Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ klinikek paziente ospitaleratuen alboan egoteko programa bati ekin diote

18.04.2017

IMQ klinikek paziente ospitaleratuen alboan egoteko programa bati ekin diote
  • Aste betez edo gehiagoz ospitaleratuta egongo diren pazienteentzat, egoera berrira moldatzeko zailtasunen bat dutenentzat eta ama izango direnentzat antolatu da batik bat “Zure Alboan” proiektua.
  •  “Pazientearen eta horren senideen alboan egotea eta horien guztien igurikimenak ezagutzea da helburua. Horrela, hobeto erantzungo diegu horien beharrei eta aurrea hartuko diegu ere”.
  • Urtero, Euskadin 333.000 ospitale alta daude, eta ospitaleratzeen batez besteko egonaldia 6,3 egunekoa da.
  • “Zure Alboan” proiektua IMQ-ko Osasun Arreta leuntzeko Planean kokatzen da.

Eustaten azken datuen arabera, Euskadin, guztira, 333.010 ospitaleratze daude urtean, hots, EAEko biztanleriaren % 15 inguru. Batez besteko egonaldia 6,3 egunekoa da, Estatukoarena (6,61 egun, INEren arabera) baino pixka bat laburragoa.

Datu horiek argi erakusten dute euskal herritarren bizitzan ospitaleko egonaldiak duten garrantzia (bi milioitik gora urtean, Euskadin). IMQ-k jakin badaki hori, eta apirilaren 18a Pazienteen Eskubideen Europako Eguna ospatzen denez, taldeko kliniketan —Zorrotzaurre eta Virgen Blanca— “Zure Alboan” proiektua abiarazi duela iragarri du, “pazientearen eta horren senideen alboan egoteko eta horien igurikimenak ezagutzeko, gure kliniketan dauden bitartean”, adierazi du IMQ-ko kliniken pazienteen kalitate eta segurtasunaren arduradun Isabel Urrutiak.

Urrutiak adierazi duenez, “osasun-arreta leuntzeko planaren barruan dago ekimen hori, beste batzuekin batera”. Izan ere, plan horren helburua, osasun-arreta leuntzeko ekintzak sustatu, garatu eta hedatzea da, hain zuzen ere, asistentzia-prozesuan zehar arreta pertsonalizatuz.

“Ospitaleratzen gaituztenean, gure ohiturak eten egiten dira eta inguru ezezagun batean murgiltzen gara. Hori dela eta, proiektu horren ardatz nagusia arretaz entzutea da; zeren eta, gaixoak emozioak, desioak eta lehentasunak badauzka, eta horiek bere oreka emozionala eta ongizate-maila modulatu eta aldatzen dituzte egunero”, aditzera eman du Pazientearen Arreta Zerbitzuko Ana Collíak.

Zure Alboan

“Zure Alboan” ekimenak, kliniketako profesionalek pazienteei bisitaldiak egitea barne hartzen du, "pazienteei eta bere familiei entzuteko, horrela beren beharrei erantzuteko eta horiei aurre egiteko gai izan gaitezen”.

Klinikako profesionalaren eta pazientearen edo senidearen arteko elkarrizketa erdi-egituratuta dago, “aurrez egituratutako eta paziente bakoitzaren egoera egoki identifikatzeko berariaz taxututako diseinu bati jarraitzen zaio”, eta IMQ-ko Kliniketako Pazienteen Arretarako Zerbitzuak egiten du. Ana Collíak adierazi duen bezala, “bisitaldien ondoren jasotako informazioak, emandako arretaz eta hobetu beharreko prozesuez gogoeta egitera bultatzen du”.

Orain arte, “Zure Alboan” ekimenak hainbat asistentzi prozesutako paziente eta senideei eman die arreta: egonaldi luzeetakoak, Zainketa Intentsiboen Unitateetakoak, Ospitaleratze arlokoak, Erditze-arlokoak eta ebakuntza kirurgietakoak.

“Lehentasuna ematen zaie aste batetik gorako egonaldiko pazienteei edo egoera berrira nekez moldatu direnei”, azaldu du.

Pazienteei eta senideei egindako elkarrizketei erreparatuz, “lau kategoria ezarri ditugu, emaitzak antolatzeko: a) pazienteek eta senideek medikuntzako langileekin dituzten harremanak; b) erizaintzako langileekin dituzten harremanak; c) emandako informazioaren kalitatea; eta d) erosotasun- eta atseden-baldintzak (zarata, altzariak, garbitasuna edo cateringa)”.

Emaitzak

Testigantzak aztertu ondoren, pazienteen nahiz senideen berezko faktore batzuk agerian jarri dira, hala nola, koadro klinikoaren bilakaera edo pazientearen burujabetasun-maila, besteak beste.

Osasun-langileek pazienteekin eta horien senideekin duten harremanaz “iritzi ona dute elkarrizketatuek. Halaber, emaitzen arabera, ikus daiteke profesionalen eta zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzen jarraitu behar dela, eta osasun-profesionalen eta ospitaleratutakoen arteko informazio-transmisioan lan egiten jarraitu behar dela, zeren eta, osasun-ingurunea eta pazienteen eta horien senideen emozio-egoera ez ezagutzeak informazio teknikoa ez ulertzea baitakar batzuetan”.

Azkenik, elkarrizketaren asmoa ere bada pazienteak bere ilusioak eta nahiak adieraztea: “une batez bere gaixotasuna ahazteko aukera da. Logikoki, sendatzea eta laster etxeratzea ohi da gaixoaren nahi nagusia. Oro har, alboan egon izana asko eskertzen dute”.