Kontaktatu

IMQ ZORROTZAURRE

Irudi Bidezko Diagnostikoko Unitatea

Teknologiaren abangoardian. Pazientearen kalitatea eta segurtasuna.

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico
Emaitzak ikusi

Irudi bidezko Diagnostikoko Unitatea

Diagnostikoko Zerbitzua diagnostikorako eta/edo prozedura terapeutikoak zuzentzeko irudiak lortzeko miaketak egiten dituen zerbitzu oso espezializatua da.

Profesionalen talde batek osatzen du (mediku espezialistak, DUES, TERS, administrazio-laguntzaileak), guztiak pazienteek eta sendagileek eskatutako behar diagnostikoak zein teknika perkutaneoak, minimoki inbaditzaileak, betetzeari zuzenduak.

Irudi bidezko diagnostikoko zerbitzuak zerbitzuen zorro zabala du, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikarentzat zerbitzu orokor gakoa da, zeinak zerbitzua ematen dion Larrialdien, Ospitaleratzeen, Jarduera Kirurgikoaren prozesuei eta baita Jarduera anbulatorioari ere.

Proben emaitzak (irudiak eta txostenak) Irudien Artxibo Digitaleko eta Komunikazio Sistema batean gordetzen dira (PACS), eta horri esker, pazientearen historia erradiologiko integratua lortzen da.

Urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan gaude eskuragarri, ospitaleko, anbulatorioko eta larrialdietako pazienteei Irudi bidezko diagnostikoa egin behar bazaie erantzuteko.

  • Zerbitzuak diagnosiak egiteko hainbat teknika ditu:

  • Betiko erradiologia digitalizatua, mamografia eta erradiazio ionizatzailea erabiltzen duten dentsitometria.

  • Tomografia Konputerizatu Multidetektorea (TCMD), zeinak erradiazio ionizatzailea erabiltzen duen. 

  • Erresonantzia magnetikoa, zeinak eremu magnetikoak erabiltzen dituen.

  • Ekografia (Ultrasoinuak)

  • Erradiologia baskular interbentzionista.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Irudi bidezko diagnostikoko zerbitzuak Joint Commision International eta UNE-EN ISO 9001-2008 kalitateko goi mailako ziurtagiriak ditu, eta lehentasuna da irudiak ateratzea optimizatzea eta pazientearen babes erradiologikoa. Gainera, harekin lan egiten duten langileek zein gainerako pertsonek jasotzen dituzten dosiak ahalik eta baxuenak izatea, bide batez indarrean dagoen legeria ere beteaz.

Teknologia

Erradiologia digital konputerizatuaren bitartez, X izpiak baliatuta, lesioak izan ditzakeen eremu anatomikoen erradiografiak atera ditzakegu. Teknologia berriek erradiazio ionizatzaile oso baxuak erabiltzen dituzte. Sistema hauekin lortutako irudi digitalak goi kalitatekoak dira, eta Zerbitzuaren Artxibo Digitaleko eta Komunikazioko Sisteman biltegiratzen dira (PACS).

Gure Zerbitzuak azken belaunaldiko mamografo digital zuzen bat du (Selenia Dimensions 3D), Tomosintesiarekin, kalitate goreneko 2D eta 3D irudiak lortzeko ahalik eta dosi txikienarekin, eta egiturak gainjartzeak eragindako arazoak ezabatuz. Teknologia horri esker, bularreko lesioak hobeto ikus daitezke, eta combo moduan diagnosiaren sentsibilitatea areagotzen da (2D konbentzionala eta 3D Tomosintesia).

Ekografiak ez ditu erabiltzen X izpiak, ultrasoinuak baizik, zeinak ez diren kaltegarriak osasunarentzat. Zunda bidez (transduktorea), ultrasoinuen sorta bat zuzentzen zaio miatu nahi den organoari. Transduktoreak uhinak igortzen eta jasotzen ditu eta, ondoren, denbora errealean, ekipoak haiek irudi bihurtzen ditu.

Azken belaunaldiko Philips eta Hitachi markako gure ekipoek maiztasun anitzeko zundak dituzte, zeini esker azterketa ekografiko desberdin ugari egin daitezkeen, baita aurreratuenak ere (doppler Ekografia, 3D ekografia obstetrikoa, Ekokardiografia fetala, Ekografia muskulueskeletikoa eta Ekografia interbentzionista barne -biopsia perkutaneoak, drainatzeak, teknika ablatiboak erradiofrekuentzia bitartez, neoadjubantzia tratamenduaren aurretik bularreko tumoreetan metalezko lekukoak jartzea, ebakuntza aurreko markatzeak, etab.).

Tomografia Konputerizatu Multidetektorea x izpien bidezko teknika erradiologikoa da, zeinak gure organismoaren barne-egituren zeharkako irudiak eta irudi bolumetrikoak lortzen dituen. Anatomiari eta azkartasunari dagokionez, hainbat patologia, azterketa baskular, onkologiko, muskulu-ostemuskular, garuneko… aztertzeko erabiltzen da.

Gure zentroan, azken belaunaldiko bi TCMD ekipo ditugu, ohiko azterketak eta azterketa aurreratuak egiteaz gain, pazienteak jasotzen duen erradiazioa murrizteko teknologiarik modernoena dutenak.

Erresonantzia Magnetikoa diagnostiko medikoko teknika bat da, eta ez ditu X izpiak erabiltzen, baizik eta eremu magnetikoak eta irrati-maiztasuneko uhinak, bereizmen handiko giza gorputzaren irudiak sortzeko.

Eremu altuko 2 ekipo ditugu, bobina ugari dituztenak, era guztietako azterketak egiteko aukera ematen digutenak, sinpleenetatik hasi eta konplexuenetaraino (muskulueskeletikoa, bihotzeko RM eta estres miokardikoa, gorputz oso onkologikoa, hedapena, espektroskopia, prostatako minbizia diagnostikatzeko erresonantzia multiparametrikoa, bularra, emakumezkoen pelbisa, gibela, kolanggioresonantzia, entero-RM, garezurra, RM bidezko angiografia, zutabe osoa, artro-RM).

Egko Anestesia Aestiboko talde bat ere badugu, eta horrek ikasketak sedaziopean egiteko gaitzen gaitu, hala eskatuz gero (pediatria). 

Erradiologia interbentzionistako prozedurak Hemodinamikako aretoan egiten dira. Gela hori ebakuntza-gela mistoa da, eta bertan diziplina anitzeko espezialitateak lantzen dira: Kardiologia, Erradiologia, Bihotz eta hodietako kirurgia eta Anestesia.

Dotazio Teknologikoa

  • 2 gela Rx digital zuzenekoak Philips Diagnost HP

  • 1 gela Rx digital zuzenekoak Siemens Axion Luminos dRF bidez urrutitik zuzendua

  • 2 ekipo Rx eramangarri Philips Practix 360 eta GM Merate TX-16 MLP

  • 2 digitalizagailu CR CR 85-x eta CR DX-S AGFA markakoak

  • Kirurgia-gelako 5 arku (fluoroskopia ermangarria) Siemens (3), Philips (1), G.E. (1)

  • 1 Mamografo Digital Tomosintesia Selenia Dimensions 3D-rekin Hologic markakoa

  • Orbanen dentsitometro 1 DPX G.E.

  • 2 Ekografo IU22 Philips markakoak

  • 1 Ekografo HITACHI/Aloka F31

  • 1 TC 64 Light Speed VCT GE-rena

  • 1TC 20 Somaton Definition AS Siemens markakoa

  • Eremu handiko 2 ekipo

  • Anestesia Aestibako ekipo 1 G.E. markakoa

  • Enterprise Imaging, AGFA markakoa, diagnosi erradiologikorako eta txostenen diktaketa egiteko ahots-errekonozimenduko BARCO estazio aurreratuekin.

  • Irudi erradiologikoak AGFA eta CODONICS markako formatu digitaletan inprimatzeko.

  • HEMODINAMIKA. Philips Allure modeloa.

Talde

Maiz egiten diren galderak

Irudi bidezko diagnostikoa espezialitate mediko bat da, eta hainbat gaixotasun prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko erabiltzen diren teknika guztiak biltzen ditu. Erradiazio ionizatzailea, ultrasoinuak, eremu magnetikoak eta irrati-maiztasuna erabiltzen ditugu gorputzaren, organoen eta egituren irudiak lortzeko. Horiei esker, diagnostiko zehatzak egin ditzakegu, eta gaixotasun jakin batzuk ahalik eta gutxien tratatu.

Kasu batzuetan, eta gorputzaren atalak edo izan ditzakeen aldaketak hobeto interpretatzeko, kontrastea eman behar izaten da. Zerbitzuko langileek proben berri emanen dizute, edozein zalantza argituko dizute eta, kasu batzuetan, behar izanez gero, baimen informatuaren agiria sinatuko dizute.

Txosten erradiologikoa Irudi bidezko Diagnostikoan espezialista diren medikuek egindako dokumentua da, egindako proben emaitza gisa, eta kontuan hartzen ditu, gainera, aurrekariak, historia klinikoa eta aldez aurreko miaketak.

Erradiologo espezialistak sinatzen du txostena eta probak eskatu dituzten sendagileen eskura jartzen da.

Baimen informatua paziente baten adostasun librea, borondatezkoa eta kontzientea da, informazio egokia jaso ondoren bere ahalmenez erabat baliaturik agertzen dena, bere osasunari eragiten dion zerbait gerta dadin, kasu honetan, irudi bidezko diagnostiko-teknika edo azterketa bat.

Irudi bidezko diagnosirako miaketa denek ez dute behar baimen informatua.
Haren konplexutasunaren eta inbasiboak direnaren mende dago funtsean. Zure sendagileak adieraziko dizu zein kasutan diren beharrezkoak irudi bidezko miaketa egin aurretik.

Kontrastea irudi bidezko diagnosi proba batzuk egiteko ematen den substantzia farmakologikoa da. Kontrasteak erabiltzeak ez du esan nahi, ezinbestean, proben emaitzak ez duela larritasun handiagorik ez pronostiko txarragorik. Proba bat egitean kontrastea emateko erabakia irudi bidezko diagnostikoko mediku espezialistaren irizpidearen araberakoa da.

Hainbat bidetatik eman daitezke kontraste erradiologikoak, kasuaren arabera. Erabilienak zain barneko injekzioz, ahoz edo uzki bidez da. Mediku espezialistak azalduko dizu kasu bakoitzean zein diren hura erabiltzeko arrazoia eta zein bide erabiliko den.

Gorputzean ematen den edozein substantzia farmakologikok bezala, eta beste edozein sendagairekin edo elikagai batzuekin gerta daitekeen bezala, pertsona alergikoetan ere, kontrasteak ondorio kaltegarriak eragin ditzake, normalean arinak, eta ondorio larriagoak izan ditzake, oso gutxitan.
Gehienetan, kontrastea erabiltzeak ez dakar arriskurik. Hala ere, Irudi Bidezko Diagnosiko Zerbitzua prest dago kontrasteak eragin dezakeen edozein arazori erantzuna emateko.

Alergia ezagunen kasuan, garrantzitsua da osasun-profesionalei jakinaraztea, azterketa egokienak egin ahal izateko edo kontraste-baliabideak erabili ahal izateko prebentziozko tratamenduak agindu ahal izateko. Garrantzitsua da, baita ere, erizaintzako pertsonal medikuari edo diagnosia egiten duten teknikariei alergia horiek ezagutzera ematea.

Oro har, diagnosiaren arazoa konpontzeko ez dago besteak baino hobea den teknika bakar bat. Proba edo diagnostiko-teknika batzuk erabiltzea, askotan, honako hauen mende dago: diagnostikoa, atal anatomikoa, ehun-mota edo gaixoek izan ditzaketen zirkunstantziak (alergiak, etab.). Kasu bakoitzean diagnostiko-teknika desberdinak erabiltzeko berariazko jarraibideak daude. Irudi bidezko diagnostikoko espezialistei dagokie irizpide horien, ebidentzia zientifikoaren eta abarren arabera aukeratzea teknikak.

Hala da, hainbat teknika erabil daiteke aldi berean diagnosi bera egiteko, eta horrek ez du esan nahi diagnostikoa larriagoa edo txarragoa izango denik.

Ez. Irudi bidezko diagnosiak, espezialitate mediku gisa, hainbat teknika erabiltzen ditu (ultrasoinuak, eremu magnetikoak, erradiofrekuentzia), zeinak erradiazioa diren. Erradiologia digital konputerizatua, TC edo mamografia, adibidez, erradiazio ionizatzailea darabilten diagnosi-teknikak dira, eta hori da diagnostiko-teknika horien erabilera behar-beharrezkoak direnean soilik murrizteko arrazoi nagusietako bat.

Irudi bidezko diagnosi-probak miaketa osagarriak dira; beraz, pazienteen informazio klinikoa eta profesionalek egiten duten miaketa fisikoa osatzen dituzte. Ondorioz, beste proba osagarri batzuek bezala, diagnosi batera iristen laguntzen dute. Beste proba osagarri batzuetan, informazio klinikoan edo miaketa fisikoan emandako informazioa nahikoa bada, baliteke ez egitea inolako proba diagnostikorik.

Mamografia metodo diagnostiko bat da, ez inbaditzailea, X izpiak erabiltzen dituena eta oso eraginkorra bularreko gaixotasun-mota askoren tratamendua detektatzeko, diagnostikatzeko eta orientatzeko, batez ere minbiziarena.

Oro har, bularra zapaltzeko plastiko gardenezko bi gailu erabiltzen dira, hainbat segundotan zapaltzen direnak. Oso garrantzitsua da zapaltzea irudi argiak lortzeko, ahalik eta erradiazio baxuenarekin. Honetarako da garrantzitsua bularra zapaltzea:

  • Bularraren lodiera lautu, ehun guztiak ikusi ahal izateko.

  • Bularreko ehuna zabaltzea, anomalia txikiak haien gainean jarritako bularreko ehunak ezkutatzeko aukera gutxiago izan dezan.

  • X izpien dosi baxuagoa erabiltzeko.

  • Bularra trinko mantentzeko, hura mugi ez dadin, mugimenduak sortutako artefaktuak gutxiagotzeko.

  • Irudiaren kontrastea areagotzeko barreiatutako erradiazioa gutxiagotzea.

Paziente bat benetan klaustrofobikoa bada, batzuetan prestaketa berezi txiki bat egin behar da EMa egiteko, eta beharrezkoa izan daiteke farmako antsiolitikoak ematea, klaustrofobiaren sentsazioa murriztea.

Zerbitzu honetan ere egin daitezke erresonantzia-azterketak sedaziopean edo anestesia.

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu