Kontaktatu

Webgunerako sarbidea

IMQren helburua bere webgunea arazo barik ikusi ahal izatea da. Horrela, pertsona guztiek, haien adin, baldintza fisiko edo webgune honetan nabigatzeko erabili ditzaketen teknologia baliabideak edozein izanda ere, www.imq.es webgunea arazo barik erabili ahal izatea eta bertako edukiak erraz ulertu ahal izatea nahi dugu, nahiz eta desgaitasun fisikoren bat izan edo adinak zentzumenen gaitasuna murriztu.

Horregatik, IMQk webgune honen irisgarritasuna hobetzeko, dagozkion hurrengo jarraibideak ditu:

  • Webgune hau egitean erabili den HTML eta CSS kodeak gramatika formalak erabiltzen ditu, edukiak nabigatzaile askotan ondo ikusi ahal izateko.

  • Edukietara edozein itxura grafikorekin sartu daiteke, estilo orriak gaituta daudelako.

  • Irudiek, taulek eta beste baliabide grafikoek haien edukiaren deskribapena dakarte, errazago ulertzeko.

  • Testu edukiak editatzean etiketak erabili dira (titularrak, paragrafoak etab.), desgaitasunen bat daukaten pertsonek erabili ohi dituzten nabigatzaileekin uler daitezkeenak.

  • Webguneko letraren tamaina aldatu daiteke nabigatzaileen aukeren bidez. Horri esker, ikusmen arazoak dituztenek hobeto ulertu ahal izateko testuaren tamaina handitu dezakete. Webgune honetan W3C-k (World Wide Web-eko Partzuergoa) ezarritako Edukien Irisgarritasunerako Jarraibideak txertatzen ari gara.