Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Pandemiaren ondoren, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ateak zabaldu ditu berriro ikasleentzat, lan-orientabidea emateko

17.03.2023

Pandemiaren ondoren, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ateak zabaldu ditu berriro ikasleentzat, lan-orientabidea emateko
  • Txorierriko batxilergoko ikasleek eta Derioko Politeknika Txorierri Ikastegiko ikasleek Euskadiko ospitale pribatu nagusiko zerbitzuak bisitatu dituzte eta bertoko osasun-profesionalekin mintzatu dira.

  • “Ezagutu aukeratzeko” programan kokatzen da bisita hori; programa horrek gazteei etorkizun profesionala aukeratu aurretik lan-orientabidea ematea du helburu. Bisitari esker, ama berrien ataleko, pediatriako, erradiologiako eta erizaintzako profesionalen jarduerak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.

Pandemiaren ondoren, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ateak zabaldu ditu berriro etorkizuneko osasun-profesionalentzat. Txorierriko ikasleek, batxilergokoek nahiz Derioko Politeknia Txorierri Ikastegikoek Klinikako instalazioak bisitatu dituzte, ikastegietako tutore batzuekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako “Ezagutu aukeratzeko” programaren esparruan. Programa hori, ikasleei prestakuntzarako orientabideak ematen dizkiena, honetan datza: gazteek 4 ordu igarotzen dituzte ikasi nahi duten lanbideko profesional batekin, lanpostuaren eguneroko jarduera eta zereginak bertatik bertara ezagutzeko. Ikasleei prestakuntza eta lanbide-etorkizuna irizpide eta informazio gehiagorekin aukeratzen laguntzen die baliabide horrek.

Programa horretan lehenago parte hartu duten ikasleek erakutsi dute osasun-adarreko lanbideak gogoko dituztela, hala nola ama berrien atala, pediatria, erreadiologia eta erizaintza, kirurgia eta neurokirurgia. Hasierako interes hori kontuan hartuta, programak Zorrotzaurre Klinikarako bisita egokitu die, ekimenaren osasun-zentro laguntzailea delako. Ikasleekin eta tutoreekin IMQ-ko profesionalak izan dira bisitan, gidari gisa.

Klinikaren ateak zabaltzeko eguna 09:30ean hasi da; harrera egin zaie ikasleei, eta klinika aurkeztu, zentroaren protokoloaren arabera. 10:30ean osasun-zentrotik ibili dira ikasleak, kirurgiako paziente programatu baten, larrialdietara doan paziente baten eta kanpo-kontsultara doan paziente baten benetako zirkuituak erakutsi zaizkiela. Ondoren, osasun-profesionalak elkartu dira ikasleekin. Horretarako, profesional hauek bertaratu dira: Pediatria Larrialdietako arduradun Pilar Embid sendagilea, Larrialdi Orokorretako arduradun Fidel Fuentes sendagilea, Erradiologia-zerbitzuko arduradun Gonzalo Solís sendagilea eta irakaskuntzako gainbegirale Estibaliz Garcia, erizaintzaren ikuspegia ezagutarazteko.

Klinikaren Kalitate eta Pazientearen Segurtasun Unitatekoek hau adierazi dute: “gaur egun, gizartean osasun-profesionalen gabezia larria denez eta datozen urteotan mediku askok erretiroa hartuko dutenez, gazteei lanbide hauek aukeratzen laguntzea inoiz baino garrantzitsuagoa da”.

Hauxe azpimarratu dute, halaber: “bisitaldian profesionalekin zuzenean hitz egiteko eta horiei nahi dutena galdetzeko aukera izan dute ikasleek, eta profesionalek beren lan-ikuspegia ezagutarazi diete eta zalantzak argitu dizkiete, kezken arabera”.

Gazteen eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako profesionalen arteko elkarreraginean, “profesionalek, ezagutza transmititzeaz gain, motibazioa eman diete, bereziki, karrera profesionalen artean aukeratzerakoan askotan dagoen bokaziozko osagaia erakusten baitute profesionalek saio horietan, neurri handi batean”.