Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko sendagileek Lehen Mailako Arretak gizabanakoen, familien eta komunitatearen osasunarentzat duen garrantzia aldarrikatzen dute

12.04.2022

 Euskadiko sendagileek Lehen Mailako Arretak gizabanakoen, familien eta komunitatearen osasunarentzat duen garrantzia aldarrikatzen dute
  • Familia-medikua da, oro har, pazienteak bere osasuna zaintzeaz arduratzen den sistemarekin duen lehen kontaktua. Izan ere, etxe-medikuaren kontsultan, pazientearen sintomak baloratzen dira, pazientea aztertzen da, beharrezko probak proposatzen dira, diagnostikoa egiten eta tratamendua jartzen da, edo pazientea espezialitate batera edo bestera bideratzen da, kasuak hala eskatzen badu.
  • IMQ-k, lehen mailako arretari merezitako garrantzia ematen dion Estatuko osasun-aseguratzaile pribatu bakarra denak, familia-medikua asistentziaren ardatz egituratzailetzat hartu du 1934. urteaz geroztik, eta, era berean, etorkizunari begira.

«Sistema publikoan bezala, IMQn, familia-medikua da, oro har, pazienteak bere osasuna zaintzeaz arduratzen den sistemarekin duen lehen kontaktua, 15 urte ingururekin, pediatria-arreta jaso ondoren. Etxe-medikuaren kontsultan, pazientearen sintomak baloratzen dira, pazientea aztertzen da, beharrezko probak proposatzen dira, diagnostikoa egiten eta tratamendua jartzen da, edo pazientea espezialitate batera edo bestera bideratzen da, kasuak hala eskatzen badu», azpimarratu du Pablo García medikuak, IMQ-ko 150etik gora familia-medikuen hiru ordezkarietako batek, apirilaren 12an, Lehen Mailako Arretaren Egun Nazionala dela eta.

«Harrezkeroztik eta hil arte», jarraitu du azaltzen medikuak, «familia-medikuaren zeregina da osasun aktiboa zaintzea eta sustatzea, gaixotasunen lehen eta bigarren mailako prebentzioa egitea, bizi-aztura osasungarriak gomendatzea, eritasun askoren diagnostikoa egitea eta tratamenduaz arduratzea, beste espezialista batzuek agindutako jarraibideen jarraipena eta koordinazioa egitea, gaixotasun kroniko asko kontrolatzea, sortzen diren gaixotasunak ulertzen laguntzea, eritasunak ezagutzea eta arduraz bere gain hartzea, eta horien tratamendua egitea, besteak beste».

Aurrekoez ez ezik, hauetaz ere arduratzen da etxe-medikua: «gaixoak etxean bisitatzen ditu, eritasunaren ondorioz ezin direnean mugitu, eta, azkenik, kasu askotan, ondo hiltzen laguntzen die, oheburuko ondoan. Izan ere, hortik datorkio sendagileari eman ohi zaion izenetako bat, ‘oheburuko medikua’. Era berean, beste espezialista batzuekin koordinatzea ere dagokio, baita ospitaleratutako pazienteen eta ospitalean alta hartu ostekoen jarraipena egitea ere».

Halaber, Pablo García doktoreak hau adierazi du: «laguntza psikologikoko lana eta, askotan, psikoterapia-saioak egitea dagokio paziente askorekin, batik bat, pandemia-garaiotan, zeinetan osasun mentala astungarria baita paziente askorentzat».

Era berean, IMQ-ko Lehen Mailako Arretako sendagileen ordezkariak gogorarazi du zein garrantzitsua den arreta hori euskal aseguratzailerentzat, osasun-zerbitzu integralak ematen dituen erakundea den aldetik: «Alma-Atako Deklarazioan, 1978an, Lehen mailako Arretaren alde agertu ziren bertaraturikoak osasun-sistema guztien funtsezko ardatz gisa, ahalik eta baldintza onenetan, herritarren osasun fisikoa eta mentala zaindu eta sustatzearen alde, alegia, prebentzio- eta sendaketa-alderdiei, alderdi pertsonalari, familiakoari eta sozialari dagokienez. Harrezkeroztik, gizarteak, oro har, eta osasun-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek egiturazko planteamendu desberdinak aukeratu dituzte».

Osasun-arretaren euskarri egituratzailea IMQn

Azaltzen jarraitu duenez, «IMQn, 1934. urte inguruan sortu zenetik, gogoz jokatu zen familia-medikuaren alde taldeak eskaintzen zituen zerbitzuen euskarri egituratzaile gisa. Eta urteotan tinko eutsi dio sortu zeneko ideia horri. Eta, etorkizunera begira, Lehen Mailako Arreta edo Familia Medikuntza ere izango da taldearen egituraren ezinbesteko zati eta pazientearen osasuna zaintzeko ate nagusi».

Covid-19aren pandemia, beste erronka bat

Gainera, Covid-19aren azken bi urteotan egindako lana, familia-medikuen lana, «nekeza izan da, telefono bidezko arreta itzela izan baita, eta horrek gure lan egiteko ohiko modua aldatu du, eta isolamendua onartzeko zaila izan denez, hainbat mediku akitu egin ditu egoerak. Pandemiaren garai honetan, osasun-arreta eten ez dugun honetan, gure familia-kontsultetatik kudeatu ditugu COVID-19aren kasuen (gaixotasun arin edo moderatuak, ospitaleratzerik behar izan ez zutenak) ehuneko handi baten balorazioa, diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena».

Adierazitako guztiari zeregin hauek gehitu dizkio IMQ-ko familia-medikuen ordezkariak: «hainbat erakunderi bajak, txostenak eta ziurtagiriak emateko administrazio-eginkizuna, baita historia klinikoak kudeatzen dituen eta funtsean familia-medikuek sartutako datuen koordinazioan eta berrikuspenean oinarritzen den IMQren Info33 sistema informatikoaren jarraipena eta eguneratzea ere».

Familiei arreta ematen, belaunaldiz belaunaldi

Pablo García doktoreak IMQren asegurudunei familia-medikuak dakarkien «balio handia» azpimarratu du: «hainbat urtez familiakide guztiei, batzuetan belaunaldi bat baino gehiagori, arreta eman izanak lotura hertsia sortu du medikuarekin. Askotan, gure pazienteekiko adiskidetasun zintzoak konfiantza sortzen du profesionalarengan, eta pazienteak ez du konfiantza hori alde batera utzi nahi».

Amaitzeko, «gure espezialitatean lanbide-txankaketa txikia» aipatu du García doktoreak, eta hau adierazi du hari buruz: «hura dela eta, inoiz baino garrantzitsua da gure asistentzia-lanaren eta biztanleen osasun orokorrari laguntzeko lanaren balioa nabarmentzea».