Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Saski Baskonia eta Deportivo Alavés taldeek IMQ-rekin sinatutako akordioa berritu dute datozen hiru denboraldietarako, haien aseguratzaile mediko ofiziala izan dadin

16.06.2022

Saski Baskonia eta Deportivo Alavés taldeek IMQ-rekin sinatutako akordioa berritu dute datozen hiru denboraldietarako, haien aseguratzaile mediko ofiziala izan dadin

Saski Baskonia eta Deportivo Alavés taldeek IMQrekin sinatu duten osasun-asistentzia eta babesletzako akordio berria aurkeztu dute gaur elkarrekin, Gasteizko Buesa Arenan, datozen hiru denboraldietarako, hain zuzen, 2025eko ekainaren 30era arte.

Baskonia-Alavés Taldeko CEO Haritz Kerejetak eta IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak sinatu dute hitzarmen berria, aseguratzaileak bi kluben aseguratzaile mediko ofiziala izateko Baskoniarekin 2008. urteaz geroztik eta Alavésekin 2013. urteaz geroztik duen lankidetza berrituko duena, alegia.

IMQrekin duten aliantza estrategikoari esker, bi taldeek osasun-arloan Euskadiko konpainia liderrak ematen dizkien estaldura eta bermea izango dute eta, aldi berean, Euskadi barruan nahiz hortik kanpo erreferentzia diren zentroak, teknologia eta profesionalak izango dituzte eskura, kirolariak sasoi ezin hobean egon daitezen.

Halaber, bi taldeen 5+11 Fundazioaren kide babesle izango da IMQ, irabazi-asmorik gabeko erakunde horrekin sinatutako hitzarmena 2025era arte berritu baita.

Sinatzaileak pozik agertu dira lankidetzari jarraipena eta sendotasuna eman izanagatik eta, batez ere, akordioak osasuna bezalako funtsezko esparru batean estaldura-berme gisa ematen duen balioagatik.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria pozik dago “babesletzakoa ez ezik, aliantza estukoa ere baden harreman horrekin, balio eta helburu partekatuak oinarri baititu eta urteotan elkarrekin sortu baitute; baita akordio berri horrek dakarren bultzadarekin ere, klubarekin, baina bereziki Arabako zaleekin eta lurraldearekin dugun konpromisoarekin berriro lotzen baikaitu”.

Baskonia-Alavés Taldeko CEO Haritz Kerejetak hau adierazi du: “hainbeste denboraldi elkarrekin egon ondoren IMQrekin konfiantza berritu izanak agerian jarri du babesletzak eta lankidetzak primeran funtzionatzen dutela beren sektoreetan liderrak diren bi enpresa elkartzen direnean”. Kerejetaren aburuz, “Baskonia-Alavés Taldeak IMQrekin sinatu duen aliantzak onura handiak eta abantailatsuak dakarzkie bi alderdiei, hala nola zuzeneko babesletza edo egunerokoko lankidetza eta gizarte-ekintzak 5+11 Fundazioaren eskutik. IMQrekin sinatutako hitzarmena 360 graduko akordioa da, konfiantza eta lankidetza eta esperientziak eta aukerak bateratzea oinarri ditu eta merkataritza-truketik haratago doa”, azpimarratu du Baskonia-Alavés Taldeko CEOak.