Iradokizunak
IMQ Ehorzketak zure etxekoek behar duzuen guztia estaltzeko pentsatuta dago: hileta-zerbitzuen gastuak, izapideei buruzko aholkularitza, familiari zuzendutako laguntza psikologikoa eta askoz gehiago. Aseguru honekin dena prest utziko duzu zure etxekoak ezertaz arduratu ez daitezen.
Telefono-dei bakarrarekin, guztiaz arduratuko gara.
Hildako pertsona munduko edozein lakutatik ekarriko dugu.
Zure azken borondateak erraz jasotzeko. Testamentu Online -era joan
Doluan, zure etxekoek profesionalen laguntza jasoko dute, online eta telefono bidezko saioekin.
Nahi izanez gero, zu ez zaudenean, zure intimitatea zaintzeko, sare sozialetako zure kontuak ezabatuko ditugu, baita Interneteko informazio pertsonal guztia ere: argazkiak, testuak eta iruzkinak.
IMQ Ehorzketak poliza bat baduzu, 14 urtetik beherakoak ere erabat doan sar ditzakezu.
Barne hartzen ditu hileta-zerbitzuen gastu guztiak
Aseguruak hileta-liturgia, hilkutxa, errauts-kutxatila, tanatorioa, koroa, errausketa eta taxia estaltzen ditu.
Aukeratu onena zuretzat eta zure familiarentzat
3 modalitate dituzu aukeran, zure adinaren eta ekonomiaren arabera
Kudeaketak eta lege-aholkularitza
Testamenturako, oinordetza-zergarako edo alarguntza-pentsiorako, besteak beste.
Ehorzketa-aseguru bat baino askoz gehiago
Barne hartzen ditu familiarentzako arreta psikologikoa, online testamentua, aztarna digitala ezabatzea, istripu-asegurua eta atzerrira bidaiatzean larrialdiko laguntza.
Prima Naturala
Modalitate honekin, aseguru-kuotak gora egiten du urteak bete ahala. Tarifak merkeagoak dira lehen urteetan, eta pixkanaka garestitzen dira adinean aurrera egin ahala.
Prima Orekatua
Modalitate honek Naturalak baino kuota altuagoa du, baina berdin mantentzen da pertsonaren bizitza osoan. Hileta-zerbitzuen kostua igotzen bada soilik igoko da prima, eta tarifa horiek KPIaren arabera kalkulatuko dira.
Prima Bakarra
Modalitate honekin, kuota bakarra ordainduko duzu asegurua kontratatzerakoan, eta ez duzu ezer gehiago ordaindu beharko. Modalitate hau 65 urtetik aurrera dago eskuragarri, adin-mugarik gabe, eta IMQ Ehorzketak aseguruaren zerbitzu guztiak barne hartzen ditu, istripu-asegurua eta larrialdiko laguntza atzerrian izan ezik.
Gainera, IMQ Ehorzketak kontratatzen baduzu, honako hauek ere izango dituzu:
Larrialdiko laguntza atzerrira egindako bidaietan
12.000 € arte, prima Naturalean eta Orekatuan.
Istripu-asegurua
3.000 €-ko kalte-ordaina heriotzagatik, prima Naturalean eta Orekatuan.
IMQ Laguntza:
adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko orientazio eta aholkularitza zerbitzua.
IMQ Ongizatea
deskontu handiak tratamendu soziosanitarioetan, ongizatean eta aisialdian.
Ez, ez dizugu osasun-galdetegi espezifikorik eskatuko. Aseguru-eskabidea bete eta zure osasunari buruzko hurrengo 3 galdera orokorrak baino ez dituzu erantzun behar:
Galdera horien erantzunetako bat baiezkoa bada, balorazio mediko bat egingo dugu.
Prima Naturala edo Orekatua kontratatzeko adin-muga 70 urtekoa da. Bestalde, prima Bakarra 65 urtetik aurrera kontrata daiteke, eta ez du adin-mugarik.
Espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak, erreferentziazko profesionalak eta teknologia berrienak.
Online laguntza-zerbitzu bat da, abokatu batekin Notario Testamentu Irekia idazteko aukera eskaintzen du. Testamentu hori notarioaren aurrean ematen da, eta heriotza gertatuz gero, zure borondatea jasotzen du.
Doluaren lehen uneetan hildakoaren senideei eskaintzen diegun arreta-zerbitzua da. Zure senideek 3 saio egin ahal izango dituzte IMQ AMSAko psikologoekin, telefonoz edo bideo-dei bidez. Laguntza psikologiko horren helburua oinazean laguntzea eta sor daitezkeen galdera guztiei erantzutea da.
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.
Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina ordainketa era hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin.
Bai, asegurua indarrean sartzen den egunetik hilabete igaro behar da estaldura edukitzeko. Baina beste konpainia batetik bazatoz, eta aldaketa gure asegurura egin baduzu, ez duzu gabealdirik izango eta lehen egunetik egongo da erabilgarri.
Ez, IMQ Ehorzketak aseguruak ez du inolako koordainketarik edo frankiziarik lotuta.
Heriotza gertatuz gero, Interneten dauden zure datu pertsonal guztiak ezabatzeko zerbitzua da. Nahi baduzu, sare sozialetako profil guztiak, blog pertsonaletan edo Interneten dituzun datu guztiak ezabatzeko eska dezakezu. Horrela, mundu digitalean ere intimitaterako duzun eskubidea bermatzen da.
Aseguruak urtebeteko iraupena du, eta kontratuan amaiera-data jasotzen da. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Kontrakorik adierazten ez baduzu, asegurua automatikoki berrituko da hurrengo 12 hilabeteetarako.