Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Eibar taldeko futbolariek IMQ-ko espezialisten esku utziko dituzte denboraldiaurreko azterketa medikoak bederatzigarren urtez jarraian

08.07.2025

Eibar taldeko futbolariek IMQ-ko espezialisten esku utziko dituzte denboraldiaurreko azterketa medikoak bederatzigarren urtez jarraian
  • SD Eibar taldeko 21 jolakariak IMQ Alhóndiga Zentro Medikoko Kirol Medikuntzako Unitatetik igarotzen ari dira, astelehen eta asteartean. Bederatzigarren denboraldiz jarraian sendotu egin da hitzordua.

  • Euskadi buru da Estatuko kirol-jarduerari dagokionez; izan ere, biztanleria aktiboaren % 42,3k egiten du kirola, eta Estatuko batez bestekoa, aldiz, % 37,7koa da; hala ere, prebentziozko azterketa medikoei buruzko kontzientziazioa konpondu gabeko arazoa da oraindik EAEn.

SD Eibar taldeko futbolariek IMQ aukeratu dute aurten ere denboraldiaren atariko azterketa medikoak egiteko, bederatzigarren denboraldiz jarraian. Hala, aste honetako astelehen eta asteartean, hots, uztailaren 7an eta 8an, lehen talde armagineko 21 jokakalariak IMQ Alhóndiga Zentro Medikoko Kirol Medikuntzako Uniteko instalazioetatik igarotzen ari dira.

Azterketa medikoak kirol-medikuntzako espezialista eta Unitate horretako arduradun Markel Pérez doktoreak ikuskatuko ditu, kirol-kardiologian espezializatutako kardiologo kliniko Zigor Madaria sendagilearekin. Bi profesionalek proba ugari egingo dizkiete jokalariei, hala nola esfortzu-proba eta ekokardiograma, funtsezko tresnak biak, eliteko kirolarien ahalmen kardiobaskularra ebaluatzeko.

"Oro  har, jokalariei egin ohi zaien azterketa mediko zorrotzena esfortzu-proba da", azaldu du Markel Pérez doktoreak. "Tresna horrek balio zaigu organismoak hainbat intentsitatetako ariketa fisikoaren aurrean duen portaera eta erantzuna behatzeko, eta, aldi berean, banakako preskripzio indibidualizatua egin ahal izateko, kirol-errendimendua hobetzeko asmoz".

Eibarko taldeak probak egitea erabaki izana ez dator bat Euskadiko kirol amateurraren errealitatearekin; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, kirola egiten duten pertsonen % 23k soilik egiten dituzte prebentziozko azterketa medikoak. Kopuru hori oso deigarria da, EAE buru baita Estatuan kirol-jarduerari dagokionez: Euskadiko 16 urtetik gorako  herritarren % 42,3k egiten du ariketa fisikoa erregularki, eta ehuneko hori Estatuko batez bestekoa (% 37,7) baino ia bost puntu baino handiagoa da.

Zigor Madaria sendagileak, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-kardiologian aitzindaria denak, azterketa mediko horien garrantzia azpimarratu du: "Funtsezkoa da herritarrak kirol-jokabide osasungarrian heztea, haien adina edozein dela ere. Gorputzak kirola egiten duenean ematen dituen zantzuak hauteman eta aintzat hartu behar ditu kirolariak".

Kirolari federatuen artean, azterketa medikoen ehunekoa % 63koa da; hots, ehuneko horrek agerian utzi du lehia-esparruaz gehiago jabetzen direla federatuak. Hala ere, datu orokorrak adierazi duenez, lan handia dago egiteko oraindik kirol-prebentzioaren kulturan.

IMQ-k, SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofizial gisa, taldea babesteaz gain, jokalarien eta talde teknikoko kideen eskura jartzen ditu bere zerbitzu mediko espezializatu guztiak. Konpainiaren Kirol Medikuntzako Unitateek punta-puntako teknologia eta mediku bereziak dituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eliteko beste klub batzuk ere artatzen dituzte.

Prebentzioak sendabiderik onena izaten jarraitzen du, bereziki kirolean, non azterketa medikoek patologia isilak detektatu eta errendimendua optimiza dezaketen. Armaginek ondo baino hobeto dakite hori, eta horregatik, denboraldiro, IMQ-ko profesionalen zehaztasun zientifikora eta esperientziara jo ohi dute.