Kontaktatu

Coronabirusari buruzko informazio garrantzitsua

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

CORONABIRUSARI BURUZKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

IMQko klinikek, COVID pandemiaren ziklorik larriena gainditu eta instalazioak eta protokoloak koronabirusa duten pazienteei arreta emateko egokitu ondoren, aurrez aurreko laguntza-jarduera ez-urgenteari berrekin diote, osasun-agintarien arauak eta gomendioak jarraituz, eta segurtasun-neurri berriak eta laguntza-zirkuituak zehaztuz. Pazienteei gomendatzen zaie, kliniketara joan aurretik, dagokien zerbitzuarekin telefono bidez harremanetan jartzea, prozedura berriak zehatz-mehatz ezagutzeko.

Bi zentroek, IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca klinikek, funtsezko aldaketak egin dituzte ohiko jarduera berreskuratzeko, bai kanpo-kontsulten arloan, baita ospitaleratzeetan, endoskopian eta kirurgia-blokean ere. Martxan jarraitzen dute bi zentroetako 24 orduko larrialdietako zerbitzuek, IMQ Zorrotzaurren larrialdi orokorrak, pediatrikoak, ginekologikoak eta obstetrikoak artatzeko zerbitzuekin eta IMQ Virgen Blanca klinikan Traumatologia eta larrialdi orokorrak artatzeko zerbitzuekin.

Era berean, kasu larriak eta atzeraezinak aztertzen dira, aldez aurretik era guztietako proba diagnostikoak eginez. Horrela, gure zerbitzu mediko-asistentzialak ematen jarraitzen dugu gaixotasun larriak edo kronikoak dituzten pazienteei, baita pandemian, zaurgarriak direlako, bereziki zaindu ditugun gure paziente onkologikoei ere.

Gure zerbitzu guztietan kutsatzeak saihesteko neurri zorrotzak ezarri dira, Covid duten edo horren susmoa duten pazienteentzat eta Covid ez duten pazienteentzat zirkuitu bereiziak ezarriz. Helburua da laguntza segurtasunez eta pazientearen kontsultaren arrazoira egokituz ematea.

GOMENDIO OROKORRAK

Kutsatzeak saihesteko, zerbitzu guztietan, honako neurri hauek jarri dira martxan:

Maskara kirurgikoa derrigorrez erabili behar da kliniken esparru guztietan.

Eskuen higienea eta garbiketa. Produktu hidroalkoholikoak jarri dira kliniketako sarrera orokor guztietan, zentrora sartzean eta handik irtetean, eskuen higienea indartzeko, baita anbulatorio edo kontsulta-guneetan eta pazienteak bainugela propioa duten banakako boxak dituen guneetan ere, ura eta xaboia erabiliz garbitzeko.

1,5 metrotik gorako segurtasun-distantzia, zentroan pilaketak saihesteko.

Bisitak edo laguntzaileak: jende-pilaketak saihesteko, bisitak edo laguntzaileak ez daude baimenduta eta LAGUNTZAILE BAKAR BATERA mugatzen dira, honako kasu hauetan:

  • Kontsulta eta Proba anbulatorioen arloa: soilik adingaberen bat edo mendekotasuna duen pertsonaren bati laguntzea baimentzen da.
  • Endoskopiak eta Kirurgia Anbulatorioa: horretarako prestatutako eremu batean zain egongo den laguntzaile bat baimentzen da.
  • Onkologia: lehen kontsultetan eta tratamenduen hasieran baimentzen da.
  • Erditzeen eremua: bikoteak (edo amak izendatutako pertsonak) bertan egoteko baimena du.
  • Ospitaleratze-eremua: pazientea ospitaleratuta dagoen bitartean, medikuak bisita/laguntzailea izateko baimena ematen duenean.  Egoera guztiak aztertzen dira, baina paziente ahulen, mendekotasuna dutenen, bizitzaren amaierako zainketen eta abarren kasuetan, laguntza baimentzeko ahalegina egiten da. Neurri horiek pazienteen, profesionalen eta osasun-esparruan sartzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko dira.

Kolektibo zaurgarriak: paziente onkologikoak, paziente haurdunak, paziente pediatrikoak… alarma-egoeran zehar, arreta jaso duten pazienteek arreta-zirkuituak izaten jarraitzen dute, lehentasunezko arreta eta zirkuitu berezituak eskainiz.

Garbiketa: maiztasun berriak ezarri dira gure garbiketako eta desinfekzioko protokoloetan, pazienteen egonaldiko segurtasuna bermatzeko.

Jaio aurreko bisitak IMQ Zorrotzaurre klinikan, lehen aurrez aurrekoak zirenak, modu "birtualean" berrabiarazten dira. Interesdunek posta elektroniko bat bidali ahal izango dute jandres@clinica.imq.es helbidera, erditze-data eta online saioan parte hartzeko interesa adieraziz. TEAMS aplikazioa baino ez da deskargatu beharko. Aplikazio horren bidez, egun jakin batean, deialdia jasoko dute, eta Amatasun Unitateko gure langileek Zorrotzaurre Klinikako erditze-prozesua azalduko diete, eta izan ditzaketen zalantza guztiak argituko dizkiete (COVIDi buruzkoak eta bestelakoak).

Kirol Medikuntzako Unitatea itxita dago aldi baterako.

ZERBITZUEI BURUZKO ARGIBIDEAK

LARRIALDIETAKO ZERBITZUA

Larrialdietako zerbitzua, alarma-egoera hasi zenetik, etenik izan ez duen zerbitzuetariko bat izan da. Aldaketak egin dira zirkuitu funtzionaletan eta egitura-zirkuituetan, COVID duten edo izan dezaketen pazienteei eta COVID ez dutenei arreta bereizia emateko. Horretarako, itxarongela bereiziak eta box espezifikoak daude, paziente mota edo profil guztiei une oro premiazko osasun-laguntza ematen zaiela bermatzeko.

Pazienteak ospitaleratzeko irizpideak betetzen baditu, PCR bat egingo da COVID baieztatzeko eta lekualdatzea egiteko eta solairu/gela esleitzeko behar den zirkuitua aplikatu ahal izateko, COVID diagnostikoaren arabera.

JARDUERA KIRURGIKOA

Programatutako kirurgia egin behar zaion paziente guztiei (ospitaleratzea behar dutenei eta behar ez dutenei) screening bat eta PCR proba bat egiten zaizkie. Pazientearen emaitzen eta egoera klinikoaren arabera zehaztuko da ebakuntza kirurgikoaren beharra. PCR POSITIBOA izanez gero, zirkuitu kirurgiko bereizi bat dago COVID-19 pazienteak artatu ahal izateko, paziente horien eta PCR negatiboa duten gainerako pazienteen segurtasun klinikoa zainduz.

OSPITALERATZEAK/h5>

Klinikan sartzen den paziente orori PCR proba bat egiten zaio, dagozkion zirkuitu funtzionalak bideratzeko. COVID-19 pazienteentzat edo kasu susmagarrientzat logelak daude esleituta, eta horietan, pazienteei arreta emango zaie, bai eta altarako jarraibideak ere, etxean isolatuta egon behar izanez gero. Kasu horietan, COVID diren edo ez diren, paziente horiek artatzeko desberdintasun bakarra profesionalek erabiliko dituzten norbera babesteko ekipamenduak izango dira. Bisitak mugatzeko "COVID ez den" pazientearentzat adierazitako prozedura bera jarraitzen da, hau da, baimen medikoa behar du, baina egoera guztiak aztertzen dira, paziente ahulen, mendekotasuna dutenen, bizitzaren amaierako zainketen eta abarren kasuetan, laguntza baimentzeko ahalegina egiten da, eta pazientearen gela berean egon ahal izateko behar den NBEa ematen zaio. Zainketa intentsiboen unitatean, ospitaleratzeko erabili diren irizpide berberak aplikatzen dira (box bereiziak COVID pazienteentzat, laguntzaile bakar 1…), eta gomendio zorrotzak ematen dira esparru horretara sartu aurretik.

ERDITZEAK-AMATASUNA

Erditze guztietan PCR proba egiten da, aplikatu beharreko protokoloa kontuan hartzeko. COVID erditzea bada, dilatazio-gela bat esleituta dago, eta ebakuntza-gela espezifiko bat (zesarea bada). Ama PCR POSITIBOA bada (hau da, COVID), proba bat egingo zaie jaioberriari eta bikoteari, isolamendu-neurri egokiak jartzeko. Sintomarik gabeko COVID amen kasuan, jaioberriarekin logelan egoten uzten zaie, eta bularra ematen ere bai, neurriak zaintzeko emandako argibideak jarraituz.

Gurasoek erditze-prozesuari buruzko zalantza ugari izaten dituztenez, Zorrotzaurreko JAIO AURREKO BISITEI ekingo zaie, modu "birtualean". Interesdunek posta elektroniko bat bidali ahal izango dute jandres@clinica.imq.es helbidera, erditze-data eta online saioan parte hartzeko interesa adieraziz. TEAMS aplikazioa baino ez da deskargatu beharko. Aplikazio horren bidez, egun jakin batean, deialdia jasoko dute, eta Amatasun Unitateko gure langileek Zorrotzaurre Klinikako erditze-prozesua azalduko diete, eta izan ditzaketen zalantza guztiak argituko dizkiete (COVIDi buruzkoak eta bestelakoak).

ONKOLOGIA MEDIKOA ETA ERRADIOTERAPIA

Alarma-egoeran zerbitzua ematen jarraitu duten laguntza-prozesuak dira, baina "babestu" egin dira, zirkuitu funtzionala aldatuz: esparru jakin batzuetarako sarrera mugatuz (Erradioterapia, Kimioterapia), soilik pazientea sartuz; itxarongeletan egotea saihestuz; instalazioak garbitzeko maiztasunak eta protokoloak areagotuz, baita pazienteen artekoa ere; telefono-kontsultak indartuz, etab. Prozesu horrek, horregatik, zirkuitu funtzional bera jarraitzen du.

ENDOSKOPIAK

Telefono bidezko screening COVID bat egingo da, eta proba jakin batzuetarako (bronkoskopiak, EBUSak) PCR egitea eskatuko da. Profil kirurgikoa duten eta Eguneko Ospitalean dauden gainerako pazienteengandik bereizitako zirkuitu bat dago.

KANPO-KONTSULTAK

Anbulatorioko jarduera berriro abiaraziko da premiazkoak ez diren kontsultetarako edo atzeraezinetarako, Gomendio Orokorretan adierazitako irizpideak aplikatuz. Hitzorduak telefono bidezkoak eta "mailakatuak" izango dira, itxarongeletan pilaketarik egon ez dadin; izan ere, itxarongela horiek segurtasun-distantzia mantentzeko prestatu dira. Hitzordua ematerakoan, COVID-screening bat egingo da telefonoz.

BESTE ZENBAIT ZERBITZU ETA PROBA ANBULATORIOAK

Irudi bidezko diagnosi-probak (ekografiak, RX, scanner-OTA,), Medikuntza Nuklearra, Minaren Unitatea, Proba Kardiologikoak, Errehabilitazioa… guztietan aplikatzen dira jada, adierazitako gomendio orokorrak eta Kanpo-Kontsulten atalean azaldutakoa.

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00
IMQ Virgen Blanca
94 412 70 11

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu