Iradokizunak
Online hitzorduak eskatu eta baliogabetu IMQ aplikaziotik zure mugikorrean edo online bulegotik ordenagailu batetik. Gure Gida Medikoan kontsulta dezakezu zein profesionalek eskaintzen duten aukera hori gaur egun.
Zure medikuarekin hitz egin zauden lekuan zaudela. Mugikorrean, tabletean edo PCan Interneterako sarbidea baino ez duzu behar. Gida Medikoan kontsulta dezakezu zer profesionalek eskaintzen duten aukera hori gaur egun.
Gure app-ean mediku kualifikatuek artatutako txat bat daukazu aholkularitza eskaintzeko eta zure osasun-zalantzei erantzuteko. Animatu eta egiguzu lehen kontsulta!
Deskargatu IMQ AppIMQ asegurua edukitzeagatik mediku aholkulari bat izango duzu eskura, osasun-gaietan orientatzeko eta aholkatzeko, eta bizimodu osasungarria izaten laguntzeko. Gainera, mediku bera izango da zure historia kliniko digitalean sartzen duzun informazioa berrikusi eta baliozkotuko duen profesionala. Telefonoz, bideo-kontsulta erabiliz edo mezu pribatua bidaliz jar zaitezke harremanetan. 24/48 orduko epean erantzuna jasoko duzu.
Zure historia mediko guztia eta zure familiarena beti eskura, zuk eta zure profesional medikuek emandako informazioarekin (patologiak, txostenak, analisiak). 16 urtetik beherako zure seme-alaben historial klinikoa eskuratzeko aukerarekin, Konfigurazioa atalean dagoen app-aren beraren bidez.
IMQ aplikazioarekin ahaztu zure aseguru medikoaren txartel fisikoa eramatea. Aplikazioan erregistratu ondoren, zure polizari lotutako txarteletara sartu ahal izango zara hartzaile edo aseguratu nagusi gisa, hasierako orrian eskuragarri dagoen sarbide azkarretik.
Gainera, aplikazioan erregistratutako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin online bulegoan ere sar zaitezke, zure mugikor edo ordenagailutik IMQ aseguruaren izapideak eta kudeaketak egiteko. Eskatu eta kontsultatu baimenak, kontsultatu zure ordainagiriak eta koordainketak, sartu pertsonak zure aseguruan, eta askoz gehiago.