Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre, zainketa intentsiboen unitatea bigundu izana ziurtatu duen Estatuko lehenengo ospitale pribatua

20.02.2024

IMQ Zorrotzaurre, zainketa intentsiboen unitatea bigundu izana ziurtatu duen Estatuko lehenengo ospitale pribatua
  • Ziurtapen-prozesu horren eskutik, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) hobekuntza ugari egin dira paziente, senide (helduak eta umeak), zaintzaile eta profesionalentzat.

  • Besteak beste, azpiegituretan garapen berriak sartu dira, antolaketan hainbat alderdi aldatu dira, senideentzako orientabide emozionala eta psikologikoa antolatu da, informazio-gidak sortu dira, bizitzaren amaieran dauden pertsonentzako protokoloak sortu dira eta ZIU osteko sindromea prebenitu eta erabiltzeaz arduratu da.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitateak HUCI-AENOR (Zainketa Intentsiboen Biguntzea) Proiektuaren eskutik maila aurreratuko ziurtapena lortu du oraindik orain, zainketa intentsiboak biguntzeko jarduera egokiei esker. Hala, ZIU bigundu izana ziurtatu duen Estatuko lehenengo ospitale pribatua da, bakarrik Osasun Sistema Nazionaleko beste bi zentro publikok bezala.

HUCI-AENOR Proiektua nazioarteko diziplina anitzeko ikerketa-talde batek abiarazi zuen, ospitaleko zainketa intentsiboen unitateetako hainbat arlo ebaluatzeko helburuz, zainketak biguntzeko hobekuntza-ekintzak ezartzeko, bai pazienteen onerako, bai senideen eta profesionalen onerako. Hala, Proiektuak badu Jardunbide Egokien Eskuliburua, bederatzi ildo estrategikotan banatutako 160 neurri jakin dituena.

Horren harira, IMQ Kliniken Kalitate eta Segurtasun Klinikoko zuzendari Isabel Urrutiak hauxe adierazi du: «zainketa intentsiboen unitateak, espezializazio handiko osasun-zerbitzuak direnez –punta-puntako teknologia dute eta osasun-arazo larriak dituzten pazienteei arreta emateko prestatuta daude–, inguru murriztaileak ohi dira, berez, itxiak eta biguntze gutxikoak. Hori dela eta, HUCI-AENOR Proiektua ezagutu genuenean, ez genuen zalantzarik izan horrekin bat egiteko».

IMQ Zorrotzaurre Klinikan horretarako berariaz eratutako batzorde baten baterako lan koordinatuari esker –hainbat diziplinatako profesionalek osatua–, HUCI-AENOR Proiektuak proposatutako ekintza-ildoetan lan egiten hasi zen: ateak zabalik dituen ZIU, komunikazioa, pazienteen ongizatea eta gogobetetzea, familiaren parte-hartzea, profesionalentzako zainketak, ZIU osteko sindromea prebenitu eta erabiltzea, azpiegiturak hobetzea, trebetasunetan prestatzea eta bizitzaren amaierako egoerak erabiltzea.

Hobekuntzak

IMQ Zorrotzaurre Klinikako ZIUk instalazio modernoak, handiak eta oso argiak ditu, Bilboko itsasadarrera begira, «eta hori guztia bada lagungarria hobekuntza-proiektu horren bideari ekitko», adierazi du Klinikako ZIUko Erizaintza gainbegirale Aitziber Martínezek.

HUCI-AENOR Proiektuaren jardunbide egokiei esker, IMQ Zorrotzaurren —Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusia—, hainbat hobekuntza egin dira azken urteotan: «senideen bisita-ordutegia luzatu dugu, familien egoeretara moldatu gara pazienteek norbait ondoan izan dezaten beti prozesu nekez horretan», azaldu du Aitziber Martínezek. Halaber, medikuntzako eta erizaintzako profesionalen bisita-baimena sartu da, pazienteei eta horien senideei azalpen kliniko osoagoa emateko.

Halaber, familientzako bi informazio-gida berri sortu dira: bata, helduentzat eta bestea, adingabeentzat. Gida horietan, pertsona horientzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat alderdi jaso dira, hala nola bisitaren aldez aurreko balorazioa, ZIUren ezaugarriak, Unitatean lan egiten duten profesionalen informazioa, ekipamenduaren gainekoa, pazienteak nola artatzen diren, ZIUren dinamika eta araudia, pertsona maite baten gaixotasun-testuinguru batean senidearen egoera pertsonalaren balorazioa, eta beste batzuk.

Komunikazioari buruzko ekintza-ildo estrategikoaren barruan, itxarongelarako bideo bat ere argitaratu da. Bideo horretan, ZIUren funtzionamenduari buruzko informazioa ematen da, pazientea konektatuta egon daitekeen aparatuak deskribatzen dira, eta familiakoei orientabidea ematen zaie emozioak eta alde psikologikoak kudeatzeko. 

IMQ Zorrotzaurre Klinikako HUCI-AENOR Batrzordeak bereziki aintzat hartu du zaintzaile nagusia, eta pazienteari eman ohi zaizkion zainketen berri eman zaio horri (garbiketa, esaterako), pazienteak eta zaintzaileak nahi badute eta irizpide klinikoak egokitzat jotzen badu.

Bestalde, orientabidea jaso duten pazienteek gailu mugikorrak erabil ditzakete familiarekin eta hurbilekoekin komunikatzeko, baita jolas-jarduerak egiteko ere. Horrela, pazientearengan bakardade-sentimenduak sortzeko probabilitatea murrizten da, eta urrun egon daitezkeen pertsonekin komunikatzea errazten. Horren haritik, telebista-monitoreak ere sartu dira Unitatean, hala nahi duten pazienteen egonaldia atsegin bihurtzeko.

Asistentzia biguntzeko joera zabaldu egin da, halaber, bizitzaren amaieran dauden pazienteen zainketetara, eta doluan lagun egin zaie senideei eta hurbilekoei, kontuzko egoerak direlako eta horietan arreta integrala behar izaten dutelako.

Plantillari dagokionez, lantaldeak sortu dira Unitateko profesionalekin, pazienteen balorazio eta ebaluazio klinikoan hobekuntzak egiteko, segurtasun klinikoaren bidean beste urrats bat emanez.

Langileak zaindu eta prestatzeko ildo estrategikoen barruan, IMQ Zorrotzaurre Klinikan profesionalak prestatu dira emozioak eta akidura profesionala kudeatzeko, zainketa intentsiboen unitateetan artatzen diren egoera klinikoetan arreta berezia behar izaten baitute.

Etengabeko hobekuntzari ganoraz ekiteko, entzuteko prozesua funtsezkoa da erakundeen barruan. Hortaz, Zorrotzaurreko ZIUn pazienteen eta senideen iritziak kontuan hartu dira, asistentzia-dispositibo horretan dauden bitartean eragiten dieten hainbat alderdiri buruz eztabaidatzeko. Aurrekoaz gain, kontuan hartu dira, halaber, profesionalek biguntze ziurtapen aurreratua lortzeko prozesuan garatu diren protokoloetan eta hobekuntza-arloetan egindako ekarpena eta iritzia.

Ernesto Piferrer IMQ Zorrotzaurre klinikako ZIUko mediku intentsibistak laburtu duenez «hitz batez, HUCI-AENOR Proiektuak zainketak biguntzeko kulturan murgiltzen lagundu digu, baita osasun-asistentzia modu onberagoan ikusten ere; ZIUn ez ezik, Klinikako gainerako Unitateetan ere hedatu baitira ekintzetako asko».

HUCI-AENOR Proiektuaren eskutik egin den ziurtapen aurreratua IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Pazientearen Biguntze eta Esperientaziaren Planean kokatzen da. Orduko ZIU koordinatzaile Bittor Santa Coloma sendagilearen eskutik ekin zitzaion –2023ko otsailean zendua–, eta mediku horren konpromisoa talde guztiak iraunarazi du, biguntze-arloan ziurtapen aurreratua eta etengabeko hobekuntza lortu  arte.