Iradokizunak
Aseguru honekin, gehien erabiltzen diren zerbitzu medikoak dituzu: familia-medikua, kontsultak espezialistekin, proba diagnostikoak eta ebakuntza-gela edo anestesia behar ez duten tratamenduak. IMQ Aktiboa zuretzat da lehen mailako arreta medikoa nahi baduzu, zerbitzu ugarirekin eta prezio merkean.
Euskadin, espezialitate guztietako 2.400 kontsulta, eta 43.000 profesional baino gehiago Estatuan.
Kontsulta-ordutegi zabalak eta arreta pertsonalizatua.
Etxeko larrialdiak eta anbulatorioak 24 orduz.
Lokomozio-aparatuaren fisioterapia eta errehabilitazio anbulatorioa.
Psikoterapia, urtean 15 saio arte.
IMQ Digitala zure osasuna nahi duzun lekutik kudeatzeko, bideo-kontsulta, txat medikoa eta online kudeaketak barne.
Bigarren iritzi medikoa mundu mailako espezialistekin.
Gehien behar izaten den mediku-arreta
IMQ aktiboarekin lehen mailako arreta, espezialistekin kontsultak eta ebakuntza-gelarik eta anestesiarik behar ez duten tratamenduak dituzu.
Goi-teknologiako proba diagnostikoak
Barne hartuta daude, besteak beste, dentsitometriak, ekografiak, endoskopiak, eskanerra eta OTA, erresonantzia magnetikoa eta PET onkologikoa.
Haurdunaldia
Haurdunaldiaren jarraipena, malformazioak detektatzeko probak eta erditzeko prestakuntza dituzu.
Odontologia
Dentista barne hartuta dago, baita erauzketak, aho-garbiketa, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak ere
IMQ Online bulegoa
Kudeaketak eta baimen medikoak eroso egin ahal izateko.
Larrialdiko laguntza atzerrira egindako bidaietan.
12.000 € arte, larrialdiko laguntzarako atzerrira egindako bidaietan.
IMQ Laguntza
Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza eta aholkularitza zerbitzua.
Kontratua sinatu ondoren, hasiera-hasieratik! IMQ aseguruaren zerbitzuak lehen egunetik aurrera erabil ditzakezu, gabealdia dutenak izan ezik.
Behar duzun espezialitatea edo profesional medikoa kontsultatzeko, honako hauen bidez egin dezakezu:
Jakina. Euskadin 2.400 profesional baino gehiago jartzen ditugu zure eskura, klinika pribatu nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zentro Mediko sare zabalena. IMQ Aktiboarekin, aseguru medikoa duzu estatu osoan, Adeslas sarearen bidez, 43.000 profesional mediko baino gehiagorekin eta itundutako 1.150 zentrorekin. IMQ Aktiboak atzerriko bidaietan larrialdiko laguntza barne hartzen du, 12.000 € arte.
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internet bidez), kontratua sinatu ondoren, lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.
Aseguruari alta ematen zaionetik polizaren sartutako osasun-zerbitzu jakin batzuk erabil daitezkeen arte igaro behar den epea da. Epe hori argi eta garbi adieraziko da aseguruaren Baldintza Orokorretan. Gabealdia 6, 8 edo 12 hilabetekoa izan daiteke.
Bai, osasun-zerbitzu batzuek kostu gehigarri txiki bat dute, eta hori aldatu egingo da zerbitzu motaren arabera. Zenbateko horiek argi eta garbi zehaztuta egongo dira Baldintza Partikularretan.
Bai, kontratatzeko adin-muga 70 urtekoa da, baina ez dago aseguruan egoteko adin-mugarik.
Aseguruak urtebeteko iraupena izango du, eta kontratuan agertuko da amaiera-data. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Besterik adierazi ezean, asegurua automatikoki berrituko da 12 hilabeterako.