideak, ezta generoagatiko diskriminaziorik ekarri ere.

Azpimarratu beharra dago epaia Auzitegi Goreneko Gizarte-arloko Salako osoko bilkurak eman duela, eta magistratuetako batek ere ez duela aurkako boto partikularrik eman.