Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak osasun zientzietako 300 ikasle inguru prestatu ditu 2023an

15.11.2023

IMQ Zorrotzaurre Klinikak osasun zientzietako 300 ikasle inguru prestatu ditu 2023an
  • Ikasle gehienak Deustuko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako graduetakoak dira; halaber, Estatuko eta nazioarteko beste unibertsitate batzuetako ikasleak ere etortzen dira.

  • Era berean, beste osasun-titulu batzuetako ikasleek praktikak egiten dituzte zentroan, hala nola Eritzaintzako Zainketa Lagungarrien teknikarigaiek, Farmazia eta Parafarmaziako teknikarigaiek, Erradioterapia eta Dosimetriako goi-mailako teknikarigaiek eta Diagnostiko eta Medikuntza Nuklearrerako Irudiko goi-mailako teknikarigaiek, besteak beste.

Guztira, osasun-zentzietako hainbat adarretako 280 ikasle prestatu dira edo prestatzen ari dira Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusi den IMQ Zorrotzaurre Klinikan, 2023an zehar. Horietako ikasle gehienak Deustuko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako graduetakoak dira, euskal aseguratzailearen eta unibertsitatearen arteko hitzarmen bati esker; halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko, Valentziako Unibertsitate Katolikoko, Vic Unibertsitateko (Kataluniako Unibertsitate Nagusia), Zaragozako San Jorge Unibertsitateko eta nazioarteko beste unibertsitate batzuetako (Lodz eta Pavlov unibertsitateak) ikasleek ere egiten dituzten praktikak klinikan.

Era berean, beste osasun-titulu batzuetako ikasleek praktikak egiten dituzte Euskadiko ospitale horretan, hala nola Eritzaintzako Zainketa Lagungarrien teknikarigaiek, Farmazia eta Parafarmaziako teknikarigaiek, Erradioterapia eta Dosimetriako goi-mailako teknikarigaiek eta Diagnostiko eta Medikuntza Nuklearrerako Irudiko goi-mailako teknikarigaiek, Anatomia Patologikoko goi-mailako teknikarigaiek eta Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi-mailako teknikarigaiek, besteak beste. Euskal ospitale horretako irakaskuntzari buruzko alderdiak graduondoko hainbat ikasketatako ikasleak hartzen osatzen dira.

IMQ kliniketako Asistentzia zuzendari Juana Amadozek adierazi duenez,«hainbat erakunde akademikorekin, batik bat, Deustuko Unibertsitatearekin, eta beste zentro batzuekin ere –horietako asko, nazioartekoak– ditugun hitzarmenek, unibertsitate-ospitale gisa bereizi dute behin betiko gure zentroa, zeinean Medikuntzako eta Erizaintzako profesionalak prestatzen diren».

Bestetik, IMQ kliniketako Kalitate eta Pazientearen Segurtasun arloko Isabel Urrutiaren hitzetan, «Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako eta Erizaintzako gainerako graduetako promozioak pixkanaka txertatzeak ekarriko du 2025-2026 ikasturtean 400dik gora ikasle prestatatzea IMQ Zorrotzaurre Klinikan. Eta horrek Euskadiko osasun pribatuko unibertsitate-irakaskuntzako erreferentzia bilakatu gaitu».

Promozio berriak

Oraindik orain hasi da IMQ Zorrotzaurre Klinikan Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduko hirugarren mailako ikasleen txandaketa: guztira, 240 praktika-ordu, bi hilabetetan banatuta, hain zuzen, 2023ko azaroan eta 2024ko maiatzean. Talde horietako ikasleak espezialitate hauetan prestatuko dira, besteak beste: kardiologia, otorrinolaringologia, neurologia eta neurofisiologia, zainketa intentsiboetako unitatea, ginekologia eta obstetrizia, barne-medikuntza, anatomia patologikoa, laborategia, kirol-medikuntza, pediatria eta ama berrien atala; horiek guztiak, IMQ Zorrotzaurre Klinikan.

Halaber, sendagilegaiek zentro polikontsultorio hauetan ere egingo dituzte praktikak: IMQ Zurriola (Donostia), IMQ Amárica eta IMQ Abendaño(Gasteiz), IMQ Colón (Bilbo) eta Algorta Salud Zentro Medikoa (Getxo). Osasun mentaleko txandaketak zentro hauetan egingo dituzte: Bilboko Heros kaleko IMQ Amsa zentroa (eguneko ospitalea) eta Santurtziko San Juan de Dios Ospitalea (ospitalizazioa). Geriatriari dagozkionak, Bizkaiko IMQ Igurco Bilbozar eta IMQ Igurco Unbe zentroetan.

Aurrekoaz gain, irailean Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduko bigarren mailako 20 ikasle hasi ziren praktikak egiten, eta, era berean, 2024ko otsailean unibertsitate bereko Medikuntzako lehen mailako promozio berri bat hasiko da unibertsitate horretan, eta IMQ kliniketako larrialdi orokorretako zerbitzutik txandakatuko dute. Martxoan eta apirilean, Medikuntzako laugarren mailako ikasleak IMQ Zorrotzaurre Klinikako espezialitate batzuetan txandaka prestatuko dira.

Erizaintzari dagokionez, irailean ere hasi ziren Unibertsitateko Erizaintza graduko lehenengo eta bigarren mailako ikasle-txandaketak. Hamar ikasleko taldetan banatuta, hainbat astetan praktikak egiten dituzte IMQ Virgen Blanca eta IMQ Zorrotzaurre kliniketan eta IMQ Igurcoko zentro soziosanitarioetan.

Osasun-lanbide horri dagokionez, Zorrotzaurrek iragarri du laster hasiko direla larrialdietan, zainketa intentsiboetan eta kirurgia-multzoan espezializatutako erizaintzako praktikak, gaur egun martxan dauden espezializazio-ikastaro batzuen garapenaren arabera.

Prestakuntza praktikoa eta etika

Azkenik, Juana Amadozek eta Isabel Urrutiak alderdi hauek duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute: «ikasleak hartzea, asistentzia-ikaskuntzako prozesuan laguntzea, hainbat aukera profesional aztertzen laguntzea, eta pazienteei humanizazio asistentzialean eta tratu etikoan oinarritutako balioak ematea. Hori guztia, etengabe aurrera egiten ari den ikuspegi pertsonalizatua izanda, ikasleen ikaskuntzaren arabera, mailaz maila».