Iradokizunak
08.03.2019
Medikuntzako eta erizaintzako profesionalak, Larrialdietako teknikariak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako suhiltzaileak eta Ertzaintzako Erreskate Unitateko langileak, besteak beste, IMQ Zorrotzaurre Klinikan prestatzen ari dira eta azterketak egiten ari dira, gaur eta bihar, Oinarrizko Hornitzaile ITLS espezializazio-ikastaroaren eskutik.
Urgentzia eta Larrialdietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen Euskadiko erakundeak (SEMES Euskadi-EKALME) eta International Trauma Life Support (ITLS) erakundeak –70 herrialdetan dago kokatuta eta 600.000tik gora ikasle prestatu ditu– antolatzen dute ikastaroa, IMQren laguntzarekin.
Ikastaroaren koordinatzaile eta IMQ-ko Larrialdietako mediku Andima Larreak adierazi duenez, jarduera hori “osasun-interesduntzat jo da eta SEMESek egiaztatuta dago, 17,4 krediturekin, Etengabeko Prestakuntzaren Batzordearen eskutik”.
IMQ-ko kliniketako Larrialdietako zerbitzuburu Fidel Fuentesek, bestetik, hauxe azpimarratu du: “etengabeko prestakuntza espezializatua ezinbestekoa da larrialdietan. Era berean, trebatuta egon beharra dago agertoki ezberdinetan modu eraginkor eta efizientean jokatzeko, azkar eta trebetasunez jokatu behar delako eta, batzuetan, pazienteentzat ez ezik, osasun-arreta ematen duten profesionalentzat ere larriak edo arriskutsuak diren egoeretan”.
Prestakuntza teorikoa eta praktikoa da, eta fase praktikoari ekin aurretik, ezagutza teorikoen gaineko ebaluazioak egiten dira. Fase praktikoan agertoki batzuk gauzatzen dira, paziente karakterizatuekin, eta hil edo biziko egoerak simulatzen dira, hala nola, zirkulazio-istripuak, bizkarrezurreko lesioak dituzten pazienteak maneiatzen dira, motor-gidariei kaskoa kentzen zaie… Praktiketan trebetasun-estazioak ere egiten dira, hots, ikasleek, besteak beste, trauma larriko pazienteak ebaluatzen dituzte eta aire-bidea maneiatzen eta bizkarrezurreko mugimenduak murrizten ikasten dute.
Horiek horrela, martxoaren 9an –larunbata–,15:00etan, IMQ Zorrotzaurre Klinikako instalazioetan larrialdietako egoerak simulatuko dira, hauen eskutik: figurante karakterizatuak, zirkulazio-istripuko agertokiak, aparkalekuetan, komunetan, espazio txikietan, argirik gabe, aurreko argiekin…
Simulazio nahiz praktika eta saio guztiak IMQ Zorrotzaurre Klinikan egiten dira. Klinika hori, klinikaren eta SEMESen (SEMES Euskadi-EKALMEren bitartez) arteko lankidetzari esker, Urgentzia eta Larrialdietako Medikuntzako Espainiako Elkarteak bikaintasun-zerbitzu ziurtagiria lortu zuen Espainiako lehenengo zentro pribatua da.
Programa hori biribiltzeko, arreta hauei ere ekiten zaie: shock egoeran dauden pazienteak; buruan, toraxen, sabelaldean edo gorputz-adarretan traumatismoak dituzten pazienteak; lehen mailako eta bigarren mailako ebaluazioak eta etengabeko ebaluazioak, eta biztanle berezien arreta, esaterako, paziente pediatrikoak, haurdunak eta adinekoak. Halaber, drogen eraginpeko (alkohola barne) pazienteen arretari ere ekiten zaio, baita erredurei eta beste batzuei ere.