Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zu zaintzeko jaioak

1934ko maiatzaren 11n, Bizkaiko mediku talde baten ekimenez, Igualatorio Kirurgikoaren eta Espezialitateen Elkartea sortu zen, gaur egungo IMQren hasiera.

Vicente San Sebastián, Enrique Ocharan, Daniel García eta Santos Pagadigorria ziren bazkide fundatzaileak, eta Severino Achucarro eta José Luis Echevarria bazkide atxikiak ziren. Hala, Espainiako lehen igualatorio medikoa jarri zuten abian, eta, harekin batera, baita estatuko lehen osasun-sistema pribatua ere, artean Gizarte Segurantzarik ez zegoenean. Helburua zen mediku-zerbitzurik izateko ez modurik ezta aukerarik ere ez zuten herritarren gizarte-maila zabaletara hurbiltzea iguala soil baten truke, hau da, kopuru txikiko poliza indibidual edo familiar baten bidez, eta horretara ordura arte lortu ezin zen osasun-arreta izateko.

Hasiera batean, 46 zirujauk osatzen zuten, eta Igualatorioak 1934ko uztailaren 1ean ekin zion bere asistentzia-jarduerari 1.500 pertsona baino gehiagoren babes sutsuarekin.  Eta urte erdi eskasean, 12.000 pertsona izatera heldu ziren.

Konpromisoa

Hazkundea

1940an, Igualatorioak bere lehen enpresa-aseguru kolektiboa sinatu zuen Bridgestone Hispaniarekin, garai batean Firestone izandakoarekin, eta hurrengo urteetan beste hainbat erakunde batu ziren, hala nola BBK –garai bateko Bilboko Udal Aurrezki Kutxa eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa –, Bilboko Udala Bizkaiko Foru Aldundia eta abar luze bat. Hala, bada, gaur egun, 1.000 enpresa baino gehiagorekin ditu halako hitzarmenak.

Bilakaera

Azpiegitura berriak

1980an, aseguru-etxeak bere lehen zentro propioa erosi zuen, Vicente San Sebastián klinika, eta handik urte batzuetara, Virgen Blanca Klinika. Hurrengo hamarkadetan, beste hainbat zentro eta klinikarekin zabaldu zuen bere sarea, eta horien arteko garrantzitsuena 2012an zabaldutako IMQ Zorrotzaurre klinika izan zen. Horretara, gaur egun duen osasun-azpiegitura sendo eta garrantzitsua osatu zuen: Euskadiko osasun pribatuko zentro propioen sarerik zabalena.

Berregituraketa

2005ean, sozietatea berregituratzeko prozesu sakon bati ekin zion enpresak, eta IMQ Taldea sortu zuen, harrezkero konpainiaren dibisioak lotzen dituen holding sozietate gisa funtzionatzen duena. Urtebete geroago, 2006an, IMQk merkatu berrietara eta beste esparru geografiko batzuetara zabaltzea bultzatu zuen, eta horretarako, Igualmequisa eskuratu zuen Araban eta 2011n Gipuzkoan ezarri zen.

2000ko hamarkadaren hasieran, IMQk lehen urratsak eman zituen negozioa dibertsifikatzeko estrategian, eta, Igurcoren bidez, parte hartu zuen adinekoei zuzendutako proiektu soziosanitarioak garatzen eta ustiatzen. 2014. Urtean, IMQ Prebentzioa sortu zuen, laneko osasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan eta EAEko eremuan aitzindari den konpainia.

Proposamenen aniztasuna

2016. urtean, IMQ Aseguruak aseguru ez-sanitarioak merkaturatzen hasi zen, Heriotza- eta Istripu-aseguruak abian jarrita, eta, ondoren, produktu-zorroa zabaldu zuen, askotariko proposamen zabal batekin.

Gaur egun, IMQk etorkizunera begira jarraitzen du, berrikuntzaren aldeko apustu garbia eginda, eta etengabe ari da inbertitzen azpiegituretan, ekipamenduetan eta teknologia berrietan, bere bezeroek osasun-, segurtasun- eta prebentzio-arloan dituzten eskakizunei eta beharrei aurre egiteko. Izan ere, hori funtsezkoa da pertsonak zaintzeko, babesteko eta haiei arretarik onena emateko sortutako erakunde batean.

Relacionados