Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k Ezkerraldeko bere bigarren hortz-klinika zabaldu du Santurtzin

09.07.2026

IMQ-k Ezkerraldeko bere bigarren hortz-klinika zabaldu du Santurtzin
  • Zentro berriak (Itsasalde 8) IMQ-k Bizkaian duen asistentzia-presentzia indartu du, azken belaunaldiko instalazioen eskutik: lau box odontologiko eta teknologia digitala, diagnostikoen zehaztasuna eta pazienteen erosotasuna hobetzera bideratuta.

  • Klinika berriak aho-hortzen osasunerako arreta osoa eskaintzen du, hala nola prebentzioa eta odontopediatria, ortodontzia, inplantologia, ahoko kirurgia eta larrialdi odontologikoak, arreta hurbila, arina eta kalitate handikoa emateko sortutako leku batean.

  • Hortz-klinika berria kontuan hartuta, IMQ-k baditu hamaika hortz-klinika, eta, horiei esker, hurbileko arreta moderno eta irisgarriaren aldeko apustua sendotu du.

IMQ-k asistentzia-sarea ugaritu du IMQ Santurtzi Hortz Klinika berria zabaldu baitu oraintsu. Zentro horren eskutik, euskal aseguratzaileak Bizkaian hazi eta herritarrengandik hurbil egoteko estrategia indartu du. Itsasalde kaleko 8. zenbakian dago klinika, Taldeak Santurtzin duen lehen hortz-zentroa da, eta zerbitzu odontologiko espezializatuak herriko eta inguruko biztanleei hurbiltzeko aukera emango du.

Ekipamendu berria arreta osoa eta bikaina eskaintzeko sortu da, azken belaunaldiko teknologia eta pazientea ardatz duen eredu asistentziala uztartuta. Lau box odontologiko ditu, beharrezko guztiarekin hornituta, baita esterilizazio-gela bat eta diagnostiko-sistema aurreratuak ere, hala nola aho barneko eskaner digitala, zehaztasun klinikoa hobetzen duena eta inprimaketa-metodo tradizionalak ordezten dituena.

Zerbitzu-zorroak odontologia-espezialitate guztiak barne hartzen ditu, adibidez, prebentzioa eta haur-odontologia, konplexutasun handiagoko tratamenduak, esaterako, ortodontzia konbentzionala eta ikusezina, inplantologia, ahoko kirurgia, periodontzia, endodontzia edo larrialdiko arreta. Zentroak, halaber, baditu hortz-estetikako konponbideak, esate baterako, zuritzea, eta bruxismoari heltzeko tratamendu espezifikoak, aho-hortzetako osasunaren egungo beharrei erantzun osoa emateko.

IMQ-k herritarrek gertuko inguruneetan zerbitzu sanitario bikainak erraz eskuratzeko konpromisoaren ondorio da klinika berria zabaldu izana, alferrikako joan-etorririk gabe eta erabiltzailearen erosotasuna aintzat hartuta. Ondo komunikatuta eta garraio publikotik gertu egoteak irisgarritasun-helburu hori indartzen du.

IMQ-k baditu 11 hortz klinika Euskadin: Algortan, Areetan, Gasteizen (Etorbidea), Barakaldon, Deustun, Casildan, Garellano, Henao, Santutxun, Donostian (Zurriola) eta orain, Santurtzin ere. Hortaz, eremu pribatuko erreferentziazko odontologia-sare nagusia da.

IMQ Santurtzi Hortz Klinika Ezkerraldeko erreferentziazko zentroa izateko asmoarekin sortu da. Hala, odontologia modernoa eta eraginkorra eskaintzen die pertsona guztiei, IMQ-k gizartearen osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoarekin bat etortzeko.