Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-ren bederatzigarren hortz klinika ireki berri da Garellanon

15.09.2022

IMQ-ren bederatzigarren hortz klinika ireki berri da Garellanon
  • 2021ean, pandemia gorabehera, IMQren hotz-sareak 26.723 pazienteri eman zien arreta eta 134.500 hortz-lan egin zituen, eta, horien artean, lehen kontsultak eta ondoz ondoko azterketak nabarmendu dira.

Garellanoko hortz-klinikak ateak ireki ditu oraintsu Bilboko Egia Jeneralaren kaleko 47. zenbakian. IMQren bederatzigarren hortz-klinika da, euskal aseguratzaileak Euskadin azken urteotan egiten ari den hedapen- eta dibertsifikazio-apustu estrategikoaren barruan. Klinika guztiak estrategikoki kokatuta daude asegurudunei eta, oro har, herritarrei estaldura eta hurbiltasuna eskaintzeko, era guztietako pazienteei ematen baitiete arreta. 

IMQren klinika berriak 144 metro koadroko lokala du eraiki berri den bizitegi-eraikin batean, Garellanoko dorreen eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza Fakultatearen eraikina izango denaren ondoan. Lau hortz-kabinete, esterilizazio-gela, izpi-gunea, harrera-lekua eta itxarongela ditu. Odontologia integraleko zerbitzuak ematen ditu, aho-osasuna zaintzeko mota guztietako tratamenduekin, ohiko prebentzio-tratamenduetatik hasita: ortodontziak, periodontziak, kirurgiak, protesiak, tratamendu estetikoak eta inplantologia konplexua, baita odontopediatria ere. Hori guztia, erabat prestatuta dauden profesionalen eskutik, azken belaunaldiko ekipamenduak eta teknologia erabilita, 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

2022ko urtarriletik abuztura, IMQren hortz-sareak 21.932 pazienteri eman die arreta eta 98.475 hortz-lan egin ditu, eta horien artean, lehenengo kontsultak eta ondoz ondoko azterketak nabarmendu dira. IMQ klinikek, halaber, 130 pertsona ingururi ematen diote lana, odontologo-talde handi baten, hotz-higienisten, laguntzaileen eta langileen eskutik.

Paziente eta langileentzako prebentzio-neurriak eta horien segurtasuna dira IMQren beste lehentasun bat; izan ere, zentroek segurtasun-neurri guztiak ezarri dituzte asistentzian, eta arreta bermatzeko hainbat kalitate-ziurtagiri dute.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “pazienteen segurtasuna nahitaezkoa ez ezik, gure helburu nagusia ere bada. Horregatik, IMQren ohiko bermea emateaz gain, gure hortz-klinikek lehenen lortu zituzten AENORen UNE 179001 Arauaren araberako ziurtagiriak, eta, gaur egun, protokolo zorrotzak ezarri dituzte pazientearen osasuna COVID-19aren aurka eta beste edozein arriskuren aurka babesteko”.