Guztira: 7
Erakutsiak: 1-7
Guztira: 7
Erakutsiak: 1-7
Segurtasun Klinikoa asistentzia zerbitzuari lotutako berezko osagarria da, hori dela eta, Klinikak segurtasun klinikorako hainbat ekimen garatu ditu, pazienteek praktika asistentzialean arrisku askoz txikiagoa izan dezaten. UNE 179.003ren araberako kreditazioak bermatzen duenez, Segurtasun Klinikoa ondo kudeatzen da eta Klinikak etengabeko hobekuntza emateko konpromisoa dauka. Kreditazioa 2014ko apirilean lortu zen.
IMQ Zorrotzaurre Klinikak eskumen osoko ISO 9001: 2008 kreditazioa dauka: ospitalizazioa, larrialdiak, Unitate Kirurgikoa, Onkologia, Farmazia, etab. Kreditazio honek, besteak beste, Klinikara bertaratzen diren pazienteak kontuan hartuz, egiten diren kudeaketa, kalitate eta orientabide eginkizun onuragarriak aitortzen ditu. AENORrek emandako "eskumen osoko" kreditazio hori 2014ko apirilean lortu zen.
IMQ Zorrotzaurre Klinikan lan egiten duten pertsona guztien segurtasuna Klinikaren eginkizunen artean sartzen da, ezarritako arauzko auditoriak baino haratago. Kreditazio honek Klinikako langileen baldintza ergonomiko eta laboralen kudeaketa egokia eta egindako hobekuntza aitortzen ditu. Kreditazioa 2015eko ekainean lortu zen.
IMQ Zorrotzaurre Klinika Joint Commissioneko Ereduaren arabera bermatuta dagoen Euskal Herriko ospitale bakarra da, hau da, munduko kreditaziorik ospetsuena duena, kalitate eta segurtasun asistentzialaren irizpide zorrotzengatik. Espainiar estatuan zortzi ospitalek baino ez dute JCIeko kreditazioa. Kreditazioa 2013ko azaroan lortu zen.
IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdi Zerbitzua Estatuko lehen zerbitzua izan da SEMES-Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzaren Erakundearen kalitate kreditazioa lortzen. Kreditazio horrek pazienteari ematen zaion kalitateko arreta bermatzen duela kreditatzen du, ikuspuntu teknikotik, zientifikotik, hezitzailetik eta kudeatzailetik larrialdi eta osasun emergentzien artatze sistema guztietan. Kreditazioa 2014ko urrian lortu zen.
Guztira: 7
Erakutsiak: 1-7