IMQ app-a

IMQ app-ari esker, mugikorra erabiliz IMQn eskaintzen dizkizugun osasun-zerbitzu digital guztietara sarbidea izango duzu. Hori guztia zure datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen duen sistema eraginkor batek babestuta.

Nola eman izena

IMQ app-an izena ematea oso erraza da. Deskargatu besterik ez duzu egin behar. Zure mugikorretik egin dezakezu esteka honen bitartez https://imqon.imq.es.

Gainera, app-ean izena emateko erabilitako erabiltzaile eta pasahitzarekin hemen sar zaitezke bulego online zure IMQ aseguruko izapideak eta kudeaketak mugikorretik edo ordenagailutik egiteko.

Historia kliniko digitala

Zure historia klinikoa eta zure familiarena beti eskura izango duzu. Bertan zuk emandako informazioa eta arreta eman dizuten medikuena jasota geratuko da (patologiak, txostenak, analisiak...)

  • Erabat txukun.
  • Edonon eta edonoiz ikusgai.
  • Zure mediku aholkulariak kodetuta eta balioztatuta.
  • Behar duzun bakoitzean emailez bidaltzeko edo inprimatzeko aukerarekin.

16 urtetik beherako zure seme-alaben historia klinikora sarbidea eska dezakezu app-aren bitartez, Konfigurazio ataletik.

IMQ app-aren abantailak

  • IMQ app-ari esker ez duzu osasun-aseguruaren txartela gainean eraman behar izango. App-ean izena eman ondoren, hasierako orrialdeko sarrera azkarraren bitartez zure polizara lotutako txarteletara sarbidea izango duzu, hartzaile izan zein aseguratu nagusia izan. Gehiago ikusteko

    https://www.youtube.com/watch?v=qtDU7R1gj_w