Zer estaltzen du?

  • 12.000 eurorainoko laguntza medikoa, zaurituen edo gaixoen aberriratzea edo osasun garraioa, eta bidaiariaren babes sistema osatzen duten laguntza zerbitzuak larrialdietan, gehienez 90 eguneko bidaietan.
  • Zerbitzu esklusibo eta doakoa IMQ-ko bezeroentzat*.
  • * Activa, Optima, Clasica, Azul, S, Oro edo Completa duten bezeroak. Beste poliza batzuen bezeroa bazara edo zure estaldura handitu nahi baduzu, nahi duzun une eta lekurako kontrata dezakezu.

Estaldura aipagarrienak

  • Osasun laguntza medikoa.
  • Zaurituen edo gaixoen aberriratzea edo osasun garraioa .
  • Gainontzeko asegurudunen aberriratzea edo itzultzeko bidaia.
  • Senitarteko baten joan-etorria ospitalizatua izanez gero.
  • Gaixondoa hotelean.
  • Hildako asegurudunaren aberriratzea edo garraioa.
  • Behar baino lehenago itzultzea senitarteko bat hiltzeagatik.
  • Galdutako maletak bilatzea, aurkitzea eta bidaltzea.
  • Larrialdiko mezuak igortzea.
  • Atzerrian botikak bidaltzea.
  • Informazio legala atzerrian.
  • Erantzukizun penaleko defentsa atzerrian.

Larrialdiko laguntza behar izanez gero 00 34 944 68 38 62 telefonora deitu eta zure datuak eta aurkitzen zaren herrialdea adierazi besterik ez duzu egin behar.

Atzerrirako bidaietan laguntzarako zure agiria online bulegoan jaitsi.

Hurrengoak ez ditu barne hartzen

  • Nahita eragindako gertakariak edo aurretik zeuden gaixotasun kronikoak.
  • Alkohola, drogak edo antzekoa hartzeagatik eragindako egoera patologikoak.
  • Tratamendu estetikoak eta audifonoak, betaurrekoak eta protesiak hornitzea edo ordeztea, baita gastuak ere.
  • Lasterketetan edo kirol probetan eragindako lesioak.
  • Energia nuklearrak, hondamendi naturalek, ekintza terroristek edo gudek eta abarrek eragindako lesioak
  • 9,02 € baino gutxiagoko edozein gastu mediko edo farmazeutiko.