- Gaixoen %97an, miomek ez dute antzutasunik eragiten

Umetokiko mioma
Miomak edo leiomiomak tumore onberak dira, miometrioko giharrak (uteroaren muskulu geruza) aldatzean sortzen den proliferazioagatik sortutakoak. Miomak emakumezkoen ugaltze aparatuaren neoplasia onbera ohikoenak dira.
-
Ez dakigu zehazki zerk eragiten dituen miomak. Honako hauek eragiten dituztela uste dugu:
Gorputzeko hormonek.
Geneek (hereditarioak izan daitezke). -
Miomak sintomarik gabeak izan daitezke eta, beraz, ez dakigu zehatz zer-nolako eragin maila duten. Hauek dira umetokiko miomen sintomarik ohikoenak:
Odola hilekoen artean.
Hileko odol jario ugaria, batzuetan odol koaguluekin.
Ohi baino gehiago irauten duten hilekoaldiak.
Ohi baino gehiagotan pixa egiteko beharra.
Pelbietako arranpak edo mina hilekoetan.
Abdomenaren beheko aldean betekada edo presio sentsazioa.
Mina sexu harremanean. -
Miomak diagnostikatzea erraz samarra da, askotan ginekologoak eskuz egindako azterketa pelbikoa nahikoa izaten da eta.
Lesio horiek diagnostikatzeko beste metodo batzuk: ekografia pelbikoa (halako lesioak diagnostikatzen metodorik eraginkorrena), konputagailu bidezko tomografia axiala (scannerra deitzen zaion hori), erresonantzia magnetikoa, histeroskopia eta laparoskopia diagnostikoa. -
Sintoma klinikorik eragiten ez duten mioma txikiek ez dute inolako tratamendurik behar: aski da sei hilabetean behin kontrola egitea. Miomak daudenean, ondorengo egoeretan tratamendua behar izaten da:
Sintomak eragiten dituztenean.
Tamaina handikoak direnean (6 cm-ko diametrotik gora).
Bizkor hazten direnean.Tratamendurik behar izanez gero, tratamendu medikoa nahiz tratamendu kirurgikoa izan daiteke.