ZER DA?

IMQren osasun-aplikazio berriarekin, zure mediku aholkulariarekin kontaktatu ahal izango duzu behar duzun guztietan, Internet bidez edo zure gailu mugikorretik. Eta, laster, bidekontsulta bidez ere bai.

Gainera, IMQ ON aplikazioak eskura jartzen dizkizu zure historia kliniko osoa, aholku pertsonalizatuak eta bizimodu osasungarria eramaten lagunduko dizuten funtzioak. Hori guztia zure datuen konfidentzialtasuna bermatzen duen sistema eraginkor batean.

IZENA EMAN

IMQ ON aplikazioan izena emateko, jarraitu honako pauso hauek:

  • Sartu zure datuak datu-orri honetan.
  • Sartutako datuak zuzenak badira email bat jasoko duzu momentuan bertan, zure erabiltzailea
    eta pasahitza sortzeko estekarekin. Erabiltzaile eta pasahitz horiekin lehen aldian aplikazioan
    sartu ahal izango zara ordenagailu batetik.
  • Erregistroa egiteko erabili dituzun erabiltzaile eta pasahitzarekin aplikazioan sartu ahal izango zara:
    - Ordenagailurako web-aplikazioa: https://imqon.imq.es
    - Gailu mugikorretarako aplikazioa (Android, IOS): IMQ ON

ZURE HISTORIA KLINIKOA

Zu eta zure familiaren historia osoa beti eskuragarri, zuk eta zure medikuek emandako informazioarekin (patologiak, txostenak, analisiak...).

  • Guztiz ordenatuta.
  • Edozein lekutan eta edozein unetan kontsultatzeko moduan.
  • Zure mediku aholkulariak balioetsia.
  • Posta elektronikoz bidaltzeko edo inprimatzeko aukera, behar duzun guztietan.

ZURE OSASUNA EGUNEAN IZATEKO IRTENBIDEAK

Zure zalantzak argituko dituen medikua beti eskura izatea da IMQren app berriaren abantaila nagusia, baina badira beste asko, zure bizitza errazteko eta bizimodu osasungarriagoa izaten laguntzeko.

 
MEDIKU AHOLKULARIA

ZU ETA ZURE FAMILIAREN HISTORIA KLINIKOA
· Zuk kudea dezakezu eta zure mediku aholkulariak gainbegiratu.

OSASUN-HEZIKETA
· Zeure burua zaintzeko aholku petsonalizatuak
· Bizimodu osasungarrirako ohiturak

ARRISKUAK EKIDITEKO ABISUAK
· Profil biologikoa
· Patologiak
· Adina

MEDIKU HITZORDUEN EGUTEGIA 

WELLNESS
· Neurketak
· Ibilbideak
· Loaren kontrola
· Aldean eramateko gailuekin integratzeko aukera

MEDIKAZIOA
· Dosiak kontrolatzeko alarmak

DIETA ETA ARIKETA FISIKORAKO PLANAK

GEOLOKALIZADOREA
· Gogokoak
· Zure kontaktuak gehitzeko aukera