Iradokizunak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, zure esku ipintzen dugu "informazio orokorra" izeneko atala. Atal horrek webgune atari honetako (aurrerantzean, "Webgunea”) entitate titularraren identifikazio datuak jasotzen ditu:
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. inskripzioa.
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:
IMQk badu kode etikoa, eta honako bi gida hauei atxikita dago: "Jardunbide egokien gida bizi-aseguruak ez diren aseguruen produktuei buruzko informazio-agirian erabilitako terminologian” eta “Erreklamazioei barne ebazpena emateko jardunbide egokien gida", biak ala biak UNESPArenak.
En caso de que entienda que sus derechos como consumidor no se han visto respetados puede acudir a la plataforma de resolución alternativa de conflictos de la Comisión Europea https://ec.europea.eu/consumers/odr/ así como a la Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones a través de la web https://www.dgsfp.mineco.es/reclamaciones
Webgunera sartzea eta berau erabiltzea Legezko Ohar honetako zehaztapenei lotuta dago, zerbitzuren batean sartzean baldintza berezi batzuk onartu beharko direla baztertu barik.
Webgunera sartzea onartzen duen erabiltzaile orok onartzen du une horretan indarrean den Legezko Oharrean zehaztuatako baldintza orokorrei men egiten diela, eta, holakorik bada, aplikagarriak diren baldintza partukularrei ere.
Beraz, erabiltzaileek arretaz irakurri behar dute Legezko Oharra Webgunea erabili nahi duen bakoitzean, baita unean erabili bahi dituzten produktu eta zerbitzuei dagozkien baldintza partikularrak ere.
Edonola ere, IMQk beretzat gordeko du Webgunearen itxura eta konfigurazioa, baita Legezko ohar hau edo unean uneko baldintza partikularrak, edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu behar izanik gabe aldatzeko eskubidea.
Webgunean sartzea doakoa da erabiltzailearentzat. IMQk baimena ematen die erabiltzaileei Webgune honetara sartzeko eta bertatik ibiltzeko, bertan dauden zerbitzu eta edukiak erabiltzeko eta ikusteko.
Erabiltzaileak bere borondatez eta beren-beregi onartzen du Webgunean sartzeko eta hori erabiltzeko erantzukizuna, eta baita bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuei buruzkoena ere.
Horrez gain, debekatuta dago Webgunera legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin sartzea eta erabiltzea, xede ekonomikoa izan zein ez. Hori eginez gero, erabiltzailearen erantzukizunpean izango da.
Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela kenduko, ezabatuko, mugituko, manipulatuko edo aldatuko:
IMQk beretzat gortdetzen du dagozkion jarduera legalei ekiteko eskubidea, norbaitek ondoren agertzen diren debekuak urratuz gero:
Wegunearen helburua IMQk eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen informazioa zabaltzea da; hortaz, bertan agertzen den informazioa ez da eskaintza loteslea. Merkaturatutako produktuen tipologiari buruz eta emandako zerbitzuei buruzko informazio generiko guztia baliozkoa izango da web-orri honetan argiratatzen denean.
Era berean, Webguneak IMQk eskaintzen dituen produktuak kontratatzeko beharrezko datuak emateko aukera eskaintzen du.
IMQk osasunari, medikuntzari, ospitalei, gaurkotasunari eta bestelako gaiei buruzko artikuluak jar ditzake Webgunean. Eduki horiek IMQko erabiltzaileen esku jartzen da, bere edo hirugarrenen iturrietatik jasotako informazioarekin. IMQ saiatzen da edukiak ahal denik eta kalitaterik onena izan dezaten, baina ez du bermatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna eta/edo gaurkotasuna. IMQk adierazten du edukiek informazio helburu hutsa dutela eta erabiltzaileak berak kontrastatu eta ebaluatu behar du erabili nahi dituen.
Webgunean edukiak jartzeak ez dakar inola ere aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitza zerbitzua. Erabiltzaileak onartuko du Webguneko edukietan jasotako informazioa ez dela nahikoa edozein motako erabakiak hartzeko. Hortaz, Webguneko edukietan jasotako informazioa ezin da hartu aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitzaren ordezko gisa.
IMQk beretzat gordetzen du Webgunean aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea, bertako edukiak edo diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, erantsi edota kendu nahi duenean. Webgunearen edukiak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea ez denez berehalakoa, gomendatzen dizugu Webgunean dagoen informazioa indarrekoa eta zehatza dela egiaztatzea beti.
IMQ sozietateak beretzat gordetzen du Legezko Ohar hau edota aplika daitezkeen bestelako erabilera baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunera edo bertako zerbitzuetara sarrera ukatzeko edo kentzeko eskubidea, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi barik.
IMQ sozietateak arrazoizko ahalegin eta baliabide guztiak jarriko ditu Webgunea eskuragarri egoteko; hala ere, ezin du bermatu Webgunerako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik, eta ez du bere
gain inolako erantzukizunik hartuko Interneterako konexioak dirauen bitartean gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik.
IMQ sozietateak, halaber, ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak erabat ziurrak izango direnik, hainbat faktore bere kontroletik kanpo daudelako. IMQ sozietateak ez ditu bere gain hartuko informazio transmisioan gerta litezkeen gorabeheren ondorioz erabiltzaileak paira ditzakeen kalte edo galerak, esaterako, datuak galtzea edota hirugarren batzuk baimen barik sartzea.
Dena dela, jakinarazten dizugu IMQ sozietateak segurtasun politikari eutsiko diola izaera pertsonaleko datuen tratamenduan, indarrean dagoen espainiar estatuko legeriari jarraiki.
Webgunearen diseinua, edukia eta iturburu kodea, bai eta bertan agertzen diren logo, marka eta gainerako zeinu bereizgarriak, IMQren edo horren alde lizentzia duten hirugarrenenak dira. Hortaz, guztiz galarazita dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, transformatzea edo bestelako antzeko jarduerak egitea, non eta ez duen hori guztia egiteko IMQk baimena idatziz eman ezean.
Bere webgunetik IMQren Webgunera hiperesteka bat edo lotzeko gailu tekniko bat (estekak edo botoiak esaterako) ezarri nahi duen erabiltzaileak eta, oro har, edozein pertsona fisiko edo juridikok IMQren baimena izan behar du, aldez aurretik eta idatziz.
Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi harremana dagoenik IMQ eta Hiperesteka jartzen den webgunearen jabearen artean, ezta IMQk bertako edukiak edo zerbizuak onartzen edo onesten dituenik ere. Edonola ere, IMQk beretzat gordetzen du Webgunera egindako edozein hiperesteka edozein momentutan debekatzeko edo deusezteko eskubidea, hiperesteka jarri den Webgunearen jarduera eta edukiak ez-zilegiak izan daitezkeenean bereziki.
Halaber, IMQk interesgarriak gerta ahal zaizkizun beste webgune batzuetarako sarrera bideratzen dizu. Dena dela, web orri horiek ez dira IMQ sozietatearen ardura, eta ez ditu gainbegiratzen ez edukiak , ez Webgunearen funtzionamendu estekatua, ez bertan sartzeak edo hura erabiltzeak ekar litzakeen kalteak.
“IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A., DE SEGUROS Y REASEGUROS (“IMQ”) erakundearen aseguru-poliza bat webgunearen bidez kontratatzea eskatuz gero, zordunak (hartzaileak) honako hauei baimena ematen die:
· IMQri, instrukzioak bidal diezazkion zordunak (hartzaileak) kontua zorduntzeko aseguru-eskabidearen ereduan adierazi duen finantza-erakundeari eta
· finantza-erakunde horri, haren kontuan zordunketak egin ditzan hartzekodunaren (IMQ) instrukzioei jarraituz.
Dituen eskubideen zati gisa, zordunak legez eska diezaioke finantza-erakundeari dirua itzultzeko, harekin sinatutako kontratuaren zehaztapenetan eta baldintzetan ezarritakoa betez.
Kontuan zordundutako datatik hasita hurrengo zortzi asteetan egingo da itzultzeko eskabidea.
Zure eskubideei buruzko informazioa eskuratzeko zure finantza-erakundera jo dezakezu.
Aurrekoa gorabehera, IMQk, gainerako kontratu-agiriekin batera, etxera bidaliko dion SEPA helbideratze-agindua sinatuta itzultzera derrigortuta dago hartzailea”.
Lege Ohar honetako edukiak eta baldintzak espainiar estatuko legeen edo espainiar estatuan aplikagarriak diren legeen arabera arautzen dira.
“Online Bulegoa” IMQk bere bezeroen esku jartzen duen zerbitzua da, IMQrekin kontratatu dituzten produktu eta zerbitzuekin lotutako informazioa on line kontsultatzeko aukera izan dezaten.
“Online Bulegoan” sartzeko, IMQn aseguratutako erabiltzaileek erregistratu behar dute, bere poliza zenbakia, hartzailea baldin bada, edo txartel zenbakia adieraziz, beste datu pertsonal batzuekin batera. Era berean, Legezko Oharra (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Aviso-Legal) eta Datuak Babesteko Politika (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos) irakurri eta onartu beharko dituzte.
Erabiltzaileak bermea emango du jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak eta benetakoak direna, eta haren ardura izango da emandako informazioa egunean edukitzea. Halaber, hitz ematen du “Online Bulegoaren” Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko identifikazio datuak (erabiltzailea-pasahitza) behar bezala zainduko dituela eta ez diela hirugarrenei sartzen eta erabiltzen utziko. Erabiltzailea arduratuko da horiek behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte eta galerez.