Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ taldea, egitura duten sei dibisioak lotzen dituen sozietate nagusia:
IMQ-Seguros.jpg

IMQ Aseguruak

Batez ere osasun-aseguruen arloan aritua, aitzindaria izan zen Espainian mediku-aseguru pribatuen sektorean. Konpainiak hainbat urte daramatza bere dibertsifikazioa sustatzen, eta gaur egun bere zorroan sartzen ditu, osasunekoez gain, beste aseguru-produktu batzuk ere, hala nola heriotzen, istripuen, eskiaren, bidaien, mendekotasunaren, errentaren, kirolaren, eta abarren esparruetakoak. Baditu, halaber, hainbat zentro polikonsultorio, hortz-klinika, kirol-medikuntzako eta errehabilitazioko zentro ere. Holdingaren enpresarik garrantzitsuena da jarduera-bolumenaren eta fakturazioaren arabera, eta 385.000 bezero baino gehiago ditu.

Cl-Vicente-SanSebastian.jpg

Vicente San Sebastián klinika

IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca klinikek osatua. Espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak eskaintzen ditu, erreferentziazko profesionalekin eta abangoardiako teknologiarekin, eta, horri esker, arreta mediko osoa, adituek emana eta kalitatezkoa bermatzen du.

Servicios-clinicos.jpg

IMQ Zerbitzu klinikoak

IMQren klinikei laguntza eta zerbitzuak ematen dizkieten hainbat sozietate eta zerbitzu barne hartzen ditu, eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, Urologia, Nefrologia, Kardiologia edo Analisi klinikoekin zerikusia dutenak.

Igurco-Gestion.jpg

Igurco Kudeaketa

IMQ Igurco. Adineko jendearen arloko behar soziosanitarioak asetzera bideratuta dago. Asistentzia-jardunean, profesionaltasuna, espezializazioa, etika eta hurbiltasuna dira adinekoei eta haien familiei ematen dieten arreta integralaren zutabeak.

Division-Prevencion.jpg

IMQ Prebentzioaren Dibisioa

Liderra da bere segmentuan, IMQ Prebentzioa eta Prebentzio Medikoa taldeek osatzen dute. Lan egiten du bezero diren enpresetan laneko ezbehar-tasa jaisten laguntzeko eta prebentzio-politika eta -zerbitzu integralak bultzatu eta sustatzeko. 5.400 enpresa eta 140.000 langile baino gehiagori ematen die zerbitzua.

Servicios-generales.jpg

IMQ Zerbitzu Orokorrak

Honako hauek barne hartzen ditu: IMQ AMSA, psikiatrian eta psikologian espezializatua; CAT XXI, IMQren contact centerra; Gestlab, ekitaldietan, etxeetan eta abarretan osasun-laguntza emateko zerbitzua; eta IMQ OndoIzan, aseguruaren estalduratik kanpoko osasun-zerbitzuak, zerbitzu soziosanitarioak eta ongizate-zerbitzuak ematen dituen plataforma digitala.

Produktuak ugari eta askotarikoak izateak, laguntza-instalazio berriak etengabe irekitzeak eta horiek hiru lurralde historikoetan duten presentzia aktiboak, bikaintasunarekiko eta profesionaltasunarekiko konpromiso irmoarekin eta zerbitzua emateko grinarekin batera, aukera ematen diote IMQri bezeroek  beren bizitzako etapa guztietan baliatu dezaketen eskaintza integrala bermatzeko.

IMQren bezeroek 2.400 kontsultak eta 1.700 profesionalek baino gehiago osatutako koadro mediko zabal baten artean aukera dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sare pribatu zabalenaren artean ere: 19 zentro propio eta espezialitate mediko-kirurgiko ugari eta askotariko dituzte eskura, bai eta hainbat zentro itundu ere.

Estatu mailan, bazkide estrategiko gisa SegurCaixa Adeslasekin duen aliantzari esker, osasun-arloko beste 43.000 profesional eta itunpeko 1.200 zentro baino gehiago biltzen dituen laguntza-sare oso bat du, batzuk ospe eta entzute handikoak, besteak beste Teknon Zentro Medikoa, Ruber Internacional Ospitalea eta M.D. Anderson. Era berean, bezeroei asistentzia ematen die atzerrira doazenean, eta aukerako estaldura eskaintzen die erreferentziazko nazioarteko kliniketan arreta jasotzeko.

Erlazionatua