Iradokizunak
11.08.2022
Surne Bilbao Basket taldeko jokalariak IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatetik igaroko dira egunotan denboraldiari hasiera eman aurretik kirol-azterketa medikoa egiteko. Beltzez jantzitako gizonek proba fisikoak egingo dituzte abuztuaren 10ean, 11n eta 12an, IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagileak ikuskatuta.
Gogorarazi beharra dago kirol-azterketa medikoak nahitaezkoak direla Kirol Federazioak hala exijitzen duelako lehiatu ahal izateko, baina, gainera, fitxa sinatzeko ezinbesteko betekizun dira, “jokalariak lehiatzeko gai direla egiaztatzen duen mediku baten sinadura behar da”.
Ziurtagiria lortzeko jokalariek egin behar duten azterketa hura sinatzen duen medikuaren araberakoa ohi da. «Jokalariak gai direla egiaztatzeko probak oinarrizkoagoak eta errazagoak izaten dira, baina guk beti maximoen irizpidearen arabera egiten ditugu, jokalari bakoitzaren azterketa eta balorazio osoa ziurtatzeko, baita entrenamenduari begira datu asko lortzeko ere, eta proba errazagoek ez dituzte haiek ematen”, adierazi du Aranda doktoreak, eta probak zerrendatu ditu:
Aurten, nobedade gisa, Bilbao Basket taldeko nutrizionista egongo da azterketan, eta, jokalari bakoitzaren elikadura-ohiturak ezagutu ondoren, bakoitzarekin elkarrizketatuko da: balorazioa egingo du eta gomendioak emango dizkie banan-banan.
Taldeko prestatzaile fisikoek, Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean egiten diren probetan egongo direnek, indarra, mugikortasuna eta malgutasuna neurtuko dituzte atsedenean, men in black jokalarien sasoia aztertzeko, aurten kirol-kontrol eta balorazio zorrotzenak egingo direlako. Pablo Aranda doktoreak adierazi duenez, “kirol-azterketa medikoak lesioak ez ezik, istripu kardiobaskularrak eta bat-bateko heriotza ere prebenitzeko metodorik onena dira”.
Nikola Radičević (Čačak, 1.97 m, 28 urte). Joko-antolatzaile serbiarra 22/23 denboraldiko MIB lehen errefortzua izango da. Esperientzia ugaria du jokalariak Endesa Ligan.
Francis Alonso (Malaga, 1.91 m, 26 urte). Eskolta malagarra Unicaja Málaga taldetik dator, eta talde horretan azken denboraldi bietan jokatu du. 1+1 kontratua sinatu du.
Xavi Rabaseda (Ripoll, 33 urte, 1.96 m). Hegaleko katalana Hereda San Pablo Burgos taldetik dator, eta talde horrekin bi titulu lortu ditu Champions Leaguen eta kontinentearteko titulu bat. Bi denboralditan jokatzeko sinatu du Rabasedak.
Denzel Andersson (Njurunda, 2.04 m, 25 urte). Hegaleko pibota Arged BM Stal Ostrów Wielkopolski talde poloniarretik dator, eta talde horrekin Liga eta FIBA Europe Cup azpitxapelketa irabazi zituen 20/21 denboraldian. Denboraldi bakarrean jokatzeko sinatu du jokalariak.
Michale Kyser (Cincinnati, 2.08 m, 30 urte). Barneko estatubatuarra Israelgo Hapoel Holon taldearen denboraldi historikoan jolakari nabarmena izan ostean iritsi da Bilbora. Izan ere, taldea Ligako txapeldun izan zen eta botxoan jokatutako Champions Leagueko Final Four jokatu zuen.
Ignacio Rosa (Badalona, 23 urte, 2.06 m). Hegaleko pibota ICG Força Lleida taldetik dator, eta talde horrekin batez beste 10.3 puntu eta 4.1 errebote lortu zituen, eta Urrezko LEBeko Final Four jokatu.
Halaber, jokalari hauek berritu dute kontratua eta egin dute azterketa medikoa IMQ Unitatean: Ludde Håkanson, Andrew Goudelock, Tomeu Rigo, Alex Reyes, Emir Sulejmanovic eta Jeff Withey.
IMQ-k eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jokatu du beti, eta kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera askori ematen dio laguntza. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi-taldeen nahiz Athletic Club, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeen aseguratzaile mediko ofiziala.
Armi, la mascota del Bilbao Basket, suspende el reconocimiento médico deportivo de IMQ
Bilbao Basket vuelve a confiar a IMQ la salud de los “hombres de negro”
La afición del Bilbao Basket retorna este jueves a Miribilla, convertido en el primer estadio de baloncesto de Europa en certificar su seguridad sanitaria