KONFIANTZAZKO PERTSONA BAT ZURE ESANETARA

Zure IMQ Kudeatzaile Pertsonala arreta-kontzeptu berria da, konpromisoan eta hurbiltasunean oinarritua, zure IMQ aseguruei buruzko zalantzak argitzean eta izapideak egitean lasaitasuna eta erosotasuna ekarriko dizuna.

Denbora gutxi badaukazu eta teknologia berriak erabiltzen ohituta bazaude, zerbitzu honek aukera ematen dizu konfiantzazko pertsona bat alboan izateko beti, eta erantzun azkarra eta profesionala bermatzen duzun guztirako.                        

ZUK NAHI DUZUN UNEAN, MODUAN ETA LEKUAN

  • Hurbil-erraztasuna. Segurtasun osoz kontaktatu zure kudeatzailearekin, bere zuzeneko telefonoaren bidez ordutegi zabalean edo posta elektronikoz edozein gailutatik.
  • Erosotasuna. Asko dira on line edo telefonoz egin daitezkeen izapideak. Zure kudeatzaileak aholkuak emango dizkizu zerbitzuetarako sarbideei eta zure polizaren estaldurei buruz, eta beharrezkoak ez diren bidaiak eta itxaronaldiak saihestuko dituzu.
  • Azkartasuna. Zure IMQ kudeatzaile pertsonalak zure eskaerei albait azkarrena erantzuteko konpromisoa du.
  • Konfiantza. Ezagutzen zaituen pertsona bat, inplikatzen dena, entzuten zaituena, eta zure osasun-beharretarako erantzunik onena eskaintzen dizuna.

ZURE IMQ KUDEATZAILE PERTSONALAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

  • Online bulegoaren bidezko izapideetarako aholkularitza (onuradunak izendatzea, familiako medikua aldatzea, bankuko helbideratzea...)
  • IMQ ON osasun plataforma digitalean alta emateko eta datuak eguneratzeko laguntza.
  • Zuzeneko zein geroratutako zerbitzu medikuetarako baimenak.
  • Arazoak, erreklamazioak, iradokizunak... ebaztea.
  • IMQren funtzionamenduari buruzko edozein zalantzari erantzutea.
  • Informazio osasungarria bidaltzea (IMQ Canal Salud-eko harpidetza, zure intereseko edukiak bidaltzea...)

AUKERATU ZURE KUDEATZAILE PERTSONALAREN HIZKUNTZA

“IMQ kudeatzaile pertsonala” zerbitzu elebiduna da. Arreta euskaraz jaso nahi baduzu, Klikatu hemen edo mezu elektronikoa bidali tugestorpersonal@imq.es

Zure kudeatzaile pertsonala laster jarriko da zurekin kontaktuan.