Iradokizunak
19.09.2018
Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioko (FVEM) presidente José Luis López Gilek eta Igualatorio Médico Quirúrgico-ko (IMQ) zuzendariondoko nagusi Javier Aguirregabiriak, sinatu dute gaur Euskadiko aseguru-konpainia liderrak FVEMrekin 2015. urteaz geroztik duen lankidetza-hitzarmena berritzeko agiria.
Hitzarmen horren helburua Bizkaiko metalgintzako enpresen artean osasun-aseguramendu pribatua sustatzea da, horrek enpresei nahiz langileei dakarzkien abantaila ugariengatik.
Enpresei dagokienez, frogatuta dago aseguru medikoek absentismoa murriztu eta lan-inguru osasungarria ahalbidetzen dutela; ondorioz, produktibitatea areagotzen da, langileak motibatuago eta fidelizatuago daude, enplegu-txandaketa gutxitzen da eta talentua erakartzerakoan entzutea nabarmen hobetzen da.
Langileei dagokienez, hainbat azterlanen arabera, aseguru medikoa da langileek gizarte-onuren artean gehien aintzat hartzen dutena, eta enpresaren bidez osasun-asegurua dutenen % 70en ustez oso galera handia izango litzateke hori galtzea lana aldatzean.
Enpresaren aseguru pribatuen –batez ere, IMQ-koaren– alderdi hauek hartzen dira aintzat: sendagile-talde (oheburuko medikuak eta espezialistak) handiaren artean eta zentro askoren artean aukeratu ahal izatea, itxaronaldirik gabeko arreta, arreta pertsonalizatua, kontsulta-ordutegi zabaleko arreta, asistentziaren kalitatea abangoardiako teknologiaren bidez eta, prezio on baten truke, senideak ere barne hartzeko aukera.
Osasun-zerbitzu digitalak izateko aukera bereizgarri handia da gaur egun, zeren eta erabiltzailearen esperientzia hobea eta arreta hurbilagoa, arinagoa eta pertsonalizatuagoa baitakartza. Izan ere, IMQ-k buru-belarri dihardu arlo horretan proiektu handien bitartez bereizten, hain zuzen, hainbat ekimenen bidez: bideo-kontsulta, online hitzordua, osasun-kanalak edo historia klinikoa txertatzen duen app-a, online aholku ematen duen medikua eta eHealthzerbitzuak, besteak beste.
IMQ-k, FVEMrekin sinatu duen hitzarmenaren arabera, osasun-laguntzako eta ospitaleratzeko aseguruak ez ezik, istripu- eta ehorzketa-aseguruak ere jarriko ditu Federazioko enpresen eskura; horrela, sektoreko 900 enpresa inguruk oso baldintza onenetan, 35.000 langileentzat eta senideentzat Euskadiko aseguru mediko liderra kontratatzeko aukera izango dute.
Izan ere, IMQ-k enpresa txiki eta ertainentzako berariazko polizak jartzen dizkie eskura, hala nola, “Póliza IMQ Activa” edo la “Póliza IMQ Azul” izenekoak: osasun-estaldura osoa ematen dute lehen mailako medikuntzan, larrialdietan, anbulantzia-zerbitzuetan, espezialitate mediko eta kirurgiko guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan, baita goi-mailako kirurgia espezializatuan ere, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzean eta psikoterapian, besteak beste.
Edozein eskakizuni moldatzeko nahian, IMQ-k konponbide malguak eskaintzen ditu enpresentzako aseguruetan: kolektibo handientzako aseguruak, konpainia bakoitzaren araberako askotariko aukeradunak edo enpresa txikientzat berariaz taxutu direnak.
Hitzarmen horri esker, FVEMeko enpresek, hala eskatzen badute, itxaronaldirik gabeko eta Euskadiko mediku-talde nagusienaren artean eta estatuko eta nazioarteko zentro entzutetsuen artean gogokoena aukeratzeko, zerbitzu-multzo hori eskuratu ahal izango dute. Halaber, Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sare nagusia jarriko ditu enpresen eskura IMQ-k.
Gaur egun, IMQ-k 1.000tik gora enpresa eta 354.000 asegurudunen konfiantza du.
Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak (FVEM) hitzarmen hori eta horren norainokoa sustatuko ditu federazioko enpresen artean, hainbat komunikazio-modu eta euskarriren bitartez.
FVEM firma un acuerdo de colaboración con IMQ para que las empresas asociadas se beneficien de condiciones exclusivas en su seguro médico