KONTRATAZIO BALDINTZAK

  • 70 urte bete arte prima berriztagarriaren eta mailakatutakoaren modalitatetan. Prima bakarrean muga barik 65 urtetik aurrera.
  • Ordaintzeko era hilekoa, hiruhilekoa, seihilekoa eta urtekoa.

ZER ESTALTZEN DU?

  • Gertukoren baten heriotza izanez gero, beharrezko gastuak eta tramiteak kudeatzeko behar duzun laguntza.
  • Dei bat baino ez, eta maite duzun horren heriotzaren aurrean dolua zailagoa izan ez dadin, tramite guztiez arduratuko gara eta zuei eta etxekoei lagunduko dizuegu, laguntza inoiz baino gehiago behar duzuenean.

ESTALDURA NAGUSIAK

Hileta zerbitzuetako gastu guztiak (erlijio-liturgia, hilkutxa, errauts kutxa, beilatokia, taxia…).

Hildako pertsonaren lekualdatzea estatu mailan zein nazioartean, munduko edozein lekutatik.

Legezko zerbitzu integrala. Aholkularitza eta gestoria, legezko izapideak barne, oinordetzen gaineko zergarekin edo alargun-pentsioarekin lotutakoak, esaterako.

Eta gainera, IMQren ehorzketa-aseguruarekin beste hainbat abantaila izango duzu.

ASEGURUAK ETA APARTEKO ZERBITZUAK

Horrez gain, IMQk aseguru eta aparteko zerbitzuak eskaintzen dizkizu:

  •  Atzerriko bidaietarako laguntza. Atzerrirako bidaietan laguntza: 12.000 € arteko osasun laguntza medikoa, heriotza gertatuz gero etxera ekartzea, behar baino lehenagoko itzulerak...
  • Istripu-asegurua. Istripua izan eta heriotza gertatuz gero, 3000 €ko kalte-ordaina (prima berriztagarria eta mailakatutako prima modalitateetan).
  • 14 urtetik beherakoak doan. Adingabeak eta ondorengo zuzenak doan sartzen dira aseguruan.  

AUKERATZEKO 3 MODALITATE

  • Heriotza aseguru honek urtean prima bat dauka, epeka ordaindu daitekeena. Prima hori urtero handitzen da, hain zuzen hileta zerbitzuen gastuak igotzearen eta adinaren arabera. Hasieran, gutxiago ordaintzeko aukera emango dizu.