Iradokizunak
IMQ Eskia aseguruak zoazen lekura laguntzen zaitu elurraz kezkarik gabe goza dezazun. Eski-istripu batek eragindako ohiko gastuak eta bidaian zehar gerta daitezkeen arazoak barne hartzen ditu. Pistan istripua izanez gero, honako estaldura izango duzu:
Medikuaren laguntza, farmazia eta ospitalizazioa.
Larrialdiko gastu odontologikoak
Erreskatea, anbulantzia-gastuak eta makulu-gastuak.
Forfait gastuak eta eskolak galtzea.
Ospitaleratuz gero, bidaia-gastuak eta laguntzailearen egonaldi-gastuak.
Heriotza gertatuz gero, aberriratzea eta bidaia-gastuak eta laguntzailearen egonaldia.
Eta bidaian ere honako laguntza duzu:
- Maletak galdu edo lapurtzeagatiko kalte-ordaina.
- Senitartekoren baten ospitaleratzeak edo heriotzak eraginda, itzulera aurreratzeko gastuak.
Zure neurrira egindako eski-asegurua
nahi duzun bezala kontrata dezakezu, egunka edo denboraldi osorako.
Gehiago ordaindu behar ez izateko
ez dago ez frankiziarik ez sorpresarik, tarifak laguntza guztia barne hartzen du.
Eta kontratazio erraza eta azkarra
osasun-galdetegirik gabe, zuzenean aseguratuko zaitugu.
IMQ Eskia aseguruaren barruan, zirkuitu seinaleztatuetan egiten den iraupen-eskia, eski alpetarra, eski artistikoa, monoeskia edo surfa praktikatzea sartzen da, betiere eski-estazio baten barruan egiten badira.
Zuk aukeratu aseguratuta egon nahi duzun aldia. Egun bakoitzeko estaldura bat aukera dezakezu, edo eski-denboraldi osorako asegurua izan. Aukeratu dituzun hasiera- eta amaiera-datak zure polizaren baldintza berezietan adieraziko dira.
Ez, IMQ Eskia erabilita zuzenean aseguratuko zaitugu, osasun-galdetegirik bete beharrik gabe.
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.
Zuk aukeratutako lurralde-eremuan egongo zara aseguratuta. Estatu-mailan izan daiteke, Espainian eta Andorran, baita Europa osoan edo mundu-mailan ere. Polizaren baldintza berezietan adieraziko da zer aukeratu duzun.
Ez, estaldura guztiak aseguruaren tarifan sartuta daude, eta ez dago frankiziarik edo koordainketarik.
Bai, asegurudun pertsonak 71 urte betetzen dituen urtean asegurua ez da erabilgarri egongo.