Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Retabet Bilbao Basket taldeko jokalariek azterketa medikoak hasi dituzte jada IMQ Zorrotzaurre Klinikan

19.08.2019

Retabet Bilbao Basket taldeko jokalariek azterketa medikoak hasi dituzte jada IMQ Zorrotzaurre Klinikan

RETAbet Bilbao Basket taldeko Jonathan Rousselle, Thomas Schreiner, Jaylon Brown, Rafa Martínez, Axel Bouteille, Emir Sulejmanovic, Arnoldos Kulboka eta Ivan Cruz jokalariek lehen probak egin dituzte IMQ Zorrotzaurre Klinikan; izan ere, proba horien eskutik hasia da jada eliteko kirol-azterketa medikoa, eta datozen egunotan, azterketa hori gainerako probekin osatuko da, jokalariak kamiseta beltza eramateko gai diren ala ez zehazteko.

Gaur eta bihar, ‘Beltzez jantzitako gizonak’ klinikako osasun-instalazioetatik igaroko dira beren osasun-egoera eta kirol-errendimendua egiaztatzeko eta, horretarako, atsedeneko balorazioa egingo zaie: elektrokardiograma, tentsio arteriala neurtzea eta ekokardiografia (bihotzaren ekografia), zeinaren bidez, azterketa biribiltzen da eta ohiko miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatiak antzematen diren.

Jokalariak

Jonathan Rousselle. (Frantzia, 29 urte, 1,92 metro). Nazioarteko joko-antolatzaile frantziarra Limoges taldetik datorkigu, eta horretan kapitaina izan da. Eurocup 18/19 ligan, batez beste, 5,9 puntu lortu, 3,7 asistentzia eman eta 7,3ko balorazioa lortu du 19 minutu jokatzen. Klub frantses historiko horretan sinatu aurretik, Seclínen jaiotako joko-antolatzaileak bere jokorik onena erakutsi zuen Cholet taldean; izan ere, talde horretako liderra izan zen, batez beste, 9,4 puntu itzel lortu, 3,9 asistentzia eman, 3,6 errebote hartu eta 12,1eko balorazioa lortu baitzuen, 27 minutu jokatzen, 17/18 denboraldian. Roussellek Frantziako Selekzio Absolutuan egin zuen debuta 17/18 denboraldian, eta 18/19  denboraldian berriro deitu zaio, Frantziako taldeari Txinako munduko txapelketarako (abuztuan hasiko dena) sailkatzen laguntzeko. Jokalariaren garaipen-zerrendan 2010ean Frantziako taldearekin lortu zuen 20 urtetik beherakoen  Europako Txapeketa nabarmentzen da.

Thomas Schreiner. (St. Polten, 1,95 metro, 32 urte). Joko-antolatzaile austriarrak  beste denboraldi bat gehiago emango du beltzez jantzitako gizonen buruzagi gisa. 18/19 denboraldian, liga erregularrean, 6,5 puntu eta 4,5 asistentzia lortu ditu jolakariak, besteak beste, eta 9,8ko balorazioa, 21 minututan jokatzen, eta mailaz igotzeko hiruko erabakigarriarekin bukatu zuen denboraldia; halaber, MVP izendatu zuten Urrezko LEBen Final Four-en. Hortaz, jokalariak eta klubak kontratuarekin jarraitzea erabaki dute. Aurtengo denboraldia bosgarrena izango da Thomas Schreinerentzat ACB ligan, hain zuzen, hiru denboralditan Morabanc Andorra taldeko koloreak eta 17/18 denboraldian San Pablo Burgos taldekoak defendatu ondoren.

Jaylon Brown eskolta estatubatuarrak (Fishers, Indiana, 1,83 metro, 24 urte) denboraldi baterako berritu du beltzezko gizonekin. Jolakari estatubatuarrak joan den denboraldian, batez beste, 11,6 puntu lortu eta 2,3 asistentzia eman zituen 24 minututan, eta Playoffeko saskiratzea 12,1 punturaino hobetu zuen, eta hiru puntuko jaurtiketaren ehunekoa % 48,5ekoa da. Brownek denboraldi baterako berritu du kontratua. Taldeko kirol-zuzendari Rafa Pueyoren hitzetan, “oso jokalari  erasotzailea da, eta jokaleku zabalean nahiz 1c1 egoeretan jokatzen lortzen ditu puntuak. 2 eta 3 puntuko jaurtitzaile bikaina da baita. Espero dugu gurekin emango duen bigarren denboraldian aurrerapausoa eman dezala, egunero oso ondo lan egiten duen jolakari gaztea baita”.

Rafa Martínez. (Santpedor, 1,90 metro, 37 urte). Eskolta katalana, denboraldi baterako sinatu duena, Valentzian ziklo historikoa egin ondoren datorkigu Bilbora. Talde taronjarekin hiru titulu lortu ditu: Eurocupa (09/10, 13/14 eta 18/19), Endesa Ligako Txapelketa, 16/17 denboraldian, eta 2017ko Supercopa. Halaber, bost titulu  horietatik lau kapitain izanda lortu ditu. Eskoltak legenda bizia eta saskiratzaile historiko handiena izanez agurtu zen Valentzia. Izan ere, Martínez Endesa Ligako jaurtitzailerik onenetako bat da. Horren erakusgarri da hiru puntuko ehunekoa: ACB Ligako atal estatistiko horren buru izan da 16/17 eta 17/18 denboraldietan. Hortaz, jokalariaren esperientzia eta lidergoa erabakigarriak izango dira kategorian MIBen proiektu berrian.

Axel Bouteille. (Roanne, 2,01 metro, 24 urte). Hegaleko jolakari  hori Limoges taldetik datorkigu. Talde horrekin jokatzen, batez beste, 12.3 puntu eta 3.9 errebote lortu ditu, 24 joko-minututan, Eurocup 18/19 txapelketan. Lorpenen artean, hiru puntuko jaurtiketa bikaina nabarmentzen da, eta azken denboraldian lorpenaren ehunekoa % 47.3koa izan zen; ondorioz, Axel Bouteille Frantziako ligako lider estatistikoa izan da atal horri dagokionez. Eurocup-en kopuru hori gainditu zuen, % 51eko lorpenaz. Lehenago Elan Chalon taldean jokatu zuen, eta talde horretan pixkanaka garatu zuen bere ahalmena: Ligako txapelduna eta 16/17 denboraldian FIBA Europe Cup-eko txapeldunordea izan zen. Frantziako selekzioko azpiko kategorietan egin zuen jokoa ez zen oharkabekoa izan. 2016ko Helsinkiko U20 Europako Txapelketan selekzioko erreferentzietako bat izan zen: batez beste, 14.5 puntu eta 4,3 errebote lortu zituen partida bakoitzeko. Selekzio absolutuarekin, Frantzia 2019an jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkatzen lagundu duen jokalarietako bat izan da, partida bakoitzeko, batez beste, 8,2 puntu lortu baitutu 16 minututan.

Emir Sulejmanovic. Hegaleko pibot bosniar eta pasaporte finlandiardun Emir Sulejmanovicek (Zepa, 24 urte, 2,05 metro) beltzezko gizonekin sinatu du. Jokalaria Cafés Candelas Breogan taldetik dator; talde horrekin azken bi denboraldiak jokatu ditu Montakit Fuenlabrada taldeak lagatuta. Talde galiziarrarekin joan den denboraldian, ACB ligan, batez beste, 5,5 puntu eta 5,2 errebote lortu zituen 17 joko-minututan, eta lorpen handiak lortu zituen, esaterako, 20 puntu eta 11 errebote (balorazioa, 28), Tecnyconta Zaragozaren jokalekuan. Hegaleko pibotak bi denboralditarako sinatu du.  

Lehenago, 17/18 denboraldian, batez beste, 11,4 puntu, 6,7 errebote eta 14,5 balorazio-kreditu lortu zituen, Urrezko LEBean partiduka 20 minutu jokatu zituela, eta, gainera, Urrezko LEBeko eta Princesa Kopako txapeldun izan zen. Jolakari bosniarrak FC Barcelona Lassa taldearen filialean jokatu zuen, 13/14 eta 15/16 denboraldietan. Jokalariaren errendimendu bikainari esker, bi partidu jokatu zituen talde blaugranarekin Euroliga –liga horretan Union Olimpija Ljubljana taldearekin egin zuen debuta 12/13 denboraldian–. Nazioarteko jolakaria izan da Emir Sulejmanovic bere herrialeko selekzio absolutuarekin, eta, batez beste, 5,9 puntu eta 5,6 errebote lortu ditu partidako 2019ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko fasean.

Arnoldos Kulboka. (Marijampolé, 21 urte, 2,08 metro). Kulboka Brose Bamberg taldetik datorkigu; talde horretan talde juniorrean eta lehen taldean jokatu zuen txandaka. 17/18 denboraldian talde alemaniarrak lagatuta jokatu zuen LEGA italiarreko Orlandina taldean, eta horrekin, batez beste, 10.3 puntu eta 5.6 errebote lortu zituen FIBAko Champions Leaguen. Bere ekarpen itzelari esker, Arnoldas lehiaketako jokalari gazterik onena izendatu zuten. Halaber, azpiko kategorietan ere nabarmendu da, bere selekzioarekin, eta zilarrezko domina lortu du 18 urtetik beherakoen 2016ko Europako Txapelketan. Kulbokak, batez beste, 15,7 puntu eta 6,2 errebote lortu zituen lehiaketan. Gaztea bada ere, selekzio absolutuarekin egin du debuta jada, 2019ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko faseko partiduan. Kosovoren kontra jokatu zuen, 2018an, eta 9 puntu lortu 5 errebote hartu zituen.

Iván Cruzek (Madril, 27 urte, 2,08 metro) denboraldi bat gehiago jarraituko du RETAbet Bilbao Basketen. Madrilgo hegaleko-pibota izan zen urrezko LEBen taldeko jokalaririk aipagarrienetarikoa, 19 minutuko jokoan ekarpen ikusgarria eginez: 9,3 puntu, 5,3 puntu eta 11,2ko balorazioa. Jokalariak eta klubak, beraz, bat egin zuten kontratuarekin jarraitzea erabaki dute. Cruzentzat ACBko bigarren esperientzia izango da, 17/18ko denboraldian Real Betis Energía Plus taldeko partaide izan zena. Talde horrekin 33 partidu jokatu zituen goi-mailako kategorian.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jokatu du beti, eta kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera askori ematen dio laguntza.

Gaur egun, IMQ da RETAbet Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi-taldeen nahiz Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeen aseguratzaile mediko ofiziala.