Iradokizunak
12.04.2021
SEA Empresas Alavesas elkartearen ordezkaritza batek –Pascal Gómez presidentea, Juan Ugarte zuzendari nagusia eta Aitor Otalola zuzendariondokoa–, duela gutxi zabaldu den Gasteizko IMQ Abendaño osasun-zentroa bisitatu du, Arabako enpresaburuen behar eta interes ekonomiko eta sozialen alde zentro hartan ematen den asistentzia-eskaintza ezagutzeko helburuarekin.
SEAko ordezkariak hartu eta gidatzeaz IMQ-ko profesional hauek arduratu dira: Iñaki Urizar, kontsulta anitzeko IMQ zentroetako arduraduna, eta Luis Fernández de Larrea eta Iñigo Ramón, IMQ-ko negozio-garapen eta salmenta-kanalen zuzendaria eta enpresen merkataritza-exekutiboa, hurrenez hurren.
SEA eta IMQ erakundeek badute elkarren arteko lankidetza-hitzarmena, Arabako enpresa-taldearen kide diren enpresa guztiek eta horietako langile guztiek osasun-asegurua lehentasunezko baldintza abantailatsuetan kontrata dezaten. Gogorarazi beharra dago osasun-aseguruak lan-giroa eta irudi korporatiboa hobetzen laguntzen duela, baita absentismoa eta laneko bajak murrizten ere. Gainera, IMQ Empresas osasun-asegurua % 100 pertsonaliza daiteke enpresarentzat, eta Euskadi barruko eta kanpoko osasun-sare pribatu handiena eta abangoardiako osasun-teknologia eskuratzeko aukera ematen du. Eskaintza horri gehitu berri zaio IMQ Abendaño Zentroa, bai Arabako enpresaburuen onurarako, bai Gasteizko eta inguruko gainerako herritarren onurarako.
IMQ-k bezeroei gero eta zerbitzu osoagoak eta hurbilagoak emateko duen konpromisoa, beste ekimen batzuen artean, estaldura handiko espezialitate anitzeko zentro berriak zabaltzen gauzatzen ari da. Kasu honetan, Arabako hiriburuko Abendaño kaleko 52. zenbakian zabaldu den kontsulta anitzeko zentro berriaz ari gara. Zentro horrek baliabide hauek ditu 500 metro koadro ingurutan: medikuntza eta kirurgiako espezialisten 7 kontsulta; zistoskopiak, infiltrazio ekogidatuak eta dermatologiako eta kirurgia estetikoko kirurgia txikiko prozedura txikiak egiteko gela zuri 1; analisi klinikoak egiteko eta erizaintzarako gela 1, fisioterapiako 12 box (horietako 1 pelbis-zoruaren errehabilitaziorako); erabilera anitzeko gimnasio 1, bi gune bereizitan banatzen den fisioterapiako tratamendurako guztiz hornitua, aldi berean bizkar-eskolako ikastaroak, erditzeko prestatzeko ikastaroak, pilates terapeutikoko ikastaroak eta ohiko fisioterapia jarduerak egiteko.
IMQ Abendaño Zentroa IMQ-k Gasteizen Amárica Zentroan ematen zuen arretari gehitu zaio. Zentro horrek, gaur egun, okupazio handia eta instalazio mugatuak ditu, handitzeko aukerari dagokionez. Hortaz, Gasteizen erreferentziazko beste osasun-zentro bat izateak aukera ematen dio euskal osasun-aseguratzaileari asistentzia-eskaintza ugaritzeko eta pazienteen aldeko ekimen berriak garatzeko.
IMQ Abendaño Zentroak 11 espezialitate eta 23 profesionalekin zabaldu ditu ateak, eta epe laburrean handitzen jarraitzeko eta zentrotik egunean batez beste 150 paziente igarotzeko asmoa du.
Hasiera batean eskaintzen diren espezialitateen artean (analisi klinikoak, podologia, erizaintza, urologia, dermatologia, errehabilitazioa, fisioterapia, psikologia, erreumatologia, medikuntza orokorra eta kirurgia plastiko eta estetikoa), azkena nabarmentzen da, espezialitate berria delako eta ekipamendu bereizgarridun zerbitzu-zorro handia duelako.
Espezialitate guztiak punta-puntan garatzeko, abangoardiako ekipamendu teknologikoa erosi da, hala nola ekografo bat eta azken belaunaldiko zistoskopio bat, talka-uhin erradialak edo bisturi elektrikoa.
Fisioterapia-zerbitzuak, mediku errehabilitatzaileek zuzendu eta koordinatzen dutenak, ikastaro hauek ere barne hartzen ditu: bizkar-eskolako eta pilates terapeutikoko ikastaroak, pelbis-zoruaren errehabilitazioa, drainatze linfatikoa, elektroterapia, mekanoterapia, zinesiterapia eta talka-uhin erradialak.
IMQ Abendaño Zentroak IMQ Amárica Zentroarekin era osagarrian eta koordinatuan lan egingo du, balio anitzeko langileen eskutik, eta zentro bateko nahiz besteko agendetan hitzordua eskatzeko aukerarekin, eguneroko jardunean ahalik eta sinergiarik gehien lortzeko.
Zentroaren arreta-ordutegia jarraitua da, 8:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera.
Nuevo centro médico de IMQ en Gasteiz
El Centro Médico IMQ-Amárica cumple XXV años como referencia de la medicina privada en Araba