Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Itxarote-zerrenda laburragoak eta profesionalak askatasunez hautatzeko aukera, osasun-aseguruek marka historikoa lortu dute

12.05.2022

Itxarote-zerrenda laburragoak eta profesionalak askatasunez hautatzeko aukera, osasun-aseguruek marka historikoa lortu dute
  • Osasun-aseguru pribatuek 000 milioi inguru fakturatu zituzten primetan, eta % 10 hazi ziren COVID-19aren ondoren, 2021ean.
  • Sektoreak 000 aseguratutik gora ditu Euskadin; kopuru hori Espainian handiagoa da, 11 milioi aseguratutik gorakoa.
  • Osasun pribatuak ospitale-jardueraren % 39a egiten du eta dirutza aurrezten dio osasun publikoari. Euskadin, IMQ-k bakarrik 248 milioi euro aurreztu zizkion.

Maiatzaren 14an, urtero, aseguruaren munduko eguna ospatzen da. Sektore hori % 5 hazi zen Espainian, 2021ean, eta 61.835 milioi euro irabazi; sektoreak, prima fakturatuetan bakarrik, barne-produktu gordinaren (BPGd) % 5 da eta 136.900 profesionali ematen die lana.

Aseguruak, gure bizitzako eta enpresa-jarduerako arrisku ugari estaltzeko sortu zirenak, hiru kategoria handi hauetan sailkatzen dira: aseguru pertsonalak, kalte- edo ondare-kalteak estaltzekoak eta zerbitzuak ematekoak. Pertsonalen artean, osasun-asistentziakoak; Euskadin hainbat konpainiak eskaintzen dituzte zerbitzu horiek, hala nola IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile liderrak: 1934an sortu zen, Gizarte Segurantza ere ez zegoenean, eta 88 urte bete ditu oraintsu.

Gaur egun, eta guztiz desagertzeko asmorik ez duen pandemia baten ondoren, gero eta pertsona gehiagok uzten dute beren osasuna eta etxekonena osasun-aseguru mediko baten bidez eskuratu ohi den osasun pribatuaren esku. 2021ean, osasun-aseguruen sektoreak marka lortu zuen: 9.849 milioi euroko diru-sarrerak eta sektorearen hazkunderik handiena, % 10,23ko igoera. Euskadin, ICEAren datuen arabera, 620.000 pertsonak baino gehiagok dute osasun-asegurua; kopuru hori 11,05 milioitik gorakoa da Estatuan (biztanleriaren % 19), eta funtzionarioen % 82,3k asistentzia aseguru-erakunde pribatu baten bidez jasotzea aukeratu du. Osasun-asegurua, gainera, enpresa askok beren langileei ematen dieten gizarte-onurarik preziatuena da.

Halaber, osasun-pribatua ospitale-jardueraren % 39z arduratzen da, eta 1.368 euro baino gehiago aurrezten dizko osasun-sistema publikoari pertsona bakoitzeko urtean, IDISen (Osasunaren Garapen eta Integraziorako Institutua) datuen arabera. IMQ-k bere zentroetara joaten diren milaka pertsonari emandako osasun-arretak 248 milioi aurreztu zizkion euskal osasun sistema publikoari, Osakidetzari, 2001ean.

Osasun-sektore pribatuak 431 ospitale pribatu ditu, herrialdeko guztien % 56, eta 49.748 ohe. Gainera, ebakuntzen % 30,8 egiten ditu, eta larrialdien % 24,2z arduratzen da, eta erresonantzia magnetikoen % 53z,  PETen % 45ez eta TACen % 34z.

Baina, zein dira osasun-aseguru pribatu bat kontratatzera gero eta gehiago bultzatzen duten arrazoi nagusiak?

Itxarote-denbora

Arreta azkar jasotzea da gehien aintzat hartzen den aldeetako bat osasun-aseguru pribatu bat aukeratzerakoan. «Osasuna zaintzea da herritarren kezka nagusienetako bat, eta gero eta gehiago kezkatzen ditu. Izan ere, gaixorik gaudenean, osasun-asistentzia azkarra baloratu eta eskatzen dugu, itxarote-zerrenda luzerik gabe, larrialdietan ez ezik, proba diagnostiko, kontsulta eta ospitalizazioetan ere», adierazi du IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak.

Osasun Pribatuaren Osasun Emaitzen Adierazleei buruzko azken azterlanaren emaitzen arabera, hitzordua eman osteko batez besteko itxarote-denbora 12 egunetik beherakoa da. Zehazki, mamografia bat egiteko itxarote-denbora 11,32 egunekoa da; erresonantzia magnetikoa egiteko, 9,68 egunekoa eta TACa egiteko, 6,46 egunekoa. Gehien erabiltzen diren espezialitateetan kontsultetarako hitzorduak emateko itxarote-denbora 2 astetik beherakoa da. Ebakuntza kirurgiko baterako batez besteko itxarote-denbora orokorra 29,1 egunekoa da. Onkologian, minbizi bat diagnostikatzen denetik tratamendua ematen denera 15 egun baino gutxiago igaro ohi dira prozesu ohikoenetan, hala nola bularreko, koloneko eta birikako minbizietan.

Profesionalak askatasunez hautatzeko aukera

Osasun-aseguruak profesional medikoa hautatzeko edo bigarren iritzi medikoa izateko ematen duen aukera da beste alde garrantzizko bat osasun-aseguru pribatura jotzea pentsatzen denean. Horren harira, aseguru bat edo beste bat aukeratzeko orduan, aseguru-etxe bakoitzaren talde medikoa kontuan hartzen da bereziki, hau da, aseguruak osasun-laguntza zein osasun-profesionalekin duen hitzartuta, baita haren zentro-sarea ere, eta IMQ-k Euskadiko handiena du.

Etengabeko arreta eta eraldaketa digitala

Gehien baloratzen den beste alde bat da –aseguru-etxe batzuek baino ez dutena– eguneko 24 orduetan etengabeko arreta ematea. «Larrialdi bat dagoenean, gure kliniken eta hainbat kontsultatako zentroen berariazko zerbitzuak ez ezik, medikuntza eta erizaintzako etxez etxeko etengabeko arreta-zerbitzua ere badugu», azaldu du IMQ-ko zuzendari nagusiak.

Azkenik, aseguruen sektorea buru-belarri sartuta dagoen eraldaketa digitalaren prozesuari esker, bezeroaren eskura konpainiaren nahiz osasun-profesionalen kanal eta zerbitzu digital berriak jar daitezke, hari erantzun eta arreta pertsonalizatua eta berehalakoa emateko. Horretarako, sektorea inbertsio teknologiko handiak egiten ari da; IMQn, esaterako, «aspalditik hainbat aurrerabide dugu, esaterako, bideo-kontsulta eta online hitzordua, mediku aholkulari bat eta online txat medikoa, eta plataforma teknologikoak, hala nola info33+, historia medikoak gailu mugikorren bidez eskura daitezen, edo aplikazio  mugikor bat, zerbitzu ez presentzialak eskuratzeko zerbitu ugari eskura izateko, besteak beste», amaitu du azaltzen Javier Aguirregabiriak.