Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k bat egingo du WWF-ren “Planetaren Ordua” ekimenarekin

25.03.2022

IMQ-k bat egingo du WWF-ren “Planetaren Ordua” ekimenarekin

IMQ-k bat egingo du WWF (World Wild Fund for Nature) erakundeak munduan sustatutako “Planetaren ordua” ekimenarekin, bihar, larunbatean, IMQ Zorrotzaurre klinikaren eskutik. Natura babesteko beharrari buruzko gizarte-kontzientzia areagotzen dihardu WWFk, eta, horretarako, energia-kontsumoa murrizten, biodibertsitatea babesten eta klima-aldaketaren eta isuri kutsatzaileen efektuak arintzen lagunduko duten neurriak hartzen ditu.

Helburu garrantzitsu horrekin bat egiteko, IMQ Zorrotzaurre klinikak, IMQ Taldeko eraikin nabarmenena denez, errotulu argidunak eta Kontsulta guneko argiak (Larrialdikoak izan ezik) itzaliko ditu larunbat honetan, 20:30etik 21:30era, planetaren jasangarritasunaren aldeko ekintzen eta konponbideen aldarrikapenarekin bat egiteko.

IMQ Taldeak, jasangarritasunarekin eta ingurunea babestu eta zaintzearekin duen konpromisoaren esparruan, aspaldidanik dihardu energia aurreztera, baliabideak zentzuz eta eraginkortasunez erabiltzera, birziklatzera edo karbono-aztarnari eustera bideratutako proiektuetan, eta, aldi berean, erakundeko pertsonen artean kontzientziazio-ekimenak sustatzen ditu. Konpromiso hori are erabakigarriagoa da gaur egun bizi ditugun egoeretan, eta egungo zein etorkizuneko belaunaldientzat mundu osasungarriagoa eta jasangarriagoa lortzeko erantzukizunez lan egitea beharrezkoa dela sinetsita hartu du bere gain Taldeak.

Ekimen horren harira, IMQ Seguros eta IMQ Igurco erakundeek badute ISO 14.001 ziurtagiria, eta Zorrotzaurre eta Virgen Blanca klinikek, ISO 50001 ziurtagiria ere –energia kudeatzeko sistemen eraginkortasuna ziurtatzen duena. Halaber, klinikek aintzatespenak lortu dituzte ingurumenaren alde buru-belarri jardun izanagatik, hala nola, 2015ean, Bilboko Udalak karbono-aztarna murrizten laguntzeagatik eman ziena,  eta EWWR (European Week for Waste Reduction) Europako saria, 2019an, kutsatzaile gainerakorrei buruzko proiektu batengatik –30 herrialde baino gehiagoko 14.347tik gora proposamen artean irabazle hautatu zena. Urtero, halaber, Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat egiten dute klinikek, ekainaren 5ean, gizartean eta enpresetan eragina duten hainbat ekimen garatzen.

Nazio Batuen Itunaren Hamar Printzipioei atxiki zaie IMQ Taldea, eta,  hortaz, Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotutako hainbat ekintza garatzen ari da; era berean, prozesu operatiboak eta asistentzialak digitalizatzearen alde egin du, besteak beste, konpainiaren karbono-aztarna txikiagotzen laguntzeko.