Kaikuko arraunlariek denboraldi aurreko mediku azterketak hasiko dituzte
23/02/2017
Zorrotzaurreko IMQ-ko Kirol Medikuntzako instalazio berrietan lehen aldiz
Kaiku klub sestaoarreko arraunlariak denboraldi aurreko lehenengo mediku-azterketak egiten hasi dira, eta IMQ-k Zorrotzaurreko IMQ Klinikan zabaldu duen Kirol Medikuntzako Unitate berria estreinatu dute.
Gaur, besteak beste, David Camacho, Zunbeltz Pérez, Javi Pérez eta Joseba Larrarte arraunlariei egin zaien goi-lehiaketako azterketak proba hauek barne hartu ditu: bihotz- eta birika-auskultazioa eta lokomozio-aparatuaren miaketa. Gorputzaren osaera eta gantz-ehunekoa neurtu ondoren, gehienezko esfortzu-proba egin zaie zinta irristakorrean, azido laktikoaren eboluzioa zehaztu, elektrokardiograma egin eta arteria-presioa neurtu zaie, baita bihotzeko taupadak lortu ere. Hori guztia, arraunlari bakoitzaren kirol-egoera aztertzeko eta ondorengo entrenamendua banan-banan antolatzeko helburuz.
Kirol-medikuntzako unitate berria
Azterketa horiek –denboraldian hastea, hots, maiatzean eta ekainean berriro egingo direnak– IMQ-ko Kirol Medikuntzako Unitate berrian egin dira. Instalazioak orain arte Doña Casildako IMQ Zentroan zeuden eta orain Zorrotzaurreko IMQn daude. Klubaren medikuntzako aseguratzaile ofiziala da IMQ, bi erakundeek 2016ko urtarrilean sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren arabera (2017ko abenduaren 31ra arte berritu da).
Unitate horrek medikuntza eta kirol-azterketak egiteko gela badauka, eta beste bat, balorazio isozinetikoak egiteko. Aldi berean, espezialistek aholkuak ematen dituzte kirol-medikuntzaren gainean, nutrizioaren gainean eta kirol-errendimendua hobetzeko entrenamenduen plangintza eta jarraipena egiteko. Urtean, Unitate horretan, 1.000tik gora mediku-azterketa egiten dira, 550 kirol-kontsulta eta 240 balorazio isozinetiko.