Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

“Egoitzetako humanizazioak adinekoen premia biopsikosozialak bete behar ditu haien bizi ziklo osoan zehar”

24.10.2019

“Egoitzetako humanizazioak adinekoen premia biopsikosozialak bete behar ditu haien bizi ziklo osoan zehar”

Donostian urriaren 23tik 25era bitartean egiten ari den Asistentziaren Kalitaterako Espainiako Elkartearen (SECA) XXXVII. Biltzarraren programak hizpide dituen edukien alderdi nagusietako bat, pazienteen humanizazioa eta ahalduntzea da. Horiek horrela, Naiara Fernández doktoreak, IMQ Igurcoko Geriatriako mediku espezialistak, arreta soziosanitarioaren humanizazioari buruzko txostenean, hau azpimarratu du: “asistentziaren humanizazioak, egoitzetakoak ere, adinekoen premia biopsikosozialak bete behar ditu, haien bizi-ziklo osoan zehar”.

Ideia hau oinarri izanda justifikatu du ikuspegi hori: “humanizazioaren osagai diren elementuek zuzenean laguntzen dute asistentziaren kalitatea hobetzen eta, hortaz, adinekoen osasunean emaitza hobeak sortzen”.

Adituak humanizazio eta ahalduntzeari buruzko biltzarreko osoko saioan izandako esku-hartzean nabarmendu duenez, “adinekoei arreta ematen dieten zentroetan pertsona horien premia sanitarioak, psikologikoak eta sozialak asistentziaren prozesuaren erdian jarri behar dira, adinekoa bere kabuz moldatzen bada, osasun-arazo sendagarria badu, gaixotasun aurreratuak baditu, dementzia badu nahiz bizitzaren amaieran badago”.

Egoera horietan guztietan eta, oro har, adineko pertsonaren bizi-prozesu osoan zehar, adinekoei maiz entzun eta galdetzeko beharra azpimarratu du IMQ Igurcoko geriatrak, "beraientzat zein tratu eta zainketa nahi duten galdetu behar zaie, eta beren nahiak errespetatu behar dira, gainerako helduak errespetatzen eta tratatzen diren bezala".

Adituak salatu duenez, "gaur egun, oraindik, zenbaitetan, adineko pertsona minez bizi da, eta bere familia- eta laguntza-inguruneak min hori adinaren normaltzat jotzen du, baina hori ez da horrela. Eta beste kasu batzuetan, berriz, adineko pertsonei zainketa edo arreta nola jaso nahi duten erabakitzeko eskubidea kentzen zaie modu informalean, gaizki ulertutako paternalismoaren mesedetan. Pazientearen autonomia gure ordenamendu juridikoan jasotako legezko eskubidea da, eta adinekoen arreta soziosanitarioa ere estaltzen du".

Fernandez doktoreak biltzarrean parte hartu duten profesionalen aurrean azaldu duenez, humanizazioaren planen eta ereduen helburuek, "giza kalitatean eragina duten erronka nagusietan lan egin behar dute, bai egoiliarrak eta beren senideak, eta bai zentroetan lan egiten dugun profesionalok, gizarte- eta osasun-asistentziarik onena emateko gai izan gaitezen, aldi oro pazienteen nahiak eta intimitatea errespetatuz, komunikazioa sustatuz eta mina saihestuz”.

Humanizazioaren aldeko neurri zehatzak

IMQ Igurcoko mediku geriatrak zenbait adibide aipatu ditu, bere zentro soziosanitarioan –Zornotzako IMQ Igurco Orue egoitza– modu praktikoan osasun-asistentziaren humanizazioa zehazten dutenak. Hortaz, zentroak SueñOn proiektuan parte hartu izana aipatu du, hain zuzen, helburu honekin: "zentroko adinekoen gaueko atsedenaren kalitatea hobetzeko, azpiegituretako, ekipamenduetako eta antolamenduko alderdien gainean jardunez". Horrez gain, hau azpimarratu du: "24 orduko erizaintzako arreta-zerbitzua izatea garrantzitsua da, ospitaleetara eraman behar izaten diren kasuak ahalik eta gutxien izan daitezen".

Premia emozionalei dagokienez, animalien bidezko (txakurrak) terapia nabarmendu du, "emozioen adierazpena indartzen duela, antsietatea gutxitzen duela eta estimulazio kognitiboari laguntzen diola " frogatu baitu.

Gizarte-premiei dagokienez, gauza direnentzat edo ohean daudenentzat bideokonferentzia-zerbitzu bat martxan jarri dela aipatu du, baita Lauaxeta Ikastolarekin –egoitzaren alboan dagoena– abian jarri den belaunaldien arteko elkartrukerako programa baten erabilgarritasuna ere. Azkenik, bizitzaren amaieran adineko pertsonei arreta integrala eskaintzeko gai den talde bat izatea garrantzitsua dela azpimarratu du.

Adituak asistentziako humanizazio-ereduetan diziplina arteko lan baten beharra dagoela adierazi du, eta IMQ Igurco Orueko Humanizazio Batzordean inplikatuta dauden pertsonek egiten duten lana eskertu du; hortaz, pertsona hauek aipatu ditu: Ismene Arrinda, Gurutze Zalduegi, Irati Sierra-Sesumaga, Isabel Urrutia, Kati Alonso eta Mercedes de la Sota.

IMQ, SECAren biltzarrean

IMQ Taldea SECAren XXXVII. Biltzarrean parte hartzen ari da: 15 komunikazio zientifiko aurkeztu ditu eta I. osoko saioan, txosten bat. Gai hauek dira Biltzarraren hizpide: segurtasun klinikoari eta asistentzialari buruzkoak, IMQko zentro eta zerbitzuen kalitate-ziurtagiriak, arretaren humanizazioa (hainbat arlotan, hala nola, haurren kirurgia, ospitaleratzea, erditzeak, zainketa intentsiboetako unitatea, egoitza sociosanitarioak, etab.), pazienteentzako aplikazio mugikor berriak, gaitasunen araberako kudeaketari buruzko alderdiak eta talentu-mapak, besteak beste.