Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Taldea, Saritua Innovation Sarietan, berrikuntza arloan ahalegindu izanagatik eta pandemian egindako kudeaketagatik

19.10.2022

IMQ Taldea, Saritua Innovation Sarietan, berrikuntza arloan ahalegindu izanagatik eta pandemian egindako kudeaketagatik

Osasun-sektoreak erronka itzelei aurre egingo die etorkizunean, hala nola profesional medikoen gabeziari, biztanleen zahartzeari, prestazioen kostu gorakorrei edo gero eta zorrotzagoa eta digitalizatuagoa den eta, besteak beste, berehalakotasuna eskatzen duen bezero-profil berriari. IMQ Taldea erronka horiei unean-unean erantzuten saiatzen da, eraldaketa digitalaren eta berrikuntzaren alde sendo agertuta, baita euskal zerbitzu, instalazio, arreta-eredu eta egiteko modu berriak abiaraztearen alde ere, euskal konpainiak Euskadiko osasun pribatuaren liderra izaten jarrai dezan. Izan ere, Deiak eta Vodafonek sustatu ohi dituzten azken Innovation Sarietan aintzat hartu da etengabeko apustu hori.

Berrikuntza-arloan gehien nabarmentzen diren enpresen eta erakundeen lanaren balioa azpimarratzen dute sariek, eta, IMQri dagokionez, Taldea arlo horretan ahalegindu izana ez ezik, pandemian zehar kudeaketan eta egokitzapen berritzailean egindako ahalegina ere aintzat hartu dute.Taldeko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak azaldu duenez, “pandemiak oso egoera zailean jarri gintuen gizarte osoa oro har, baina bereziki osasun-arloan lan egiten dugun guztiok. Berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloan aldez aurretik egiten ari ginen lanari esker, eta kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko ahaleginei esker, beharbada aurrez imajinatu ere egingo ez genuen arintasunez moldatzeko gai izan ginen. Hainbat tresnak, lehendik ezarri genituenak, hala nola bideo-kontsultak, txat medikoak, historia kliniko digitalak, preskripzio digitalak edo egoitza gardenen proiektuak aukera eman ziguten bestela zaila izango zen erantzuna emateko”.

Zeren eta, berrikuntza IMQren DNAren eta balioen parte baita, etengabeko hobekuntzaren funtsezko elementu gisa, taldearen kudeaketa-arlo guztietan, erakunde barruan nahiz hortik kanpo. Duela 88 urte sortu zen IMQ, eta helburu bera du oraindik: bezeroak/pazienteak egunetik egunera efizientzia handiagoz zaintzea, zerbitzurik onena eta ahalik eta bitartekorik onenak haien eskura jarrita.

Azken urteotan, IMQren bereizgarria izan da osasun-eremuan aplikatutako teknologia berriak txertatzen aitzindaria izatea; esaterako, duela 15 urte kirurgia robotikoa sartu zuen (Euskadiko lehenengo Da Vinci robota), azken belaunaldiko baliabide diagnostikoez hornitu da hainbat eremutan, hala nola onkologian eta, oro har, maila goreneko klinikak eta ospitaleak ditu, horien adierazle nagusia IMQ Zorrotzaurre Klinika izanda, datozen urteetan hazten jarrituko dena, instalazioak eta zerbitzuak ugarituko baititu.

Halaber, IMQ-zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “aseguruen sektorean, non eratu ginenetik aitzindariak garen, gure bezeroen bizitza errazten duten aurrerapen berritzaileak lideratzen jarraitzen dugu; azken aurrerabidea, preskripzio digitalaren prozesua. Ekimen hori arrakastatsua izaten ari da, eta ziur gaude horrek gainerako aseguru-etxeek jarraituko duten bidea urratu duela, era guztietako izapideak ezabatzeko aukera ematen duelako eta erabiltzaileari esperientzia hobea ahalbidetzen diolako asistentzia-zerbitzuak eskuratzerakoan”.

Era berean, Taldeak berrikuntza-arloarekin loturiko beste ekimen batzuetan ere parte hartzen du, hala nola Innolab–Berrikuntza irekiko plataforman edo BAT–B Accelerator Tower izenekoan.

VIII Vodafone Deia Innovation Sariak

Atzo Azkuna Zentroko entzunaretoan izan ziren Vodafone Deia Innovation Sariek Euskadiko enpresek, erakundeek, enpresa txiki eta ertainek eta startup-ek berrikuntza-arloan duten zeregina aintzat hartzen dute. Sari horiek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko erakunde nagusien babesa dute. 

Ekitaldira agintari hauek bertaratu ziren: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantza Tapia; Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka; Ekonomia Sustatzeko Sailaren foru-diputatu Ainara Basurko, eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegua Saileko zinegotzi Xabier Ochandiano, besteak beste.

IMQ Taldea ez ezik, Izadi Group, TECH Friendly, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Emen4sport, Viralgen, eta Elmubas Petfood Group ere saritu ziren.