ZER SARTZEN DEN

Bidaiako laguntza-aseguru berria, ekipajean behar-beharrezkoa baino ez dezazun eraman. Izan ere, edonon zaudela ere, orain berme handienak izango dituzu zeure bidaietan. IMQ Bidaia, bidaide izango duzun asegurua.

  • Lan kontuak direla eta, atzerrira askotan joaten bazara.
  • Oporretan beste herrialde batzuk ezagutu nahi badituzu.
  • Ikaslea bazara eta ikasketak atzerrian egin nahi badituzu.

BIDAIAKO ESTALDURARIK HANDIENA

  • Gastu medikoak, farmaziakoak eta ospitaleratzekoak 60.000 €-ra arte edo 200.000 €-ra arte hartzen ditu, zeuk aukeratu.
  • Bidaiako estaldura gehiagorekin: ekipajea galtzea edo lapurtzea, ezerezte gastuak, lehenago itzuli beharra…Hemen ezagutu guztiak.
  • Estaldura mundu osoan

ABANTAILA GEHIGARRIAK

  • Zure neurrira eginda: Eguneka kontratatu dezakezu edo urtebetera arteko egonaldika, zure bidaia nolakoa den: egonaldi luzea edo laburra, ikasketa-bidaia,  profesionala…
  • Frankiziarik gabe.
  • IMQren bermearekin.

KONTRATATZEKO BALDINTZAK

  • Kontratazio erraza. Zuzenean egiten dizugu asegurua, osasun-galdetegia bete behar ez duzula.
  • Deskontuak: % 10eko deskontua familia unitateentzat eta taldeentzat. Eta % 10eko deskontu gehigarria IMQko bezeroentzat.
  • IMQko bezero izan zein ez izan.

oinarrizko estaldura: BIDAIAKO LAGUNTZA ASEGURU

Zerbitzu esklusibo eta doakoa IMQ-ko bezeroentzat*

12.000 eurorainoko laguntza medikoa, zaurituen edo gaixoen aberriratzea edo osasun garraioa, eta bidaiariaren babes sistema osatzen duten laguntza zerbitzuak larrialdietan, gehienez 90 eguneko bidaietan.

* Activa, Optima, Clasica, Azul, S, Oro edo Completa duten bezeroak.

Atzerrirako bidaietan laguntzarako zure agiria online bulegoan jaitsi.